ApureVenezuelako ekialdean dagoen Estatu bat da. Bere hiriburuaSan Fernando de Apure da. 76.400kilometro koadro ditu eta 473.941 biztanle.
Mugakide dituKolonbiako Errepublika mendebalde eta hegoaldean,Bolivar ekialdean, etaGuarico,Barinas etaTachira iparraldean.
Lurralde osoa laua da, mendebaldea izan ezik, 3.613 m-ko garaiera duen mendia sortzen baita han, Paramo de Tama izena duena. Gainerantzeko lurraldeak biordokitan banatzen dira, goi ordokia batetik eta behe-ordokia bestetik. Azken hau urak estalita egoten da, ibaiek gainez egiten baitute sarri (Apure ibaia,Meta,Arauca,Capanapro etaCinaruco ibaiek batez ere). Urak estaltzen ez dituen zatiak,banco deituak, izaten dira uholdetan abelgorriaren babesleku. Uholdeak apirila eta azaroa bitartean izaten dira.
Behi eta zaldi zaintza dira estatuan ekonomia baliabide nagusiak. Abelgorria, hil ondoren, airez garraiatzen da San Fernandotik etaGuasdualitotik hainbat herritara. Abeltzaintzan aritzen direnak, zuri eta indiarren arteko arrazakoak dira, eta badira bertako jatorriko talde gutxi batzuk ere. Apureko nekazaritza bertakoen elikagaietarako bakarrik izaten da.
Estatua 7udalerri eta 27 parrokiatan banatuta dago.
**Distrito del Alto Apureko kideak.