| Arabiar sozialismo |
| Sozialismo motak |
Arabiar sozialismoa (arabieraz (لاشتراكية العربية,Al-Ishtirākīya Al-‘Arabīya)panarabismo etasozialismoaren arteko baturarekin sorturiko ideologia politikoa da. Dena den, ideologia hau, desberdina daArabiar munduan existituriko pentsamendu sozialista zabalagotik, zeina arabiar sozialismoa baino zaharragoa den. Sozialismoari buruzko lehen arabierazko liburuaAl-Ishtirākiyya (Sozialismoa) 1913an argitaratu zuenSalama Musa (1887–1958) kazetarikoptoegipziarrak. Geroago, "Sozialismo arabiar" terminoaMichel Aflaqek,baathismo etaBaath alderdiaren sortzailea, asmatu zuen, bere ideologia sozialistaren bertsioa Europa ekialdeko eta Asia ekialdekointernazionalismomarxistatik eta mendebaldeko europakosozialdemokraziatik desberdintzeko.
Arabiar sozialismoaarabiar munduko mugimendu politikoa da. Bere eragin politiko eta intelektual gehiena1950 eta1960ko hamarkadetan izan zuen,Baath alderdia,arabiar nazionalismoa eta hein txikiago batean,naserismoaren oinarria izan zenean. Sozialismo arabiarra nagusiki hurrengo herrialdeetan ezarri zen:Egipto,Aljeria,Siria,Libia,Irak,Hego Yemen eta hein bateanPalestinar Lurraldeetan.
Arabiar sozialismoak, ideologikokiislamiar fundamentalismo etaArabiar penintsulako monarkia kontserbadoreei egiten die aurre.
Bere jarraitzaileen arabera, arabiar sozialismoa beharrezkoa zen arabiar batasuna eta askatasuna lortzeko, sistema sozialista bateko jabetza sistema eta garapenak bakarrik gaindituko bailukeinperialismo etakolonialismoak utzitako arrastoa. Aldi berean, arabiar sozialismoa ekialdeko Europako edo ekialdeko Asiako sozialismoetatik desberdina da,ateoak zirenak. Kide txinatarrak ez bezala, arabiar sozialismoaren oinarria ez dago dokrinari lotuta, oinarri kultural eta espiritualak baititu. Beraz, ekialdeko Europa eta ekialdeko Asiako sozialismo "anti-espirituala" ez zen egokitzat jotzenArabiar mundurako. Mundu osoko ideologia sozialisten modura, arabiar sozialismoak joerainternazionalista garrantzitsua izan du historian zehar; nagusikiantiinperialismo etaez lerrotzean oinarriturik zegoena, berezikigerra hotzean.
Arabiar sozialismonaseristaren arabera, sozialismoak beharrezko du produkzio-bideen kontrol publikoa, baina aldarrikatzen du kontrol publikoak ez duela zertan produkzio-bide guztien nazionalizazioa edojabetza pribatuaren deuseztapena ekarri behar. Horren ordez, jabetza pribatua kontrol publikoaren pean beti egon beharko litzatekeela.[1]
Nahiz eta arabiar sozialismoak bere goreneko puntuan estilo europarreko programa sozial eta ekonomikoa bultzatu, bere oinarri intelektual eta espiritualek zenbait muga ezartzen zizkioten ahalmen iraultzaileari: produkzio-bideen jabetza nazionalizatu beharrekoa zen, baina jabetza pribatu eta herentzia moduko balio tradizionalen mugen barruan. Hala definituriko estruktura sozial primitiboak,feudalismoa,nomadismoa,tribalismoa etaemakumeen aurkako jazarpena menderatu beharrekoak ziren, baina ez identitate arabiarra osatzen zuten lotura sozialak deseginez.
Esan liteke, arabiar sozialismoaren agerpen ekonomiko nagusienak lurraren erreformak izan zirela (Egipto (1952),Siria (1963) etaIraken (1970) eginak), herrialde horietako industria nagusi eta banku sistemaren nazionalizazioarekin batera. Egipto eta Sirian, politika hauetako batzuk hein handiago edo txikiagoan atzerantz egin zuten1970ko hamarkadatik aurrera. Politika hauek eragin handiagoa izan zutenIraken, etaIran-Irak gerraren hasiera (1980) arte iraun zuten.