Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Antropologia fisiko

Hau artikulu on bat da. Egin klik hemen informazio gehiagorako.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Antropologia fisikoa gizakiaren jatorria, eboluzioa eta biologia aztertzen duenantropologiaren adarra da, baina natur-zientzietako metodologia erabiliz. Diziplina anitzetan banatzen da: osteologia (paleopatologia eta auzitegiko antropologia), genetikoa edo molekularra,primatologia, etab.

Hofmeyr-eko garezurra, orain dela 36.000 urtetakoHomo sapiens hegoafrikar batena

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Johann Friedrich Blumenbachi (1752-1840) etakraniometrietan oinarrituriko bere bost arrazen sailkapenari zor zaizkio antropologia fisikoaren lehen hastapenak. Lehen urrats horietan giza aniztasun fisikoaren azterketaEdward Tyson (1650 -1708) bezalako naturalista ilustratuenanatomia konparatuan sustraitzen zen diziplina zen. Eta ondoren James Cowles Prichard (17861848) eta eboluzioaren aitzindariak izango ziren beste historialari naturalistek (Georges-Louis Leclerc, Robert Chambers, etab.) gaur egunpaleoantropologia bezalaxe ezagutzen den diziplinaren hastapenak jartzeko erabiliko zutenanatomia konparatu hau.

Johann Friedrich Blumenbach

Anatomiaz gain bada beste diziplina bat zeinen garrantzia nabarmentzekoa denantropologia fisikoaren hastapenetan:genetika. Bere lehen urratsakGregor Mendeli (1822 -1884) zor badizkiogu ere, herentziazko ezaugarrien transmisiolegeak XX.mendearen hasiera arte ez zuten hots handirik izan. Azkar ikusi ahal izan zen 1901ean Landsteinerrek aurkitutako ABOodol taldeek 1865ean monje austriarrak deskribaturiko hiru legeak jarraitzen zituztela. Jaio berri zen genetika klasikoak Ronald Fisherri (1890 – 1962) esker eboluzioaren sintesi modernoan parte hartu zuen,medikuntza eta antropologiaren biometria etaestatistika uztartuz, eta era berean, gaur egun, populazioengenetika bezalaxe ezagutzen dena sortuz.

Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean eztabaidaarrazista zientifikoak (J.C Prichard eta Samuel George Morton) euren baliokideak izango dituzte aro berri honen hasieran (William Z. Ripley, Joseph Deniker, etab). Jakintza alor guztien artean genetika (klasikoa) eta antropologia fisikoa izan zireneuropar mugimendu eta gatazka politiko hauetan gehien parte hartuko zutenak.

Pentsaera hau ez zenAlemaniara mugatu, baiAEB (Madison Grant,The Passing of the Great Race)[1], Frantziako Errepublikan (Georges Vacher de Lapouge,L'Aryen et son rôle social)Erresuma Batuan,Finlandiako Dukerri Handian (Axel Olof Freudenthal), Austria-Hungariako Inperioanarrazismo zientifikoaren defendatzaileak aurki zitezkeen.

Euren postulatuakTzvetan Todorov filosofo frantsesaren arabera honelaxe labur daitezke (Nous et les autres, 1989):

  1. Arrazen existentzia: gizaespeziea hainbatarrazaz osaturik dago
  2. Fisikoa etamoralaren arteko korrelatoa: ikuspuntu biologista nagusitzen zen zientzialari hauen ustez, jaiotzetiko ezaugarriak aldaezinak zirelarik euren ustez.
  3. Balioen hierarkia bakarra: arraza guztiak graduazioz sailkatu daitezke, arketipikoenetatik barbaroetaraino.
  4. Taldeak indibiduoan duen ekintza: gizakia arraza-talde baten parte den heinean talde horren ezaugarriak izango ditu, indibidualtasuna arbuiagarria da.

Arrazialismo honen hedapenean aparteko garrantzia izan zuen aipatu bezala antropometriak, bereziki garezur indizea. Lehen aldiz Samuel George Mortonek (1799 – 1851) erabili zuen parametro hau inteligentzia mailarekin erlazionatuz, baina William Z. Ripleyk (1867 – 1941), eman zuen ezagutzera bereThe Races of Europe: A Sociological Study-n liburuan (1899) europar arrazak hirutan sailkatuz:

  • Teutoniko edo nordikoa (iparraldekoa):azal etabegi argikoak eta dolikozefalikoa (garezur handikoak), ondorioz azkarrena.
  • Mediterraneoa (hegoaldekoa):azal etabegi ilunekoak,altuera txikikoak, baina dolikozefalikoak.
  • Alpetarra: brakizefalikoak, altuera ertainekoak etaazal kolore ez oso argi ez oso ilunekoak.

Gustaf Kossinna (1858 – 1931) arkeologo eta hizkuntzalarialemaniarraren eredua jarraituz 1916eanarrazaren higienearen tesiak laburbildu eta mundu osoan (baina berezikiAEBtan) ezagutzera eman zituen liburua argiratu zuen Madison Grantek (1865 – 1937). Aurreko antropologoen urratsak jarraituz kaukasiarrenarrazaren barnean kokatzen zuen nordikoen azterketan oinarritu zuen bere lana.

Inguruneko baldintza gogorrek bere ustezhautespen naturala erraztu zuten kaukasiarren artean gaixo eta ezgaien desagerpena erraztuz, eta era berean biziraun ahal izatekoindustria etabaso ustiapenera bultzatuz. Aktibitate honek euren behar energetikoak handitu zituen denborarekin kide indartsuz osaturiko arraza bat sortuz, zeinen beharrak asetzeko beste nazio batzuk menperatu behar izan zituen: alpetarrak. Azterturiko hiru arraza europarren artean hauek ziren ahulenak Granten aburuz, mediterraneoak gorpuzkeraz ahul baziren arrenarte eta zientzietarako gaitasuna zutela ezagutzen baitzien.

Liburu honek eztabaida sutsua piztu zuenEstatu Batuetako antropologoen artean, garai hartan Ameriketako Antropologia Elkartearen zuzendaritzagatik borrokatzen ari zirenak. Guztiz aurkakoak ziren bi ikuspunturen adierazle zen borroka hau: antropologia soziala (Franz Boas) eta fisikoa (Grant). Batak arrazen berdintasuna etamoralaren azterketa erlatibismoa defendatzen zuen bitartean, besteak eskala bakarra eskaintzen zuen eta ustezko nordikoen gorentasuna.

Arrazismo zientifikoaren gainbehera ez zen ordea Grant eta bere bultzatzaileen kanporatzearekin bukatu, azken hauek defendatzen zuten poligenismoak (arrazen giza-jatorri ezberdina) bide luzea izango baitzuen.

Barne historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gaur egunantropologia fisikoa deritzonzientziak XVII-XVIII mendeetako historialari naturalistetan errotzen den diziplina da,arrazen eta giza-espeziaren jatorria.Johann Friedrich Blumenbachek (1752 -1840), antropologia fisikoaren fundatzaileak, giza arrazak bost taldetan (amerikarra, kaukasiarra,etiopiarra,malasiarra eta mongoliarra) sailkatu zituen garai hartako ikuspegia monogenikoari arraikiz, tradizio biblikoan oinarritzen zena. Alegia,arraza zuria edo europarra Noe eta bere familiaren ondorengoa zen eta beste arrazak honen degradazioz sortuak,Europar herrialdeak biologikoki maila gorengokotzat kontsideratzen zelako.

Giza arrazak tradizio bibliko eta poligenismoaren arabera

Mendebaldean pentsamendu hau nagusi bazen ereJames Cowles Prichard (17861848) antropologo ingelesa izan zen tesi honen salbuespen nabarmenetakoa eta giza-eboluzioaren teoriaren zantzuak ageri zituena. Bere ustetan lehen gizakia (Adan) jatorriz beltzarana izan zen, bere ondorengoen azala “argitzea” zela etazibilizazioa etainteligentzia maila garatu zituztelarik, ondorioz denbora nahikoa izango balute arraza guztiek kaukasiarren ezaugarriak garatuko lituzke.

Tradizio biblikoan oinarrituriko ikuspuntuak XIXmendean gainbehera jasan zuen, eta honekin batera baita arrazen jatorri monogenikoak. Hau dela eta eredu berri bat hedatu zenEuropa, eta berezikiFrantzia, eta Ameriketakozientzia zirkuluen artean arrazen aniztasuna azaltzeko: jatorri poligenikoa. Postulatuen hauen arabera giza arra]en arteko ezberdintasunak handiegiak ziren ingurumenera moldatzeagatik izateko eta gizadi guztia espezie beretik etortzeko. Ideia hauen adierazle izan zenSamuel George Morton (17991844) mediku eta historialari naturalista amerikarra izan zen, eragin handikoaEuropako antropologoen artean.

Paul Broca (1824-1880)

1859anPaul Broca mediku frantsesak (18241880) lehen antropologia elkartearen fundatzearekin antropometria maila gorenera eraman zuen arrazen ikerketarako, monogenista eta poligenisten arteko eztabaidaantropologiaren muin bihurtuz era berean. Azken hauen arabera, Broca buru, gizadi guztia espezie bakar eta goren baten ondorengoa izateaeboluzioaren teoriaren aurkakoa zen, alegia, izakiak ez baitirelako degradatzen (eta ondorioz arraza berriak sortzen), baizik eta eboluzionatzen. Argudio honen aurka John Rayrenespeziearen definizioa erabili zuten monogenikoek (espezie bat euren artean ugal daitezkeen kideek osatzen dute) arraza mistoko gizakiak bazirela jakinik eta gizadi guztiak espezie bera osatzen duela frogatzeko.

Antropometriak bere loraldiaKarl Pearsonen (18571936) gidaritzapean lortu zuen, baina baita determinismo arrazialak, kaukasoideen gorentasuna aldarrikatzen zuen filosofia eta XIX. mendearen erdian nagusi zena antropologo askoren artean.Hein handi bateanAleš Hrdlička mediku amerikarrari (18601943) zor zaio tesi honen gainbehera, gogor borrokatu baitzen gerra garaikoNazien dogmen aurka.Pariseko Brocaren laborategian ikasiaAmerican Journal of Physical Anthropology fundatu zuen 1918an eta Ameriketako aborigenen jatorriaBeringeko itsasartetik etorritakopopulazioasiatikoetan zegoela Mundu Berrian aropaleolitoko gizakien arrastorik ez zegoela ohartzean. Hala ereAEBtan Broca eta Keithen determinismo biologiko eta nagusitasun arrazialaren defendatzaileak egon ziren, Earnest A. Hooton bezalaxe (1887 – 1954).

Gerra garaikoEuropako antropologia biologikoa alde batera utziz momentuz,AEBetan unibertsitate irakaskuntzak anatomia eta medikuntzatik zerbait urrundu zuen, baita bestelako gaiarrazialetatik. Honelaxeprimateen lehen ikerketa antropologikoak hasi ziren Wolfgang Köhler eta William K. Gregoryren eskutik Florida,Pasteur Institutuan, Skhumin (Itsaso Beltza),Kanariar Uharteak, eta beste leku batzuetan laborategiak sortuz.

Aldi berean antropologiak garatutako zenbait tresna (adina,sexua,arraza etaaltueraren zehaztea) gorpuen identifikazioaren zerbitzura jarri zen auzitegiko antropologiaren lehen hastapenak jarriz, besteak beste W. M. KrogmanenGuide to the Identification of Human Skeletal material.

1950eko hamarkadan ordura arte antropologiarekin erlaziorik izan ez zuenmedikuntzaren adar batek tresna iraultzaile bat jarri zuen ikerlarien eskuetan: serologia.Lehen Mundu Gerraren amaieran lehen Ludwik eta Hanna Hirszfel senar-emazteekSerological differences between the blood of different races: the results of research on the Macedonian front artikuluan jaso zituzten. Aliatuen soldaduei zeinodol taldekoak (A eta B) ziren galdetu zieten, jatorrizko herrialdearen arabera odol taldeen maiztasun ezberdintasunak esanguratsuak zirela ohartuz.

Adibidez, ingelesen artean odol talde nagusia A (%46.4) zen bitartean (B: %10.2), Indiako biztanleen artean B (%49.7) zen nagusi (B: %27. 5).

Euskal Herrian lehenak Boyd & Boyd izan ziren,Donostiako 229 herritarren artean O taldearen maiztasun altuak deskribatu baitzituzten dagoeneko 1937an. Hala ere emaitza entzutetsuenak Rhodol-sistemaren aurkikuntzaren ondoren izan ziren,Miguel Angel Etcheverry hematologoakArgentinakoeuskaldunen Rh negatiboaren ez ohiko maiztasun altuak aurkitzean (1945).

