Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Arabako Arkeologia Museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arabako Arkeologia Museoa
Arabako Arkeologia Museoa, eskuinean; etaArabako Fournier Karta Museoa, ezkerrean.Irudi gehiago
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data2009

Bibat Arkeologia museoaArabakoGasteiz hiriburukoAlde Zaharrekoarkeologiamuseoa da, Aiztogile kaleko 54. zenbakian,Arabako Fournier Karta museoari erantsita: bi museo horiek elkartutaBibat museo multzoa (2009an irekia) osatzen dute.

Eraikina

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Garai batean museoaren egoitzaGobeu-Gebara-San Joan jauregian egon zen, gaur egunBendaña jauregiari erantsitako eraikinean dago. EraikinaPatxi Mangadoarkitektoak diseinatu zuen eta XV. Europako Kobrezko Arkitektura Saria irabazi zuen.[1]

Erakusketa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erakusketa hiru solairutan banaturik dago, etaPaleolito Aroa,Burdin Aroa,Antzinako Erroma etaErdi Aroan sortutakoGasteiz udalerrian barna ibilaldi bat proposatzen du. Denera 1.500 pieza inguru dauzka. Lorategietandisko itxurako hilarrien erakusketa bat ere badago. Espezializatutako liburutegi bat ere badu, eta gainera museoakAraban zehar garatzen direnarkeologia programak ere kudeatzen ditu.

Ordutegia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Astelehenetan, itxita.
  • Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-18:30.
  • Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00.
  • Jaiegun diren astelehenetan: 11:00-14:00, eta biharamunean (asteartea) itxita.

Galeria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Bibat. Arkeologia museoa eta Karten Heraclio Fournier museoa.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Arabako_Arkeologia_Museoa&oldid=10296529"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp