Hiriak erdigunea dauka, eta bost aldiri (bata ibaiaren beste aldean, Aradu Nou edo (Arad Berria). Egituraz eta eraikuntzaz hiri modernoa da, arkitektura-eraikin ederrekin, bai publikoak bai pribatuak. Besteak beste, katedrala dago, ortodoxoen apezpiku-hiria da seminario eta guzti; irakasle-eskola bi daude, eta musika-kontserbatorioa ere bai.
Arad,Austria-Hungariako Inperioaren hasieratik (1000. urtea) harik etaLehen Mundu Gerraren amaieran 1919. urtean banatu zen arte, Inperioko hiria izan zen. Izan ere, Arad zegoen eskualdea eta Transilvania osoa Errumanian sartu zen orduan.