Aplikazioak ordenagailuarekin eta bere sistema-softwarearekin batera, multzoka edo bakarka argitaratu daitezke; aplikazio multzo horieiaplikazio-pakete edo suit deitzen zaie. Halaber, proiektuak software jabedun,kode ireki edo unibertsitario moduan kodifikatu daitezke. Plataforma mugikorrentzat sortutako aplikazioaksakelako mugikorraren aplikazio deritze.
9 aplikazioren 9 logo.Microsoft Office suit bat da, non bere aplikazioak eginkizun desberdinak dituzte.Cairo-dock izeneko aplikazioa zenbait aplikazio modu grafikoan abiarazteko balio du. Pantaila-argazkiaren azpiko aldean ikusten den nabigazio-barraren gainean kokatu egiten dira zenbait aplikazioren logoak. Logoan klik egin eta aplikazioa abiaraziko.Elementary OS 0.3sistema eragileak erakusten zuenmahaigainarenpantaila-argazkia. Pantailaren azpiko aldean 14 aplikazio abiarazteko nabigazio-barra.[2]
Informazioaren teknologian, aplikazioa erabiltzailearen onurarako era koordinatuan funtzio taldeak, eginkizunak edo jarduerak egikaritzeko diseinatua izan denkonputagailu-software mota bat da. Beraz, aplikazio batsistema-eragile batetik (konputagailu batek exekutatzen duena), erabilgarritasun batetik (eginkizun orokorrak edo mantenu-eginkizunak burutzen dituena) eta programazio-erreminta batetik (konputagailu baten programak garatzen dituenak) desberdintzen da. Aplikazio batek, betebeharreko jardueraren arabera, testua, zenbakiak, grafikoak edo elementu hauen konbinaketa bat manipula ditzake.Aplikazio-pakete batzuk eginkizun bakar batean zentratu egiten dira, testu-prozesaketa adibidez; beste batzuk, suit izenekoak, hainbat aplikazio sartuta dituzte eta horien eginkizunak ez dira berdinak.[3]
Aplikazio hitza ez dago mugatuta aplikazioaren softwarearen parte izanagatik edo aplikazioaren softwarearekin zerikusia duen esanahiarekin[4]. Adibidez, aplikazioak programatzeko interfazea (API),aplikazio-zerbitzaria, aplikazioen birtualizazioa, aplikazioen bizitza-ziklo kudeaketa etaaplikazio-eramangarriak bezalako kontzeptuak aplikazio-informatiko guztietan ematen dira eta ez soilik aplikazio-programetan.
Zenbait aplikazio hardware-plataforma bertsio desberdinetarako erabilgarri daude, baina badira aplikazioak soilik plataforma batean lan egiten dutenak. Adibidez, geografia aplikazio batWindowsentzat, hezkuntza-aplikazio batAndroidentzat edoLinuxeko joko bat. Batzuetan aplikazio berri bat sortzen da hardware-plataforma baten bakarrik erabilgarri dena eta plataforma horren komenigarritasuna handitzen duena. Horri aplikazio-hiltzailea edo app-hiltzailea deitzen zaio. Adibidez, VisiCalc,Apple II ordenagailurako garatua, lehendabiziko software modernokokalkulu-orria izan zen eta horrek bulegoetarako konputagailu pertsonal berriak saltzea lagundu zuen. Blackberry mugikorretan bereposta elektronikoaren softwarea izan zen. Hogeita batgarren mendearen lehenengo hamarkadan, app laburdura (1981. urtean edo lehen sortua[5]) famatua egin dagailu elektronikoen —hala nola telefono adimentsuen eta tableten— aplikazioak adierazteko. Duela gutxi, bertsio laburtua idazmahaiko aplikazioen softwarea adierazteko baita ere erabili egiten da.
Webaren garapen eta erabilera ia unibertsalaren ondorioz, aplikazio natiboen artean desberdintasunak sortu dira. Komunitate informatikoan eztabaida polemiko bat egon daweb-aplikazioek zenbait asmotarako ordezkatzen dituzten aplikazio natiboei buruz, batez eregailu elektronikoetan, hala nolatelefono adimentsuetan etatabletetan. Zenbait erabilpenetarakoweb-aplikazioak ospetsuagoak egin dira, baina aplikazioen abantailek horiek garaiz desagertu ez daitezen laguntzen dute. Gainera, biak osagarriak edota integratuak izan daitezke[6][7].
Aplikazioensoftwarea horizontala edo bertikala izan daiteke[8][9]. Aplikazio horizontalak famatuenak eta orokorrenak dira, erabilpen ohikozkoak direlako,testu-prozesadorea etadatu-baseak adibidez. Aplikazio bertikalak produktu espezializatuak dira, erakunde baten barruko industria, negozio edo departamentu konkretu baterako diseinatuak direnak. Softwareko suit integratuak fabrikazio-sistema, banku-sistema, kontabilitate edo bezero-zerbitzu baten alderdi espezifiko bakoitza maneiatzen saiatuko dira.
