Anton Garikano (Tolosa,Gipuzkoa,1967) irakasle eta itzultzailea da. Hizkuntzalaria da ikasketaz. Euskal Filologia ikasten hasi zen Donostian, baina Ingeles Filologia hautatu zuen gero. Deustun ikasketak burutzen ari zen bitartean ekin zion alemana ikasteari, eta urte bertsuetan hasi zen Deustuko Hizkuntza Eskola Ofizialean errusiera ikasten. Ingeleseko irakasle da gaur egun lanbidez.
2004an Euskarazko Literatur ItzulpenarenEuskadi Saria eskuratu zuenLeo PerutzenBederatzietatik bederatzietara itzultzeagatik.
- Ipuin fantastikoak;Erns Theodor Amadeus Hoffman, (1992, Ibaizabal)
- Jokalaria;Fiodor Dostoievski, (1993, Ibaizabal)
- Farorantz;Virginia Woolf, (1993, Ibaizabal)
- Prozesua;Franz Kafka, (1993, Elkar)
- Hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatua;Johann Gottfried Herder (1995, Klasikoak SA)
- Peter Schlemihl-en istorio miresgarria;Adelbert von Chamisso (1995, Ibaizabal)
- Lorategiko festa eta beste kontakizun batzuk;Katherine Mansfield (1998, Ibaizabal)
- Berlin Alexanderplatz;Alfred Döblin (2000, Ibaizabal)
- Bederatzietatik bederatzietara;Leo Perutz (2003, Elkar, Alberdania)
- Maitea;Toni Morrison (2004, Elkar, Alberdania)
- Txerrikume pirate;Cornelia Funke, (2007, Elkar)
- Lorategiko festa;Katherine Mansfield (2011, Elkar), 1998ko edizioa eguneratua.[1]
- Krimenak;Ferdinand von Schirach (2012, Erein)
- Poesia kaiera [antologia];Georg Trakl, (2014, Susa)
- Erromatarrak;komikia,Katie Daynes (historialaria) eta Adam Larkumirudigilea, (2015, Ttarttalo)ISBN: 978-84-9843-640-2[2]
- Collini auzia;Ferdinand von Schirach, (2015, Erein).
- Bizi ondorengo heriotza: Nevadako kontakizunak;William A. Douglass, (2015, Pamiela)
- Farorantz;Virginia Woolf, (2015, Elkar)
- Peter Schlemilhl-en istorio miresgarria;Adelbert von Chamisso, (2016,eLiburutegia, Euskadiko Liburutegi Digitala)
- Jokalaria;Fiodor Dostoievski, (2016, eLiburutegia, Euskadiko Liburutegi Digitala) (1993ko edizioaren eguneraketa).
- Ipuin fantastikoak [Antologia];E. T. A. Hoffmann, (2016, eLiburutegia, Euskadiko Liburutegi Digitala)
- Metamorfosia;Franz Kafka, (2016, Erein)
- ↑ «Lorategiko festa» EIZIE (Noiz kontsultatua: 2024-09-24).
- ↑ ERROMATARRAK – ANTZINAKO ZIBILIZAZIOAK | TTARTTALO Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2024-09-24).