206 milioi (Ethnologue, dialekto guztietako jatorrizko hizkuntza); 286 milioi (Arabiar estatuetako biztanleak, CIA World Factbook, 2004), beste lurraldeetako gutxiengo arabiarra eta elebidunak izan ezik
Arabiera estandar modernoa hizkuntza idatziari dagokio, etaeskoletan,unibertsitateetan eta lantoki askotan horixe irakasten da; halaber, gobernuek etahedabideek darabilte. Bi aldaera formalak elkarrekin taldekatzen diraarabiera literario (fuṣḥā) izenarekin, 26 estatutako hizkuntza ofiziala dena,Islamarenhizkuntza liturgikoa. Arabiera estandar modernoarengramatika arabiera klasikoaren jarraipena da, eta harenlexikoa ia bera da. Hala ere, eguneroko hizkuntzan erabiltzen ez diren egitura gramatikal batzuk eta esanahi zehatzik ez duten hitzak alboratu ditu, eta ahozko mintzairaren aldaeretako joskera molde eta hitz batzuk ere hartu ditu. Hitz horietako gehienakAro Modernotik aurrera sortu diren kontzeptuak izendatzeko erabiltzen dira.
Arabiera klasikoaren antzekoa denez, arabiera estandar modernoak milurteko bat egiten du atzera egunero hitz egiten den hizkuntzatik, dialekto eta aldaera asko baititu. Ikertzaileek diotenez, dialekto batzuetako hiztunek ez dute elkar ulertzen. Eguneroko hizkuntza kalean eta familian ikasten da, baina hizkuntza formala, eskolan. Hala ere,haur eskolako umeekin egindako ikerketek erakutsi dute hizkera formala ulertzeko gaitasuna dutela.[3] Arabiera estandar modernoaren eta dialektoen arteko aldealatinaren etahizkuntza erromantzeen artean dagoenaren antzekoa dela esan ohi da.[4] Nolanahi ere, arabiera estandar modernoa kultura audiobisualean erabiltzen da, latina ez bezala.
Era berean, arabierak hitz asko mailegatu ditu beste hizkuntza batzuetatik, bereziki grezieratik eta persieratik Erdi Aroan, etaingelesetik etafrantsesetik aro modernoan.
Arabiera klasikoa 1.600 milioimusulmanenhizkuntza liturgikoa da,[8] eta arabiera estandar modernoaNazio Batuen Erakundearen sei hizkuntza ofizialetako bat da.[9] Haren aldaera guztiak batuta, 440 milioi hiztun inguru ditu, lehen eta bigarren hizkuntza gisa: munduko bosgarren hizkuntzarik mintzatuena da.[10]Arabiar alfabetoaz idazten da, eskuinetik ezkerrera, etaASCII Latin bihur daiteke, arau estandar batzuen arabera.[11][12]
Arabiera mendebaldeko azpiadarsemitikoan kokatzen da ―hiru hizkuntzaz osatua:hebreera,aramera eta arabiera―,afro-asiar enborraren adar semitikoan. Hizkuntza semitikorik arkaikoena da, hau da, antzinako semitikotik gertuen dagoena, gaur egun bizirik dirauten guztien artean.[13]
Arabieraren aldaera literarioa da «al-luḡa al-fuṣḥà» (hizkuntza adierazgarriena), bere barnean hartzen dituena antzinako arabiera ―islamaren aurreko poesia,Koran etaliteratura klasikoa― eta literatura garaikidean eta komunikabideetan erabiltzen den arabiera estandar modernoa. Aldaera dialektalek «al-luḡa al-ʿammiyya» izen generikoa hartzen dute (herri hizkuntza, jendearen hizkuntza), nahiz eta badiren bataren eta bestearen tarteko formak ere.
Arabierak idazkera sistema propioa erabiltzen du, eskuinetik ezkerrera idazten dena, letrak elkarrekin lotuz. Horrela,arabiar alfabetoko letra bakoitzak lau grafia desberdin har ditzake, kontuan hartuta letra hori isolatuta, hitzaren hasieran, erdian edo amaieran dagoen.
Salbuespen gutxi batzuk kenduta,grafema bakoitzarifonema bat dagokio, hau da: arabieraz ia ez dago letra muturik, elisiorik edo posizio nahiz konbinazio jakin batzuetan bestelako balioa duen letrarik. Salbuespenak hizkuntzaren erabilera erlijiosoari lotuta egon ohi dira.
Ahozko arabieraz, letra batzuek balio desberdinak dituzte aldaera dialektal batzuetan, arabiera klasikoaren aldean. Oro har, tokian tokiko berezitasun horiek mantendu egiten dira hiztunak arabiera estandarra erabiltzen duenean.
Arabieraz ez dago letra larririk; XX. mendearen bigarren hamarkadan proposatu zen halakorik sartzea, baina ekimenak ez zuen arrakastarik izan. Arabiarizen propioek esanahia izan ohi dutenez, nahasketarik egon ez dadin batzuetan parentesi edo komatxo artean agertzen dira.
Arabierak Europako hizkuntzen puntuazio zeinuak gehitu eta, kasu batzuetan, egokitu ditu: puntua,koma (،),puntu eta koma (؛),galdera marka (؟)harridura marka (!) eta abar. Azken biak, euskaraz bezala, esaldiaren bukaeran bakarrik idazten dira.Etenpuntuak bi izaten dira, ez hiru.
Arabiera estandar modernoak 28kontsonantefonema ditu, bi multzotan banatuak: kontsonante enfatikoak (belarizatuak) eta ez-enfatikoak.Bokalak hiru dira: /i, a, u/, bere aldaera luze eta laburretan, eta bidiptongo: /aj/ eta /aw/. Badira, jakina, aldaeraalofonoak, hiztunak nabarmentzen ez dituenak. Horregatik, arabiar izenen transliterazioa ematerakoan maiz gertatzen dira zalantzak (adibidez, «Bin Ladin/Ben Laden/Bin Laden» edo «Jasser/Jassir Arafat». Fonema hauetako batzuk batu egin dira, dialekto moderno batzuetan, beste fonema batzuk sortzeko maileguetan edo zatiketa fonetikoetan.
Gainerako hizkuntza semitikoetan bezala, arabieraren morfologia bi kontzeptu nagusitan antolatzen da: alde batetik,erroak (arabieraz:جذر) daude; eta, bestetik,formak edopisuak (arabieraz:وزن). Erroa gehienetan hiru kontsonantez osatua da, eta esanahi orokorra du. Forma erroarenflexio paradigma bat da, eta, askotan, esanahi bat du bere baitan. Adibide gisa: «ista» aditz forma (eginarazi) batzen bada «KTB» erroarekin (idatzi), horren emaitza da «istaKTaBa» aditza (diktatu edo idatzarazi); paradigma berari «ḪDM» erroa (zerbitzatu) batuz gero, «istaḪDaMa» sortzen da (erabili, hau da, zerbitzarazi); «NZL» erroarekin, «istaNZaLa» (inspiratu, hau da, inspirazioa jaitsarazi).
«KTB» (arabieraz:كتب, idatzi) erroarekin sortutako beste paradigma batzuk dira:
Erroetan eta formetan oinarritutakomorfologia horrek aukera ematen du hitz ezezagun baten esanahia ondorioztatzeko, erroaren eta paradigmaren esanahiak lotuz. Adibidez, «ẓāhir» (arabieraz:ظاهر) hitzak konbinatzen du «ikusi» esanahia duen erro bat iraganeko partizipioaren paradigmarekin; horrek aukera ematen digu susmatzeko hitzak «ikusten dena» edo «itxurazkoa» esan nahi duela, nahiz eta hitz berak beste esanahi batzuk dituen, modu horretan aurkitu ezingo genituzkeenak.
Paradigma finkoak asko laguntzen du hitz batean dauden bokalak ondorioztatzen, eta horrek aukera ematen du haien bokalizazioa interpretatzeko, inoiz ahoskatzen entzun gabeko hitz bat irakurtzerakoan.
Adibidez, 12ā3 forma idatzia (zenbakiek erroarenkontsonanteak ordezkatzen dituzte) duten hitzen % 99ahoskatzen dira 1i2ā3: «kitāb», «kifāh», «ḥimār», «kibār» eta abar. Alabaina, «ḏhābat» (arabieraz:ذهبت, joan zen, fem.)idazten den hitza «ḏhahābat» irakurtzen da. Beraz, hitz horiirakurketaren bidez ikasi duenak, eta ez entzunez, beste % 99 hitzekin analogiaz ahoskatuko du. Sortzez arabiar diren adituen ustez, arabierahizkuntza mintzatutzat hartzeko joera dutelarik, «ḏhihābat» ahoskera okerra da, eta «ḏhahābat» da zuzen bakarra. Mendebaldeko adituen arabera, aldiz, arabierahizkuntza idatzi gisa definitzeko joera dutenez, ahoskeraren xehetasunak bigarren mailakoak dira eta ustezko akatsa hain dago hedatua, non uste baitute arabiera estandarrean zuzentzat jo behar litzatekeela.
Arabierarenhiztegiek erroaren arauz antolatzen dute hitzen hurrenkera. Erro bakoitzari hiztegiko sarrera bat dagokio, eta horren barruanhitz eratorriak eskema zehatz baten arabera antolatzen dira. Horrek esan nahi du erroa ezagutu behar dela hiztegianhitz jakin bat aurkitzeko. Batzuetan ez da erraza izaten, erro irregularrak daudenez.[15]
Arabierak bigenero gramatikal ditu: maskulinoa eta femeninoa. Oro har, femeninoak dira femeninoaren forma duten hitzak, hau da, ة, اء edo ى (-āʾ, -at edo -à) amaitzen diren hitz singularrak, eta maskulinoak dira halako amaierarik gabekoak.
Arau horren salbuespen gehienak gertatzen dira berezko amaierarik ez duten hitz femeninoetan, adibidez:[16]
Analogia bidez,bizi iturritzat hartzen diren hitzak eta haiekin erlazionaturiko beste batzuk: شمس «xams» (eguzkia); نور «nūr» (argia); نار «nār» (sua); رحم «raḥm» (sabela, umetokia); أرض «arḍ» (lurra).
Gorputz atal bikoitzen izenak: يد «yad» (eskua); عين «ʿayn» (begia).
Beste hitz batzuk, erabilera dela-eta: قوس «qaws» (arkua) بئر «biʾr» (putzua), طريق «ṭarīq» (bidea).
Singularraren barruan sartzen dirasingulatiboak, hau da, kolektibo baten esanahia duen hitz batekiko unitate bat adierazten duten hitzak. Esate baterako, «zaytūna» (arabieraz:زيثونة, oliba [bat]) singulatibo bat da, «zaytūn» (arabieraz:زيتون, oliba [generikoa]) hitzarena. Bere aldetik, «zaytūna» hitzak forma plurala har dezake (arabieraz:زيتونات, zaytūnāt). Singulatiboaren forma eratzen da izen kolektiboari erantsiz femeninoaren amaiera ة (-at).
Dualak bi unitate adierazten ditu. Eratzen da-ān (nominatiboa) edo-ayn (akusatibo/genitibo) amaiera gehituta: «baḥr» (arabieraz:بحر, itsasoa) > «baḥrayn» (arabieraz:بحرين, bi itxaso,Bahrain). Forma honek eragina du aditz jokoetan ere, nahiz eta arabiera dialektalean duala ez den oso emankorra, eta, oro har, jada eratuta dauden erabileretarako gordetzen den, ez aditzetarako.
Arabiar plurala konplexutasun handikoa da:
Plural erregularra eratzen da ون -ūn edoo ين -īn (nominatiboa edo akusatibo/genitiboa) bukaerak gehituz maskulinoan, eta ات -āt amaiera femeninoan. Maskulino plurala gizakiei dagozkien hitzetan erabiltzen da gehienbat. Femenino pluralak erabilera zabalagoa du, izaki bizidun nahiz bizigabeentzat erabil daiteke, eta ة (a) femeninoaren marka duten hitzen ohiko plurala izan ohi da: «mustaẖdimūn» (arabieraz:مستخدمون, gizon erabiltzaileak); «mustaẖdimāt» (arabieraz:مستخدمات, emakumezko erabiltzaileak).[19]
Plural hautsia edo barne plurala da ohikoena. Hitz singularraren barne flexioaren bidez eratzen da. Erro eta formetara itzuliz, plural hauek dira singularraren erroak beste paradigma batekin, singular horren plural direnak. Xehetasun hori garrantzitsua da, zeren eta gehienetan ez baitago zehatz jakiterik zein plural dagokion hitz singular bati, ezta zein singular dagokion hitz plural bati ere: hiztunak edoanalogiaz jokatu behar du, edo hitz bakoitzaren singularra eta plurala ikasi behar ditu.[20] Adibideak:
«ṣārūẖ» (arabieraz:صاروخ, misila, suziria), pl. «ṣawārīẖ» (arabieraz:صواريخ). Batzuetan hitz batek plural bat baino gehiago izan ditzake. Arabiera estandarrak pluraleko forma bakarra sinplifikatu eta finkatzeko joera du,arabiera klasikoan, garaiaren eta eskualdearen arauz, pluraleko forma desberdinak dituzten hitzetan. Joera horrek, baina, agerian jartzen du zein den plural forma ezberdinen artean estandarra, hiztegietan plural forma guztiak zerrendatzen direnez, erabilera oraindik ere indarrean dago eta.[21]
Ahozko aldaeretan ere badira aldeak:
«kaʾs» (arabieraz:كاس, kopa), pl. estandarra كؤوس «kuʾūs» (arabieraz:كؤوس), pl. marokoarra «kīsān» (arabieraz:كيسان).
«ḥāja» (arabieraz:حاجة, gauza), pl. egiptoarra «ḥāgāt» (arabieraz:حاجات), pl. marokoarra «ḥājāt» o «ḥawāʾij» (arabieraz:حاجات edo حوائج).
Arabiera klasikoan elemento nominalakflexio bat du, hiru kasu (nominatiboa,akusatiboa etagenitiboa) eta bi forma (zehaztua eta zehaztugabea) dituena. Flexioa, oro har, azken letraren gainean jarritako zeinudiakritiko baten bitartez adierazten da. Bokal laburren kasuan bezala, diakritiko hori testu didaktikoetan soilik idazten da, edo nahasteko arriskua dagoenean.[22]
Adibide horretan ikus daitekeen bezala, idazten diren letrak beti berdinak dira, akusatibo zehaztugabean izan ezik, non diakritikoa «alif» (ا) baten gainean kokatzen baita. Ikusi dugun moduan, pluraleko eta dualeko bukaerek flexio propioa dute, eta horrek aldaketa dakar letretan,aditz forma batzuetan gertatzen den gisan.
Diakritikoa denez, testu bat ozenki irakurtzen duenak aurrez ulertu behar du, hitz bakoitzaren amaieran zein kasu esan behar den jakiteko.
Arabiera estandarrak alde batera utzi ohi ditu idazketan islarik ez duten flexioak, hala nola hitz bukaerako bokal laburrak. Flexioaahoskatzea ohikoa da testu bat irakurtzen denean,hitzaldi bat esaten denean edopoesia errezitatzen denean, baina eguneroko elkarrizketan ez da egokitzat jotzen, soberakotzat hartzen da.
Arabiera dialektalak flexio guztiak alde batera uzten ditu: dualeko eta pluraleko bukaeretan akusatiboa/genitiboa forma bakarrik erabiltzen du.
Adibidez:
Esaldia: «erabiltzaileek orrialde luzeak idazten dituzte ordenagailuaren aurrean eserita»
arabiera estandarra
arabiera dialektala
idazkera
المستخدمون يكتبون صحفا طويلة جالسون أمام الحاسوب *
Izen sintagma diraperpausarensubjektua,objektua eta zenbait osagarri. Bere formarik klasikoenean, perpausaren ohiko hurrenkera daaditza + subjektua + objektua +osagarriak. Hala ere, forma dialektaletan ohikoagoa dasubjektua + aditza hurrenkera, arabiera estandar modernoan ere maiz erabiltzen dena. Aditza subjektu plural baten aurrean dagoenean, aditza singularrean jokatzen da. Ez da horrela gertatzen aditza subjektuaren atzean jartzen bada.[23]
Adjektiboa betisubstantiboaren ondoren doa arabieraz. Adjektiboa pertsonei buruzkoa bada, edo gauzei buruzkoa eta singularra bada, adjektiboak izenarekikokomunztadura du generoaz eta numeroaz, eta kasuaz, flexioa erabiltzen bada. Alabaina, substantiboa gauzen edo izaki bizidunen (gizakia izan ezik) plurala bada, komunztadura femenino singularrean egiten du. Hau da, adibidez:
liburu + polit
singularra
kitāb[un] jamīl[un]
كتاب جميل
liburu polit bat
plurala
kutub[un] jamīla[tun]
كتب جميلة
hitzez hitz, «liburu batzuk polita»
Izena «al-» artikuluak determinatzen badu, adjektiboak ere hala egon behar dira. Horrela, «al-ʿālam al-ʿarabī» (hitzez hitz, «mundua arabiarra») da «arabiar mundua» esateko modua.[24]
Bada adjektibo mota bat oso emankorra, «nisbī» (arabieraz:نسبي) edo erlaziozkoa, eratzen dena maskulinoan «-ī» (ي) eta femeninoan «-iyya» (ية) atzizkia erantsita. Arabieraz kasu bakanetako bat da hitzak atzizki bidez eratzekoa eta ez barne flexioaren bidez. Erlaziozko adjektiboak balio du, besteak beste,herritar izenak osatzeko, eta ohikoa da erlazioa edo pertenentzia adierazten duten abizen eta hitzetan, hala nola:
Arabieraz artikuludeterminatzaile bakarra dago,generoan etanumeroan aldaketarik ez duena, nahiz ahoskeran aldatzen den. «al-» (ال) artikulua hori determinatzen duen hitzari lotuta idazten da; horregatik,latindar alfabetora transkribatzen denean, gidoi batekin bereizita ageri ohi da, eta ez espazio batekin bereizia.
Artikuluaren «l» letraren ahoskera aldatu egiten da determinatutako hitzaren lehen letraren arabera, letra horieguzki letra bat denean. Alfabetoko letren erdiak dira eguzki letrak: tāʾ (ﺕ), ṯāʾ (ﺙ), dāl (ﺩ), ḏāl (ﺫ), rāʾ (ﺭ), zāī (ﺯ), sīn (ﺱ), šīn (ﺵ), ṣād (ﺹ), ḍād (ﺽ), ṭāʾ (ﻁ), ẓāʾ (ﻅ), lām (ﻝ) eta nūn (ﻥ). Gainerakoei ilargi letra deritze. Horrela, «al-tūn» (arabieraz:التون, hegalabur) idazten dena «at-tūn» ahoskatzen da; «al-zayt» (arabieraz:الزيت, olio) idazten dena «az-zayt» eta abar. Latindar karaktereetan egindako transkripzioan, artikuluaren «l» hori gorde edo asimilazioarekin ordezka daiteke.[26]
Bestalde, artikuluaren «a» desagertu egiten da aurreko hitzabokalez amaitzen denean;flexioa erabiltzen bada, hori oso maiz gertatzen da: «al-kutub» (arabieraz:الكتب, liburuak) > «ixtarà l-kutub» (arabieraz:إشترى الكتب, liburuak erosi zituen).
Arabieraz ez dago artikulu zehaztugaberik, balio hori flexioak ematen baitu. Arabiera dialektalak sarri erabiltzen du «wāḥid» (arabieraz:واحد, bat) zenbatzaileaartikulu zehaztua gehituta: arabiera klasikoan «kitābun» (arabieraz:كتابٌ, liburu bat); arabiera dialektalean «wāḥid al-kitāb» (arabieraz:واحد الكتاب, bat liburua).
Ikerketa akademiko sakona egitea falta da. Koldo Mitxelenak iradoki zuen bazirela euskarak zuzenean hartutako maileguak.[28] Euskararen hitz patrimonialei dagokienez,Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoaren arauz, euskaraz arabieratik hartutako hitz hauek badira:[29]
urririk: arabiera hispaniarreko «ḥurr» (libre, askatutako esklabo) hitza da iturria; ageri da Valentziako katalanean «eixir-se’n de forro» (ordaindu gabe atera) eta gaztelaniazko «sacar horro» (zerbait ordaindu gabe eskuratu, hortik «a horro» > «ahorro». Penintsulako erromantze guztietan dago hitz hori, eta formaren aldetik gaztelaniazko «horro», katalanezko «forro» eta euskarazko «urru» kognatu beteak izan daitezke, esanahiaren aldetik ere kidetasun osokoa.[30]
gutun / kutun: «kutub» (arabieraz:كتب) du jatorri, «kitab» (arabieraz:كتاب, idazki, liburu) hitzaren pluraleko forma. Koldo Mitxelenaren ustez, arabierari zuzenean hartutako hitz bakanetakoa izan liteke, bitarteko erromantzerik gabekoa.[31] Hala bada, aipagarria da euskarak artikulurik gabeko forma mailegatzea, hizkuntzaibero-erromantzeetan gertatu ohi zenaz bestela (adibidez,algodón); ohartzekoa da, halaber, pluraleko forma mailegatu zela.[32]
lapur / napur / ñapur: dirudienez, arabierazko «nfr» erroa izan liteke jatorria, «(animalia) izutu, ihesi joan, (jendea) sakabanatu» adieran. Erro horretatik eratorria, «nâfir» adjektiboa dago, pluralean «nafûr» formaz, «(animalia) iheskor, izu».[33] Euskarazko «n-» formak lirateke jatorrizkoak, eta ongi dokumentatuak daude «l-» eta «n-»ren arteko txandakatzearen adibideak.[34]
alkate:qâḍī (arabieraz:قاضي, epaile) da hitzaren jatorria, baina ez dago argi euskarara zuzenean ala erromantzeren baten bitartez sartu zen. Euskarak arabieratik zuzenean harturiko mailegua bada, «-ḍ-» kontsonante bortitz moduan hartuko zen, eta «-t-» egokitu; kasu horretan «-ī» bokala euskaraz -e egin zela pentsatu beharko genuke. Beste aukera bat da pentsatzea -e gerora gehitutakoa izatea, «-ī» arabieraren barruan galdu eta hitz amaierako herskaria ahoskabetu ondotik.[35]
Korana arabieraz idatzi zen, eta bertan erabiltzen den hizkuntzaarabiera klasikotzat hartzen da, hizkuntza eredu nagusitzat; horregatik, musulman askok ez du onartzen Koran liburuan beste hizkuntzetatik hartuta ezer dagoenik, nahiz etahebreerazko edoasirierazko hitzak egon. Era berean, Korana arabieraz idatzitako hedadura handiko lehen lana izan zen, aberastasun estruktural handi bat ekarri zuena,arabiar literaturaren lehenagoko lanekin alderatuz gero.
Arabiar kaligrafia bizirik gorde da aro modernora arte, mendebaldeko kulturan gertatu izan denaren aurkara, eta arabiarrek arte mota garrantzitsuenetakotzat hartzen jarraitzen dute;kaligrafoak oso preziatuak dira.[39]
Arabieraren idazkera berezkurtsiboa den heinean,latindar alfabetoa ez bezala, arabierazkoidazkun orok aurkezpen ikusgarria izan ohi du, izan Koranaren bertso bat, izanhadith bat edo, besterik gabe, izan esaldi arrunt bat idazteko.[40]
Kaligrafiak aldefiguratiboa ere badu. Hitz baten barruan idatzitako zatikiak gurutzatuz edo mikrografia[41] erabiliz, kaligrafoek irudiantropomorfikoak, zoomorfikoak edo bizigabeak erreproduzitzen dituzte.[42]
Naskh (arabieraz:نسخ, nasḫ) estilo oinarrizkoa da; islamaren aurreko antzinakoletra etzanetik eratorria, kaligrafia azkarra eta argia izateko garatu zen,eskuizkribuak kopiatu ahal izateko. Inprimategiko letren oinarrian dagoen estiloa da,arabiar karaktereak erabiltzen dituzten hizkuntza gehienetan.[43]
Taliq edo taʿlīq (arabieraz:تعلیق, taʿliq) estiloapersieraren beharrak asetzeko bereziki diseinatu zen, XVII. mendean. Oinarritzat hartu zituen aurreko beste estilo batzuk, batik batnaskh,twaqi etruq'. Oso erabilia izan zen, bereziki XVI. mendeko persierazko poesia kopiatzekoIranen etaIndian,nastaliq estiloak ordeztu zuen arte.[44]
Kufikoa da arabiera idazteko erabilitako estilo edo molde zaharrena. VII. mendearen bukaeraren inguruan garatu zen,Kufa hirian (gaur egungoIrak; hiri horretatik datorkio izena) eta beste gune batzuetan. Idazkera oso angeluarra da, ondo mugatutako ingeradak ditu eta segmentu geometriko moduan egitera jotzen du. Forma aldatu karratuago batean, monumentu islamiko askotan aurki daiteke.[47]
Arabierak ekoizpen literario (arabiar literatura,arabieraz:الأدب العربي, al-Adab al-‘Arabī) oso zabala du, V. mendetik abiatuta.
