Euskal Herriko hegazti harrapari eder eta lirainenetako bat da; Euskal Herrikoarranorik handiena den arren, ez dago oso hedatuta gure lurraldean etaArabako Mendietan etaPirinioetan bizi diren bikote gutxi batzuek osatzen dute gure inguruko populazioa.
Hegazti harrapari handia, luma arreak, isats biribila, eta moko eta atzapar sendoak ditu. Beltza esaten zaion arren, marroi iluna da, buruan lepoan baina argiagoa. Arrano beltzaren hegoen luzera 2metro baino gehiagokoa izan daiteke. Emearen pisua 6 kg da inoiz eta arra txikiagoa da, hegazti harrapari guztietan gertatzen den moduan.
Europa kontinentean tamaina aldetik bigarrena da, soilikitsas arrano buztanzuriaren atzetik dago. Burualde oso sendoa, hego handiak eta buztan nahiko luzea ditu. Helduak marroixkak izan ohi dira eta aurpegi eta kokote aldean urre-koloreko tonalitateak izaten dituzte. Buztana beltza da, muturrean apur bat argiagoa. Azpialdea marroia da, gune argiago batzuekin. Gazteak ilunagoak izaten dira. Hegoen erdialdean eta buztanaren behealdean orban zuri bereizgarriak beha daitezke. Orban horiek joaten dira, gaztea heldutan izango duen lumajea hartuz doan heinean.
Orokorrean, espezie isila da, baina batzuetan txistu apal bat egiten du, bai hegan, bai pausatuta dagoenean ere.
Oso arrano handia da (Europako bigarrena eta Euskal Herriko handiena) eta oso bizkorra ere bai. 250 km/h-ko abiadura hartzen du airetik amiltzen denean. Abiadura hori hegazti bakar batek gainditzen du:belatz handiak (350 km/h gaindi dezake), munduko animaliarik bizkorrena. Beraz, arrano beltza munduko bigarren animaliarik azkarrena da: meritu handiko gauza da, haren tamaina eta pisua kontuan hartuta.
Europako bigarrena izanda ere, indarrari dagokionez, Europako arranorik indartsuena da. Erpe luze eta zorrotzak ditu, hanka lodiak eta trinkoak estutze ahalmen handia emanez. Azeri heldua eta basakatu heldua hiltzeko gai da, normalean haren dietan sartzen ez badira ere (oso arriskutsuak baitira, batez ere basakatua).
Haren harrapakinen artean, 15 kg-ko animaliak sartzen dira, orkatz kumeak barne. Animalia hain handiak hil eta airean eramateko gaitasunak haren indarra argi erakusten du.
Munduko hainbat inperio eta herritan arrano beltzaren irudia erabilia izan da indarra erakusteko, betidanik ezaguna izan da beraz arrano beltzaren indarra: besteak beste, Erromako inperioa eta Euskal Herria ditugu, Nafarroako armarrian zigilu propiotzat erabiltzen baitzuen Antso VII.ak.
Baso eta zelaiak ugari diren ingurune menditsuetan bizi ohi da hegazti hau. Kumeak gurasoengandik gertu gelditzen dira bizitzen, lurraldetik kanpora egin gabe.
Urtez urte txandakatzen dituzten hainbat habia eratzen dituzte beren lurraldean. Batez erekareharrizko harkaitzetako kobazulo eta erlaitzetan eratzen dituzte habiak, baina badira zuhaitzen adaburuetan habia eraikitzen dutenak ere. Nahiko sinpleak izan ohi dira.Pinu etaarteen adarrekin eratzen dute oinarria eta pinu-hostoez estaltzen dute. Umatze-garai bakoitzeko pisu berriak gehitzen zaizkio eta ohikoa da hainbat urteren ostean metro bateko altuera eta bi metroko zabalera izatera iristea.
Tamaina ertain eta txikikougaztunez elikatzen dira, batez ere. Hegaztiak (usoak,usapalak,eskinosoak,basoilarrak) etanarrastiak ere ehizatzen dituzte eta noizbehinka sarraskiez ere elikatzen dira. Ehizarako behe-hegaldiak egiten ditu eta harrapakinarengandik gertu dagoenean, haren gainera amiltzen da, abiadura handiz. Gazteak gurasoek elikatzen dituzte independizatzen diren arte eta, normalean, ugaztunen ordez, hegaztiak ematen dizkiete, ziurrenik, gazteek hobeto digeritzen dituztelako.
Ugal garaia martxoa inguruan hasten da eta normalean, beren lurraldean bertan ugaltzen dira. Ugalketaren ostean, emeak 1 eta 3arrautza bitartean erruten ditu eta 45 egunez txitatzen ditu. Zuriak izaten dira eta 77 x 59 mm-ko tamaina eta 140 g-ko pisua izaten dute. Kumeek lumajea guztiz zuria izaten dute. Txito bat baino gehiago jaiotzen badira, lehenengoak lehen hegalaldia 50 egun ingurura egiten du. Gainerakoak, normalean, hil egiten dira, gurasoek ez baitituzte zaintzen eta lehen kumeak, indar nahikoa duenean, habiatik botatzen baititu.
Munduan mehatxurik gabe sailkatu du arrano beltzaIUCN erakundeak, banaketa eremu zabala (20.000 km baino gehiago) duelako, batez ere. Halaber, populazioa oso handia da (10.000 heldu baino gehiago) eta azken hiru belaunaldietan kopurua ez da % 30 baino gehiago murriztu (populazioa egonkorra da, beraz).
Europan arrarotzat jotzen bada ere (hau da, mehatxurik gabea oraindik ere) Hegaztien Zuzentarauan eta CITES eta Bonn hitzarmenetan jasota dago. Espainiako Espezie Mehatxatuen Katalogoak zaurgarritzat jotzen du.
Zenbait lekutan, elektrokuzioek eragina dute, eta beste batzuetan pozoiengatik edota tiroz ere hiltzen direla ikusi da. Bestalde,untxien beherakadak (pneumonia birikoagatik) elikagaiak murriztu dizkio. Gainera, habiatik gertu egiten diren kirolek (eskalada,xendazaletasuna, etab.) ere ez diote mesederik egiten.