Aplikazio-paketea edo suit: elkar taldekaturik dauden aplikazio multzoa da. Orokorrean, funtzioak, ezaugarriak eta erabiltzaile interfazeak dituzte erlazionaturik, eta beraien artean elkarri eragin daitezke, adibidez beste aplikazioen fitxategiak irekiz. Aplikazio komertzialak paketeetan maiz saltzen dira,Microsoft Office, eta iWork esaterako, eta aplikaziolibreak ere bai,Libre Office kasu,kalkulu-orriak,testu prozesadorea, eta abar, bateratzen dituztenak. Baina paketeak beste hainbat helburutarako daude, musika edo grafikoak kudeatzeko, esaterako.
Enpresa softwarea: erakunde oso baten prozesuen eta datu-fluxuen betebeharrak asetzen ditu, hainbat departamentuei esker, askotan ingurune handi antolatu baten. Adibideak enpresa baliabide plangintza,bezeroekiko harremanak kudeatzeko sistemak (CRM) eta horniketa katearen kudeaketarako softwarea dira.
Hezkuntza softwarea: edukien banaketarako softwarearekin erlazionatuta dago, baina bere edukia edo ezaugarriak irakasleen edo ikasleen erabilpenerako moldatuta daude. Adibidez, ebaluazioak (probak) entrega ditzake, materialaren bidez aurreratzea jarrai dezake edo lankidetza ahalmenak barnera ditzake. Hemen ere aplikazio multzoak edo plataformak sortu egin dira,Moodle kasu.
Simulazio softwarea: bere izenak adierazten duen bezala, sistema fisikoak edo abstraktuak simulatu egiten ditu ikerkuntza, trebakuntza eta entretenimendurako.
Ingeniaritza produktuen softwarea: hardwareko eta softwareko produktuak garatzeko erabili egiten da.Ordenagailuz lagundutako diseinua (CAD), ordenagailuz lagundutako ingeniaritza (CAE), programazio lengoaien edizioa eta konpilazio erremintak, garapen ingurune integratuak eta aplikazioen programatzaile interfazeak software mota honetako adibideak dira.
Baliabide garapenaren softwarea: baliabide inprimatuak eta elektronikoak sortzen ditu gainerakoek kontsumitu ditzaten, gehienetan ingurune komertziala edo hezigarria da. Software mota honen barruan arte grafikoen softwarea, idazmahaiko argitaratze softwarea, multimedia garapeneko softwarea,HTML editoreak, animazio digitalen editoreak, audioaren edo bideoaren konposizio digitala eta hainbat gehiago aurki daitezke.[11]
Edukien sarbiderako softwarea: editatu gabeko edukietara sarbidea duen softwarea da, hala ere edukiaren edizioa ahalbidetzen duen softwarea eduki dezake.Software hau argitaratutako entretenimendu digital eta eduki digitalak kontsumitzeko gizabanakoen eta taldeen beharrak asetzen ditu. Multimedia-erreproduzitzaileak,web nabigatzaileak eta laguntza esploratzaileak dira adibide batzuk.
Informazio langileentzako softwarea: erabiltzaileei informazioa sortu eta administratzea ahalbidetzen die, gehienetan sail baten barruko banako proiektuetarako, enpresa administrazioarekin desberdinduta. Adibideak denbora administrazioa, baliabide administrazioa, erreminta analitikoak, kolaboraziokoak eta dokumentaziozkoak.Testu prozesadoreak,kalkulu-orriak,posta elektronikoko etablogeko bezeroak, informazio pertsonaleko sistema eta banakako baliabide editoreak informazioaren langileei eginkizun asko betetzen lagundu diezaiekete.
Enpresa azpiegiturako softwarea: ahalmen arruntak ahalbidetzen ditu enpresako software-sistemak onartzeko.Datu-baseak,posta elektronikoko zerbitzariak etasare eta segurtasuna administratzeko sistemak dira adibide batzuk.
Aplikazioak plataforma informatikoetan sailkatu daitezke. Esaterako,sistema eragile berezi batentzakohodei konputazio bezalakoedukien banaketa sare bat etaWeb 2.0 aplikazioak. Beste adibide gisa, gailu mugikorrentzako sakelako mugikorraren aplikazioak bezalako banaketa gailuak daude.
Sistema eragile bat aplikazio-softwarea izendatu daiteke kalkulu, neurketa, errepresentazio eta testu prozesamendu moduko eginkizun errazak, erabiltzailearenkomando lerrotik edointerfaze grafikotik kontrolatzen ez direnak, gauzatu ditzakeelako. Aldiz,sistema eragileetan sartutako aplikazio-softwarea ez da kontuan hartzen, kalkulagailu software bat edotestu-editore bat esateko.