ApoideaHymenopteraren barruan sailkatutakointsektu goi-familia bat da.Spheciformes taldekolistorrak etaerleak ditu barnean.
Erleak, azken sailkapenetan,Crabronidae familiako kideen eboluziotik eratorriak direla uste da, beste intsektu batzuk beharreanpolena etanektarra erabiltzen hasi zirenak; honek, ziurenik,Crabronidae parafiletiko egingo du. Eredu hau jarraituz bai erleak baiSpheciformes goifamilia bakarrean sailkatzen dira, eta erabil daitekeen izenik zaharrean "Apoidea" da, "Sphecoidea" beharrean. Azken hau iraganean erabili zen eta talde parafiletiko baten izena zenez, albo batera utzi zen.
Erle guztiak (euren listor arbasoak alde batera utzita) oraindik ere monofiletikoak direla uste denez, oraindik ere talde bat behar da goifamilia eta familiaren artean erle guztiak bateratzeko. Egile batzuek familia guztiak subfamilia izendatu eta erle guztiakApidae barruan sartu ditzute, baina hau ez da oso erabilia. Horen ordez ohikoagoa daAnthophila (Engel, 2005) erabiltzea, lehengo "Apiformes"en parekoa litzatekeena.
Spheciformes
Anthophila
Incertae sedis