Aranerak berezko idaztarauak ditu, eta gaskoiaren gainerako aldaeretatik bereizita dago, berezko dituen ezaugarriak kontuan hartzen dira idazteko garaian. Adibidez, emakumezkoentzako pluralak-es bukaera da (es hemnes araneses, 'emakume arandarrak'), gizonentzako pluralen -i (es aranesi) eta artikulu piriniotarrak (eth,era,es).
Aranerak inguruko hizkuntza ofizialen eragina jaso du historikoki (gaztelaniarena lehendabizi,katalanarena ondoren), eta egun gaskoitik bereizten dituen ezaugarriak ditu. Horrela, azken hamarkadetan neologismo "hispaniar" ugari gehitu zaizkio araneraren lexikoari. Esaterako,actuar (okzitanierazko "agir"-en ordez),empresa (vs. "entrepresa"),foment,impartir,increment (vs. "aumentacion"),laborau,matrícula (vs. "inscripcion"),oficina (vs. "burèu"), etab.