Arangioko haitzek edoEtxaguengoek udalerria banatzen dute. Hortaz, udalerriko urak bi isurialdeetara doaz.Oriol (1.128 m) inguru horietako mendi nagusia da. Udalerriko ipar-ekialdean,Tellamendi (835 m) dago.
Historiaurreko lehen aurkikuntza, gaur egungobehi aziendaren aurrekouro baten adarra izan zen. Uste denez, 100.000 urte inguru ditu. Brontze Aroko trikuharriak ere topatu dituzte Aramaion: bata Anbotosten eta bestea Ollargainen.[6]
X. mendearen azken aldeko kristau hilobien aztarnak agertu dira Letasurreko baseliza dagoen muinoan.XII. mendearen hasierarako, herriak haranen hondoetan finkatzen hasi ziren. Erdi Aroan elizate berriak sortu ziren; eta, historian sartzen direnean, Aramaioko Kontzejuan batuta agertzen dira.[6]
XIV.-XV. mendeen artean osatu zen egunKalea esaten zaiona (Ibarra auzoa); garai hartan sortu ziren burdinolak eta gaur egun arte iraun duten hiru kaleak: Nardeaga, Ibargoia eta Matxinkale.[6]
Ahaide Nagusien arteko gerretan Aramaion oso borroka sonatua gertatu zen1443an.Gomez Gonzalez Butroek eginiko probokazioari erantzunez, Pedro Abendañokoa Legutioko jaunak eta haren lagunak Legutiotik Aramaion sartu ziren hogei etxe erretzeko asmoz, Mendiolako dorrea barne, bere jauna bertan ez zegoela aprobetxatuz. Abendañokoak lapurretan eta arpilatze gordinean zirela,Joanes Mendiolakoa Aramaion agertu zen bere indar guztiekin. Nahiz eta Abendañokoak Arratondoko atakatik ihesean atera, Mendiolakoaren jazarpenagatik Abendañoko bost lagun hilik gertatu ziren.[7]
Gertaera horiAramaioko kantuan jasota gelditu zen, Abendañokoen ihesi etsia deskribatzen zela han.[7]
Geroago,1448an,OñatikoGanboatarrekArrasateri su eman zioten. Aramaioko jaunaButroeko Gomez Gonzalez bertan zegoen eta, ihes egiten saiatu zen arren,Maalako Errebalan (Arrasate) hil egin zuten. Urte batzuk geroago haren semeak morroi batzuk bidali zituen, aita mendekatzeko asmoz, arrasatear batzuk hiltzera.Garagartzan dauden bi gurutzek gogoratzen dute gertatutakoa.
AramaioBizkaiko jaurerriarena izan zen XV. mendearen bukaera arte. 1489ko urtarrilaren 9an Araba barnean gelditu zen, herriaren eta probintziaren arteko hitzarmenaren bidez. Nahiz eta idazki horretan zehaztuta zegoen aurrerantzean ordura arteko zergak baino arinagoak ordaindu beharko zituztela aramaioarrek, bategitea kaltegarria izan zen aramaioarrentzat. Izan ere,foruetan jasotako askatasunaz gozatu ordez, Aramaioko biztanleek jaunen gehiegikeriak pairatu zituzten.Butroe eta Muxikako etxeak batu zirenean, ibarraren jabeak bilakatu ziren, larderia osoz jokatuz.Barajuengo gazteluko jaunek Aramaioko emakumeak eurekin gaua pasatzera behartzen zituzten, adibidez, haien senar edo gurasoak almena batetik urkatzeko mehatxupean. Neurrigabekeria haiek zirela eta, Aramaioko biztanleek kexa aurkeztu zietenErrege-erregina Katolikoei. Gertakariak egiaztatu ondoren, Barajuengo gaztelua suntsitzeko agindua eman zuten.[7]
XIX. mendea arte, burdina lantzen segitu zuten Aramaioko burdinoletan. Ibarreko sutegiek ikatz asko behar zuten, baitaOtxandioko torloju industriak ere. Aramaioko mendietan egur asko zegoen, eta harekinegurrikatza egiten zuenikazkin asko ere bai.[7]
Bigarren Karlistaldian (1872-1876),Santa Kruz apaiz ospetsua Aramaion eduki zuten preso. Heriotza zigorra aplikatu behar zioten egunaren aurreko gauean, leihotik ibaira jauzi egin eta ihes egin zuen. Gantzagako auzotar batzuen laguntzarekin, haitzulo batera iristea lortu zuen, eta han ezkutatuta egon zen, Frantziara alde egin zuen arte. Oraindik ereSanta Kruz apaizaren koba esaten diote haitzulo horri.[7]
Aramaioko biztanleria 1.500-2.000 biztanleen inguruan mantendu zen XX. mendean zehar. Udalerriko jarduera ekonomikoa tradizionalki nekazaritzari lotutakoa izanik, XX. mendeko bigarren erdialdean sektore horrek garrantzia galdu izanaren ondorioz biztanleria 1.300 biztanle ingurura jaitsi zen, baina 1990eko hamarkadatik aurrera berriro biztanleak irabazten hasi zen.
Aramaioko hiztunen testigantzekin osatutako bideoa,Euskal Herriko Ahotsak[21][22] proiekturako egina ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.
Aramaio udalerri euskalduna da.UEMAkoArabako herri partaide bakarra da, hau da, euskal hiztunen ehuneko hain handia daukan bakarra. Halaber,bertso-eskola dute gaur egun.
Debagoieneko euskara[23][24] bertako herriko jatorrizkoeuskalkia da,Mendebaleko euskararen aldaera. Deba eskualdeko hainbat herrik osatzen dute Debagoieneko hizkera: Aretxabaletak, Arrasatek, Eskoriatzak, Leintz Gatzagak eta Oñatik eta Aramaiok. Oro har, Debagoieneko hizkerak Arabako euskararen eragina duela esan daiteke. Debagoienak Gasteizekin eduki du hartu-emanik estuena eta, dirudienez, hango ezaugarriak eta hango berrikuntzak iritsi dira bertara.