Apollo 171972ko abenduaren 7an espaziora bidali zenSaturno 5 deritzonsuziri batekin batera,Floridan. Ilargiraastronautak bidaltzeko azken misioa izan zen. Misio hau gorabehera gabea izan zen, bakarrik atzerapen txikia izan zuen presurizazio errore baten ondorioz jaurtitzera zihoanean.
Eskifaia osatzen zuten gizonak hauek ziren:Eugene Cernan, honek beste bidaia batzuetan parte hartu izan du eta misioaren komandantea zen, eta besteakHarrison Schmitt geologo eta ilargi moduluaren pilotua etaRonald Evans, aginte moduluaren pilotua.Eugene Cernan komandantea Ilargian izan den azken gizona da, bera eta bere lagunaChallenger deritzon jaisteko moduluan jaitsi zirenespazio-ontzitik ilargira.
Ilargian diraun zuten denboraldian ilargiko harrien lagin ugari jaso zituzten. GaineraASLEP deritzon gailuaz aparte beste aparatu bat instalatu zuten, ilargiaren lurrazpianura bazegoen konprobatzeko.
Misio honek Ilargiaren lurreko eta Ilargiko harrien ezagupena izugarri handitu zuen, gainera Ilargiaren lurpeko mapa termikoa egitea lortu zen.
Misio hau normaltasun osoz bukatu zen Ozeano Pazifikoan1972koabenduaren 19an. 301 orduko bidaia izan zen.
Bidai honekin bateraApollo proiektua amaitu zen (12 gizon ilargian ipini eta 27 orbitatzea lortu zuena), bere helburu nagusia gizon bat gure satelite estazioanSESB baino lehenago ipintzea zen, eta lortu zuten.
Apollo 17 espazioan hegan egindako zilarrezko Robbins medailoia
Intsigniaren ezaugarririk nabarmenena Apollo eguzki jainko greziarraren irudia da, arrano amerikarraren irudikapenarekin atondua, arranoaren barra gorriak Estatu Batuetako banderan agertzen direnak islatuz. Barra gorrien gaineko hiru izar zuriek misioaren hiru tripulatzaileak irudikatzen dituzte. Atzeko planoan Ilargia, Saturno planeta eta galaxia edo nebulosa daude. Arranoaren hegalak Ilargia partzialki estaltzen du, gizakiak bertan duen presentzia iradokiz. Apoloren begiradak eta arranoaren mugimenduaren norabideak gizakiak espazioko helmuga gehiago esploratzeko duen asmoa biltzen du.[1]
Apollo 17ko tripulazioak Panamako bandera txiki bat eraman zuen Ilargira misioan.[2] 1973an, Richard Nixon AEBetako presidenteak bandera eta Ilargi harkaitza eman zizkion Panamako gobernuari.[2]