Arabiar literaturaren ale zaharrenak «mu'allaqat» (arabieraz:المُعَلَّقات, al-Muʿallaqāt, zintzilikatua) izeneko Arabia preislamikoarenkasida olerkiak dira. Izen hori eman zitzaien, dirudienez,MekakoKaabapanteoiko hormetan idatzi eta zintzilikatu zitezkeelako, poesia lehiaketaren batean garaile izan ondoren. Horregatik iraungo zuten, ziurrenik, kontuan izan behar baita garai hartan literatura ahozkoa zela eta, horren ondorioz, pentsatu behar da produkzioaren zatirik handiena galdu egingo zela.Mu'allaqat haiek poema luzeak ziren, eskema finko batez eraikiak, gerora islamiar garaiko poesia klasikoak hartuko zuena, aldakuntza batzuekin. Islamaren aurreko poesia hizkuntza eta literatura eredu gisa geratu da arabiar kulturan, eta basamortuko bizitzari lotutako jatorrizko balioen adibide gisa, hala nolagizalegearena.[48]
Korana eta islamaren hedapena mugarri bat izan ziren arabiar literaturaren historian. Lehenik, idazketa behin betikoa garatu zen eta hizkuntza literarioa,arabiera klasikoa, guztiz finkatu zen. Bigarrenik, arabierazko literaturak Arabiar penintsularen muga estuak gainditu eta Islama hedatzen zen lurralde guztietan hasi zen garatzen, arabiera hizkuntza zabaldua eta prestigioduna baitzen, nahiz eta geroago persierak ordeztu zuen Asiako eskualde batzuetan. Horrela, literatura arabiar klasikoaren eremu zabala ireki zen, genero eta autore ugari eman dituena historian zehar.[49]
Al-Andalus etaEkialdeko arabiar potentziak (Bagdad,Kairo) erori zirenean,Otomandar Inperioak nagusitasuna hartu zuelarik, arabiar literatura gainbeheran sartu zen, aurreko mendeetan izandako loraldiarekin alderatuz, ekoizpen askoz ere urriagoa eta originaltasun eskasekoa. XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen hasierara, eremuen arabera, mundu arabiarra, eta horrekin batera bere literatura, «Nahda» (Bizkundea) izeneko biziberritze prozesu batean sartu zen. Arabiar literatura garaikidea eredu klasikoetatik bereizten da, etaeleberri,ipuin labur eta, neurri txikiagoan,antzerki eta bestelako generoetara hedatua dago.Poesiak, garai klasikoan bezala, generorik landuena izaten jarraitzen du.[50]
XX. mendearen erdialdeanarabiar nazionalismoak izandako goraldia akuilu izan zen literaturaren garapenerako. Lurraldeka,Egipto da arabiar literatura garaikidean idazle gehien eman duen herrialdea ―besteak besteNajib Mahfuz Nobel sariduna― eta ondoren datozLibano,Siria,Palestina etaIrak. Aforismo ezagun bezain eztabaidatu batek dio: «Egiptok idatzi, Libanok argitaratu eta Irakek irakurtzen du».[51] Alabaina, XXI. mendean esaldiak jada ez du balio: Egiptok produkziorik handiena izaten jarraitzen badu eta Libanok arabiar argitaletxe entzutetsuenen egoitza izaten jarraitzen badu ere,Golkoko Gerrak etaIrakeko 2003ko inbasioak ia guztiz suntsitu zuten Irak, agian kultura maila goreneko arabiar gizartea.
↑(Frantsesez)«Genre grammatical en arabe»monsieurboursier (web.archive.org) 2020-02-09 (kontsulta data: 2025-03-01).
↑(Frantsesez)Léda, Mansour. (2023). Danièle Manesse; Gilles Siouffi eds. «Le genre en langue arabe»Le féminin et le masculin dans la langue : l'écriture inclusive en questions (Paris: ESF sciences humaines) ISBN978-2710138945. OCLC.1418897559.