Mundu osoko herrialdeetako maiztasunak aztertzen lehenetarikoaWilliam C. Boydimmunologoa estatubatuarra (19031983) izan zenGenetics and the races of man: An introduction to modern physical anthropology (1950) liburuarekin. Immunokimikari honek 30eko hamarkadanodol taldeen banaketei buruz egindako inkestei esker ABO sistema gurasoetatik seme-alabetara transmititzen zela ondorioztatu zuen eta ez zirela kanpo ingurunearen eraginez sortuak.Genetika klasikoaz etaodol talde hauez baliatuz arrazen jatorria gene berdinen alelo ezberdinak izatean oinarritu, gizapopulazioak 13 talde geografiko eta 7 arraza nagusitan banatuz serologiaren arabera:

The Races of Europe (1899). William Z. Ripley:Europako herrialdeen sailkapena euren datu kraniometrikoen arabera

Emaitza hauek lortu arren ez zuen bere helburua eskuratu: odol-taldeez baliatuz zein populazio zen zaharren zehazteko. Hala ereIsaac Asimovekin batera arrazaren kontzeptuaren kritika nagusienetakoa egin zuen, sailkapen hauek egiteko erabili ohi ziren azaleko ezaugarrien garrantzia eza nabarmenduz, besteak beste (Races and People).

GenetikaDNAren aroan sartzen zen bitartean paleoantropologiak urrats handiak eman zituen XIX mendearen amaieratik:

Fosil hauekin gizakiaren arbasoen mapa eraikitzen hasi ziren historiaurrearen lehen ikertzaileak eta honekin piztu zen berriro ere eztabaida giza populazioen jatorriari buruz. Alde batetikTxinan indartsu egin zen (eta berriki arte izan da)Homo erectus-en ondorengo zuzenak zirela zioen tesia eta ezAfrikan jaio zenHomo sapiens sapiens-arena, bitarteanEuropan euskaldunakCro-Magnon-tarren (Homo sapiens arkaikoa) ondorengoak zirela aldarrikatzen zituzten bitartean (Collignon) adibidez. Antzeko gertatu zenAfrikako isolaturiko zenbait populazioekin (boskimanoak,pigmeoak, etab.) zeinen jatorriaCro-Magnon-en gizakien agertzearen aurretik zehazten zuten batzuek.

Eztabaidetako batzuk guztiz amaiturik ez dauden arren gaur egun ere, 1951ean Le Gros Clark britainiarrak argitaraturikoThe New Physical Anthropology lanarekin antropologia fisikoaren aldi berri bati hasiera eman zitzaion. Antropometrian soilik oinarritzetik beste diziplina anitzen ekarpenak jasotzera igaro zen (primatologia,arkeologia,neurologia, etab.) hedatzen hasi zen eta horien artean genetikak berebiziko garrantzia izan zuen.

Hipotesi garaikideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Arrazialismoaren gainbehera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hermann Joseph Mullerren "Genetisten manifestu eugenetista" alde batera utziz, ziurrenik genetista batek egindako arrazialismoaren lehen kritika Ashley Montagu estatubatuarrari zor zaioMan's Most Dangerous Myth: the Fallacy of Race (1942) liburuarekin. Boas ikertzailearen eskolaren jarraitzaile bezalaxe, bere tesia honelaxe labur zitekeen:

  • Ezaugarri fisikoek gaitasun mental, sozial eta emozionalak baldintzatzen dituztela pentsatzeak eta ezaugarri hauek belaunaldiz belaunaldi giza taldeen barnean igarotzen direla defendatzeagezurkeria hutsa da.
  • Gorentasun biologikorik dagoenik ere ezin defendatu, zuri eta beltzen arteko ezberdintasun genetikoak ia nabari ezinak direlako
  • Ez dagoarraza garbirik: populazio guztiak nahastu dira hein batean edo bestean besteherri batzuekin

Kontuan hartu beharrekoa da Montaguenvironmentalism izeneko korrontearen jarraitzailea zela, alegia, jatorri genetikoak bainointeligentziaren garapenean inguruneak garrantzia gehiago zuela uste zuen.Leslie Clareaunce Dunn etaTheodosius Dobzhansky genetikariak izango ziren erdiko bidearen adierazle:genetikakpertsonak baldintzatzen bazituen ere, oinarrizko ezberdintasun hauek ezin zitezkeen erabili adib.demokrazia edo aukeren berdintasuna ukatzeko gaitasun gutxiago zituzten indibiduoentzat. Euren ustez gainera,gizaki bakoitzaren arteko ezberdintasun genetikoak handiagoak ziren indibiduoen artean arrazen artean baino, gaur egun arte mantendu den ikuspuntua hein handi batean.

Eskualde anitzeko teoria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Giza eboluzioaren diagrama Weidenreichen postulatuen arabera

Arrazen gorentasunaren dogmak gainbehera egin bazuen ereBigarren Mundu Gerraren amaierarekin, Europa osoan sostengu zientifikoa eskaintzen zuen poligenismoak oraindik indarrean zirauen. Honen adierazle dugu Carleton Stevens CoonenThe Races of Europe: The White Race and the New World (1939) lana, izenburu bereko William Z. Ripleyn edizioaren berrargitarapena izan behar zuena hasiera batean. Aipatzekoa da azkenean edizio osoa berridaztea erabaki zuela, baina odol-taldeei eta arrazen arteko inteligentzia ezberdintasunei zegokien aipamen guztiak ekidinez.

Edonola ere, agerikoa da teoria poligenikoaren aldekoa zela eta gaur egun historiografiak eskualdeko anitzeko teoriaren aitzindaritzat jotzen du. Liburuaren tesiaren tesia honelaxe labur daiteke:

  • Arraza kaukasikoa jatorri bikoitzekoa da: Goi Paleolitoko populazioak (neandertal eta sapiens-en nahasketa) eta mediterraneo (soilik sapiens) mota.
  • Goi Paleolitoko herriak ziren Europako egiazko indigenak
  • Mediterraneoko populazioek Europa inbaditu zuten Neolito aroan
  • Dinar azpiarraza (Italia iparra etaGrezia eta Kaukasoko mendebaldekoa) mediterraneo etaGoi Paleolitoko nahasketaren ondorioz sorturiko arraza mestizoa zen.

Coonen arabera, arraza zuria historian zehar izandako arraza hobetzearen ondorio zen, besteekin alderatuz biziraupen tasa altuenak baitzituen, besteak beste. Bere aburuz aro garaikidean gordetzen ziren 5 arrazak milaka urte lehenago ebolutiboki bereizi ziren arrazetan zuten jatorria. Alegia,Homo erectus-etik aldi berean, mundu osoan bereiziriko bostHomo sapiens garatu zirela.

1962an argitaraturikoThe Origin of Races liburuarekin mende honetako hamarkada arte nagusi izan denTheory of the multiregional origin izenekoa garatu zuen. Lan honen arabera, arraza ezberdinek aldi ezberdinetan lortu zutenHomo sapiens estadioa, honek euren zibilizazio maila altuagoa izatea eragin zuelarik arraza batzuetan.

1988 arte itxaron behar izan zen paleoantropologia berriaren irizpideetara molda zedin poligenismoa Milford H. Wolpoffen eskutik. Teoriaren azken berrikuspen honek ez zuen Coonen eboluzio paraleloa onartzen eta gehien bat leku berekoHomo erectus etaHomo sapiens-ek erakusten zituzten azaleko antzekotasunetan oinarritzen zen.

Paleoantropologo honen ustearen arabera orain dela 2.5 milioi urte AfrikanHomo erectus, neandertalak,Homo sapiens-ak eta bestelakohominido batzuek espezie bakarra osatzen zuten. Mundu osotik espezie hau hedatu egin zenean tokiko baldintzetara moldatzeko ezaugarriak garatu zituen, tokian tokiko eboluzioa jasanez. Baina era berean beste giza-taldeekin izandako gurutzamendu eta ordezkapen eta deriba eta hautespen genetikoa zela eta espeziearen garapenak norantza berdina jarraitu zuen, baina tokiko ezaugarriak gordez.

Aldi berean, arraroen edo ezberdinen ziren tokiko aldaerak desagertu egingo ziren gaur egungo gizakiak ordezkatzean, tokikoen ezaugarri batzuk gordez, baina komunean zituztenak gehiago izanik. Tesi honen aldeko argudioen artean honakoak ditugu:

  • Neandertalak:1999an aurkituriko ume baten fosilaHomo sapiens etaHomo neanderthalensis arteko nahastearen ondorio izan zela proposatu da. Gaur egun oraindik eztabaidan jarraitzen du fosil honen izaera
  • Pekineko gizona:Txinan bereziki tokiko giza-jarraipenaren frogatzat hartzen da.

Edonola ere, genetikak Noeren arkaren teoria izenekoa defendatzen da, honen adibide dugularik Alan Templeton genetikari eta estatistikaria. Bere ustetan ezin esan daiteke azken 1.7 milioi urteetan biologikoki esanguratsua den ezberdintasun genetikorik garatu denik. Honen adibide litzateketxinpanze populazioen arteko aniztasun genetikoa gizakien artekoa baino 20 bider handiago izatea.

Bestalde, gaur egungo analisi genetikoek orain dela 37.000 urtekoNeandertal espezimenen genoma mitokondriala kodetzea lortu dute. Gaur egungo gizakiarenarekin alderatu denean argi geratu da ezberdinegia dela bi espezien arteko gurutzamendua egon dela azaltzeko.

Noeren arkaren teoria: Afrikako migrazio modernoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Historiaurreko migrazio garrantzitsuen ibilbideak haplotalde mitokondrialak erreferentziatzat hartuz

Gaur egungiza eboluzioa azaltzeko indarrean dagoen tesia daAfrikako migrazio modernoarena. Bai gene zeinfosil aurkikuntzen arabera homo anatomikoki gaur egungo gizakia deritzogunaAfrikan sortu bertan izandakoHomo sapiens arkaikoaren eboluzioaren ondorioz orain dela 200.000-100.000 urte. Giza talde berri honen adar batek orain dela 60.000 urte Afrika utzi eta Europan zeudenNeanderthal etaHomo erectus populazioak ordezkatuko zituzten.

Orain dela 70.000 urte L3 haplotalde mitokondrialaAfrikako Ekialdetik Asia Hurbilera migratu zuten. Exodo hau azaltzeko genetikak bi hipotesi nagusi ditu:

  • Migrazio bakarraren eredua: Afrikan zeuden 2.000 – 5.000 biztanleetatik 150 gizakiko talde txiki batek ziurrenikItsaso Gorria zeharkatu zuen L3 haplotaldea eramanez. Hau ondorioztatu egin da L3 haplotaldearen seme diren M eta N leinuak oso oso maiztasun baxuetan aurkitzen baitira (eta nahiko berriak direla uste da). Hala ere M1 haplotaldean afrika iparraldean nahiko hedaturik dago, nahiko berritzat jotzen dena eta fundatzaile efektu baten ondorioa.
  • Migrazio anitzen eredua: hipotesi honen arabera taldeetako batek (M) Itsaso Gorria zeharkatu zuen Indiara kostaldetik hedatzeko eta besteak (N) Nilo ibaia jarraituzAsiarantz hedatu zen Sinaia zeharkatuz. Ondoren azken talde hau adar ugaritan banatu zen Europa eta Asia ekialdera abiatuko zirenak. Hipotesi honek europan N haplotaldea zergatik den nagusi azalduko luke eta zer dela ez dagoen M haplotaldekorik. Ziurrenik hasiera batean bai M zein N adierazten bazituzten ere deriba genetikoa eta fundatzaile efektua dela eta M soilik adieraztera igaroko ziren.

Gizadiaren arbaso komuna

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Eba mitokondrialaren diagrama oinordekotasun genetiko matrilineala azaltzeko

Gizadiaren arbaso komuna (edo human MRCA) deritzo gaur egungo gizakiek komunean duten arbaso zaharrenari. Rohde, Olson eta Changen eredu ez genetikoaren arabera gizadi guztiaren arbaso komuna aro historikoaren barnean jaio zen (k.a 3000-1000 urte), baina Rohdek berrikusiriko bigarren simulazioetan (migrazio historikoak eta garaiko populazioaren dentsitateak kontuan izanik) k.a 6.000 urtean kokatu zen. Hipotesi honek azalpena posible bat izan dezake: populazio desplazamendua. Alegia,paleolitoko aroan jatorri zuen populazio talde batek beste populazio guztietatik gailendu eta nagusitu izana.

Teoria honen aldemDNA erabili izan da baita ere, adib. 2008an mDNAn oinarrituriko ikerkuntza lan baten arabera gaur egun arte biziraun duten Ameriketako aborigenen %95ak soilik sei emakumeren ondorengoak izango lirateke.

Eva afrikarra eta ordulari molekularra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Eva mitokondrial»

Eva afrikarraren teoriamitokondrietakoDNAn eta erloju molekularrean oinarritzen den teoria da gertueneko emakumezko arbasoa (MRCA) zehazteko.[2] Alegia,etnia ezberdinetako mDNA sekuentziak aztertzerakoan oinarrizko ezaugarri komunen aurkikuntzak baieztatu egin zuen gizaki guztiak emakumezko berdin baten ondorengoak zirela. Honek ez du esanahi garai berean beste emakumerik ez zegoenik (botila lepoaren efektua), baizik eta gaur egungo gizakiak bakar baten ondorengoak direla.[3]

Allan Wilsonbiokimikari estatubatuarrak 1980ko hamarkadan egindako lanen arabera orain dela 150.000 urte etaAfrikan kokatuko zenEva.[4] Kalkulu hauek mutazio tasan oinarritu zituen, zeinen arabera 3.500 urtero mDNAn mutazio bat jazo ohi da.

1970eko hamarkadan emaitza hauek eztabaida gogorra piztu zuten Milford Wolpoff bezalako paleoantropologiekhomo erectus-aren jatorria orain dela bi milioi urte kokatzen baitzutenAfrikan zeina ondoren mundu osotik hedatu eta independenteki eboluzionatu zuen beste leku batzuetako populazioekiko.

Adam-en Y kromosoma

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Fitxategi:Haplogroups europe.png
Y haplotaldeen distribuzioaEuropan zehar

Adam kromosomikoa Y kromosoma guztien arbasoari deritzo, Stanford-eko ikerketen araberaAfrikan orain dela 50.000-40.000 urte bizi izan zen gizonezko bat litzatekeena. Hala ere datazioa eztabaidaitsua izan da, oraingoz baina ezezagun diren arrazoiengatik badirura Eba afrikarraren ostekoa litzatekeela.

Ann Gibsons 1993an izan zen fenomeno honi erantzun bat bilatzen saiatu zen lehen Toba sumendiaren erupzioa. Stanley H. Ambrosek 1998an eredu konputazional baten bidez baieztatu zuen hipotesi honen arabera munduko populazio guztia 1.000-10.000 bikotetara murrizturik gelditu zen giza-eboluzioaren gainbehera handiena eraginez.

Honek azalduko lukeY kromosomaren azterketak giza-eboluzioan aurkitu duen botila lepoaren fenomenoa. Katastrofe honek mundu mailako desastre ekologikoa eragin zuen ziurrenik, landareria suntsituz eta lehorteak eraginez oihanetan. Edonola ere, gaur egun ere eztabaidan jarraitzen duen hipotesia da.

Antropologo ezagunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Adarrak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Auzitegiko antropologia: esparru legalean antropologia fisiko eta gizaosteologiaren aplikazioari deritzo, gehienbat deskonposizioan egon ohi diren hilotzen identifikazioa erreta, mutilaturik edo ezagutezin daudenean.
  • Antropologia genetikoa: gizapopulazioen eta euren jatorria genetikaren ikuspuntutik aztertzen duen antropologia fisikoaren adar berrietako bat da.
  • Paleoantropologia: gizaeboluzioaren eta bere arbasofosilen azterketa arduratzen adarrari deritzo.
  • Paleopatologia:gizaki edo animaliek antzinatean jasandakogaixotasunak,hezur eta bestelako arrasto organikoen bitartez aztertzen dituen adarra da.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Grant, Madison. (1922). The Passing of the Great Race. Scribner's Sons.
  2. (Ingelesez)Gonder, Mary Katherine; et al.. (2006). Whole-mtDNA Genome Sequence Analysis of Ancient African Lineages..
  3. (Gaztelaniaz)Ayala, Francisco José; Cela Conde, Camilo José. (2014). «Razas humanas» eScholarship (University of California): 4..
  4. (Ingelesez)Lewin, Roger. «Mitochondrial Eve» Mosaic Magazine.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Biologiaren
adarrak
Antolamendu
biologikoa
Biologiaren
oinarriak
Biologiaren
printzipioak

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Antropologia_fisiko&oldid=9002983"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp