Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Apollo 16

Wikipedia, Entziklopedia askea
Apollo 16
Historia
AurrekoaApollo 15
HurrengoaApollo 17
Surface exploration
Docking and berthing of spacecraft1972koapirilaren 16a -1972koapirilaren 20a
Orbital activity1972koapirilaren 19a -1972koapirilaren 25a
Ilargiratzea1972koapirilaren 21a -1972koapirilaren 24a
Docking and berthing of spacecraft1972koapirilaren 24a -1972koapirilaren 24a
Espazio jaurtiketa1972koapirilaren 16a
Splashdown1972koapirilaren 27a
KudeatzaileaNASA
Honen parteApollo programa
Masa52.759,1 kg eta 5.440,8 kg

Apollo 16, AS-511 izen teknikoa hartu zuena,Apollo programaren hamaseigarren bidaia izan zen.

Ilargirako bidea hartu zuen bosgarren misio tripulatua1972koapirilaren 16an jaurti zen, Saturn 5 jaurtitzailea erabilita.Ilargiko 8,6ºH 15,5ºE koordenatuetan kokatu zen. TripulazioaJohn W. Young komandanteak,Ken Mattinglyk etaCharles Dukek osatzen zuten. Ilargiratze moduluak "Orión" izena hartu zuen.Cayley izeneko lautadetan egon ziren, Apollo 11renLasaitasunaren Itsasotik 240 kilometro hego-mendebaldera. Ilargian eman zuten denboran hiru esplorazio periodo egin zituzten: 7 ordu eta 11 minutuko EVA-1, 7 ordu eta 23 minutuko EVA-2 eta bost ordu eta 40 minutuko EVA-3a. Hiru esplorazio horietan rover-arekin ilargiko materialaren muestrak hartu ziren, guztira 98kg hartuta.Bestalde, ALSEP izeneko estazio zientifikoa eraiki zuten eta mota askotako argazki kamerak erabilita - ultramore kamerak, kamera panoramikoak, kartografia kamerak - 14.000 argazki inguru atera ziren.

Youngek nahigabe apurtu zuen kable baten ondorioz, ezin izan zen Ilargiaren tenperatura eta fluxu termikoa neurtuko zuen esperimentua egin. Halaber, froga sismikoak egiteko morteroak 19 aldiz tirokatu zuen baina LEM izeneko igotze moduluak ezin izan zuen Ilargian inpakturik egin.Astronautak Ilargian ziharduten bitartean,Ken. Mattinglyk "Casper" izeneko modulu mandua gidatu zuen. Horrez gain, Mattinglyk kamera kartografikoekin argazkiak ateratzeaz arduratu zen.Apollo 16a 3 egun, 9 ordu eta 39 minutu eman zituen espazioan, eta, Lurrera bueltatu baino lehen, azpisatelite txiki bat jarri zuten orbitan argazkiak atera zezan. Subsatelite hura Mattinglyk jaso zuen ordu bat eta 24 minutu iraun zuen espazio irteera batean. Espazio-ontziaOzeano Barean itsasoratu zen1972koapirilaren 27an. Bidaiak 265 ordu, 51 minutu eta 5 segundo iraun zuen, orbitari 64 buelta eman ondoren eta "Ticonderoga" hegazki-ontziak jaso zuela.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

Suziri frogak
Apollo Program insignia
Apollo Program insignia
Bertan beherako misioak
Eredu frogak
Tripulatu gabeko misioak
Lurraren Azpi-orbitako misioak
Ilargiaren orbitako misioak
Ilargiratutako misioak
Porrot egin duten misioak
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Apollo_16&oldid=9438243"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp