| Antonieta de Bèucaire | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Marie-Antoinette Rivière |
| Jaiotza | Nimes, 1840kourtarrilaren 21a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Beaucaire, 1865ekourtarrilaren 27a (25 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | okzitaniera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea |
| Kidetza | Félibrige(en) |
| Izengoitia(k) | Antoinette de Beaucaire eta La Felibresso de l'Eurre |
María Antonieta Rivièra, ezagunagoaAntonieta de Bèucaire bezala, (frantsesez:Marie Antoinette Rivière;Nimes,1840kourtarrilaren 21a -Beaucaire,1865kourtarrilaren 27a) okzitaniar idazlea izan zen,Languedoc-Rosellón eskualdekoa.[1]
María AntonietaNimesen jaio zen 1840an baina bere gurasoakBeaucairera aldatu ziren hiru hilabeteak oraindik beteak ez zituela.
Haren laguna Zoèren heriotzak eragin handia izan zuen harengan, 20 urte baino ez zituela. Egunero joaten zen hilerriran haren gomuta egitera. Egun batez, etxerako bueltan, gaixotu egin zen eta ordutik ez zen ia etxetik gehiago irten.
Antonietak ez zuen bizipozik berreskuratu, eta nahiz eta hainbat bainuetxeetan sendabide baten bila ibili, haren osasunak okerrera egin zuen. 1864ko azaroaren 13tik aurrera ezin izan zuen gehiago etxetik irten. 1965eko urtarrilaren 27an hil zen. Lois Romieu laguna harekin egun zen azken momenturaino.
25 poema idatzi zituen eta 1865eko martxoan argitaratu zituen hil ondorenLei belugas izenburupean. Idazlearen lagunak ziren beste idazleen poemekin osatu zen liburua.