Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Apendizitis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra:Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen.Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Apendizitisa
Apendizitis (heste sobre handituta).
Deskribapena
Motagaixotasun zekala,infekzio intraabdominala,appendix disease(en)Itzuli
eritasuna
EspezialitateaKirurgia orokorra
Sintoma(k)oka, anorexia, tripako mina
goragalea
Azterketa medikoaodol-analisi,ekografia
ordenagailu bidezko tomografia axiala
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakmeropenem(en)Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKK37
GNS-9-MK540-543.99 eta541
DiseasesDB885
MedlinePlus000256
eMedicine000256
MeSHC06.405.205.099D001064
Disease Ontology IDDOID:8337

Apendizitisaapendize ileozekalarenhantura da. Apendizeaheste lodiaren behealdeko zatian (itsuan) dagoen luzakina da, tutu itxurakoa. Gaitzak eskuinekohobi iliakoan oinaze handiak,goragalea etaleukozitosia eragiten ditu. Apendize handitua lehertzeak infekzio larria ekar lezake (peritonitisa).Kirurgia bidezapendizektomia egitea beste erremediorik ez da ezagutzen.

Ezaugarri nagusiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Apendizitisa larrialdiko ebakuntza (apendizektomia) behar duen patologia da. Ebakuntza horretan, apendize handitua erauzi egiten da, baina ebakuntza egin ezean, apendizea apur litekeperitonitisa edoshock septikoa eraginez: horrek ondorio oso larriak dakartza, hilkortasun tasa handia baitago.

Mundu osoan hedatuta dagoen patologia da, munduko biztanleen %7 inguruk bere bizitzan zehar apendizektomia bat izango duelako[1]

Etiologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Apendizearen argiaren buxadurak sortzen du. Eragile ohikoenak hauek dira:

  • Folikulu linfoideen hiperplasia apendizitis gehienen kausa izaten da.Infekzio baten ondorioz,folikulu linfoideak handitzen dira eta apendizearen buxadura sortzen dute. Gogoratu folikulu linfoideak, bestEak beste, apendizearen mukosetan daudela etalinfozito asko dituztela.
  • Apendikolitoa, hots, hondar fekalek eragindako apendizearen buxadura.
  • Tumoreak: kasu gutxi batzuetan besterik ez dute apendizitisa sortzen[2]

Sintomak eta diagnostikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Zilbor inguruko mina, eskuineko zokogune edo hobi iliakoan, hasierako sintoma da. Mina, bereziki, toki zehatz batean areagotu egiten da (Mc Burneyren puntuan), eta oso handia izan daiteke.

Mc Burneyren puntua 1 da

Horrekin batera, jangura eza,goragaleak etaokak ohikoak dira, baitasukar baxua ere.

Diagnostikoa egiteko, sendagileak azterketa fisikoa,odol-analisia (leukozitosi etaC proteina erreaktiboaren maila altua erakutsiko duena),ekografia edotaeskanerra darabiltza.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Brunicardi, F. (2006). "29. atala: El apéndice". Schartz: Principios de cirugia (8va ed.). McGraw-Hill.ISBN 9789701053737
  2. Medline Plus: Apendicitis

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Apendizitis&oldid=10002610"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp