| Antoine Furetière | |||
|---|---|---|---|
1662kourtarrilaren 1a -1685ekourtarrilaren 22a ←Pierre de Boissat(en) | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Paris, 1619koabenduaren 28a | ||
| Herrialdea | |||
| Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
| Heriotza | Paris, 1688komaiatzaren 14a (68 urte) | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | frantsesa | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | Poligrafoa,idazlea,eleberrigilea,olerkaria,lexikografoa,abokatua etalegelaria | ||
| Kidetza | Frantses Akademia | ||
| Izengoitia(k) | A. F eta A.F. | ||

Antoine Furetière (Paris,1619koabenduaren 28-1688komartxoaren 14) elizgizon frantsesa, poeta, alegiagile, eleberrigile eta lexikografo ospetsua izan zen.[1]
Legeak ikasi zituen eta defendatzaile gisa lan egin zuen baina, ondoren, apaiza egin zen eta 1662an,BourgeskoChalivoy abadetxearen burua izatea lortu zuen. Denbora librean idazten zuen etaNouvelle Allégorique, ou histoire des derniers troubles arrivés au royaume d'éloquence (1658) etaVoyage de Mercure (1653) obra satirikoei eskerFrantses Akademiako kidea izendatu zuten. Urte haietan Akademiak hizkuntzaren hiztegia prestatzekotan zegoen baina Furetièrek antzeko lana ia burututa zuen. Horrek akademikoen artean gorrotoa eragin zuen; besteak beste Furetièreren aurka hitz egin zuten esanez haien datuak beste egileei lapurtuak zirela. Azkenik, 1685ean, Akademiatik kanporatu zuten. Furetièreren mendekuaCouches de l'académie (Amsterdam, 1687) satira idaztea izan zen.[2][3]
FuretièrerenDictionnaire universel egilea hil ondoren agertu zen, 1690an,Rotterdamen. Lan honek eragin handia izan zuen. 1701eanHenri Basnage de Beauvalek (1656–1710) beste edizio hobetua plazaratu zuen. 1771an, Furetièreren lanean oinarritutaDictionnaire de Trévoux agertu zen.