Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Antzezle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ainhoa Alberdi etaIraia Elias antzezleak antzezlan batean.

Antzezlea,antzezlaria,aktorea edo, soilik antzerkian,antzerkilariadrama batean pertsonaia bat antzezten duen pertsona da,filman,telebistan,antzerkian, edoirratian.Antzinako Grezian antzezleak deitzeko ὑποκριτής(hypokrites) hitza erabiltzen zen, hitzez hitz "antzezlea" esan nahi zuena.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Antzezle bi antzezten

Miaketa berrien bidez jakinarazi da lehenengo ekitaldiakantzinako Egipton sortu zirela. Bertako apaizek haienjainkoen irudikapenak egiten zituztenean, herriari azaltzen zioten erlijioaren irakaskuntza eta arauak.

Ezagutzen den adimen idatzitako lehenengo antzezleaTespogrekoa izan zen,k.a. 534. urteanDionisio antzerkian antzeztu zuena. Agertokian Tespok lehenengo pertsonan hitz egin zuen, pertsonaia bat antzeztuz. Ordura arte, entzuleen aurrean istorioak kontatu zituzten soilik, baina beti hirugarren pertsonan eta abesti moduan. Beraz, izugarrizko aurrerapena ekarri zuen.

Antzezleen lanbideaEuropan hasi zen,XVI. mendean:Italian,Commedia dell'Arte izeneko lehenengo lanbide-taldea;Ingalaterran,Elisabet erreginaren sasoian, aitoren seme-alabek antzezleen taldeak babesten zituzten, hala nolaLord Chamberlain's Men,William Shakespeare, geroago,King's Men deituko zena;Frantzian,Comédie-Françaiserekin.

XVII. mendera arte antzezleekgizonak bakarrik izan ahal ziren.Emakumeek antzeztea txarto ikusita zegoen. Horregatik,Shakespeareren garaian gizonek emakumeak antzezten zituzten.Veneziako antzokian izan zen lehenengo emakumeen antzezpena.

Ordezkoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Antzezleen ordezkoak antzezleek egin behar dituzten agerraldi arriskutsuak edo zailak egiten dituzten pertsonak dira. Agerraldi hauetan antzezleen segurtasun fisikoa arriskuan egon daiteke. Kasu batzuetan, antzezleak ez dira gai haien pertsonaiek egin behar duten egitekoa betetzeko, orduan, adituek gauzatzen dituzte. Beste kasu batzuetan, antzezleak pertsonaien mailara daude, halaber, haien segurtasunagatik espezialistak kontratatzen dituzte.

Antzezleen sariak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Antzezle&oldid=9258258"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp