Antimonioaelementu kimiko bat da,Sbikurra (Stibium, latinezko izena) eta 51zenbaki atomikoa dituena. Antimonioaren forma egonkorrak kolore urdin-zurikoak dira. Forma horiak eta beltzakez-metal ezegonkorrak dira.
Jatorrizko antimonio masiboaoxidazio-produktuz estalirik
Antimonioa, forma elementalean, solido zuri zilarkara, hauskorra,galdagarria etakristalinoa da.Eroankortasun elektriko etatermiko txikia dauka eta tenperatura baxuetan lurrintzen da.Metaloidea izanik,metalaren antzekoa da, bai itxuran bai zenbait propietate fisikotan, baina kimikoki ez du metal gisa jokatzen.Azido etahalogeno oxidatzaileek erasaten diote. Antimonioak eta bere aleazioek badaukate berezitasun bat: hoztean hedatu egiten dira.
Antimonioaren ugaritasunaz egin diren estimazioen arabera, Lurrazalean elementu honen 0,2 eta 0,5ppm artean daude. Azken kalkuluen arabera[1], antimonio-hornidurak 30 urte iraungo du, nahiz eta, espero den eskari-emendioa ikusirik, 15 urte barru agortua egon daitekeen.
Estibina edo antimonita, antimonioaren mea nagusia
Ikerketa historiko eta arkeologikoek adierazi dutenaren arabera, gizakiak 6 milurteko daramazki antimonioa eta sulfuroak erabiltzen. Antzinan, antimonita edoestibina, Sb2S3, antimonio sulfuruaren formarik ohikoena,egipziarrek erabiltzen zuten "kohl" izeneko ore beltzaren osagai nagusia zen, begietakomakillajerako erabiltzen zena, besteak beste[2][3].Babiloniarrek bazekiten nola atera antimonioa bere konposatuetatik eta apaingarri gisa erabiltzen zuten haien ontzietan.
Basil Valetine alkimista (1565-1624, askotan antimonioaren aurkitzailetzat jo dena, a ntimonioa bere konposatuetatik nola bereizi zitekeen deskribatu zuen lehena izan zen, bere "Triumph Wagens des Antimonij" (Antimonioaren gurdi arrakastatsua) tratatuan[4].
Antimonio hitzak انتيمون ("al-ithmīd") hitz arabiarraren latinizazioan du jatorria eta hau, berriz,stibium hitzlatindarrarenarabiartzetik[5][6].
Beste teoria batzuen arabera, antimonio hitza latinezko "anti" (bildurra) eta "mono" (bakarrik) hitzen elkartzetik dator, antimonioak naturan duen konposatu izaerari erreferentzia eginez[7].
XVI. mendeaninprentaren asmatzearen ondoren, antimonioa zigilutipografikoak egiteko aleante gisa erabili zen. Berau hoztean, hedatzeko ez-ohizko propietatea du solidifikatzen doan heinean. Hala, moldeetako pitzadurak betetzea lortzen da, sortzen diren piezen ertzak oso zorrotzak eginez. Arrazoi honengatik, inprentako tipoak egiteko erabili zen.XIX.mendean, berriz,zinkarekin eginikoaleazioamahai-tresnak,argimutilak eta ganderailuak egiteko erabili zen antimonioa.
Pilaren asmatzearen ondoren,beruna eta antimonioaren arteko aleazioak pilen iraupena asko lutzatzen zuela frogatu zen.Lehen Mundu Gerran antimonioaren ustiapenak goia jo zuen, bere erabilera armamentistikoa medio, erdimetal honek berunaren etaeztainuaren gogortasuna eta indar mekanikoa areagotzen baititu. Halaber,automobilgintzaren industriaren garapenarekin bat, antimonioaren erabilerak gora egiten jarraitu du urtetik urtera, nahzi eta lehen mundu gerran jotako mailara ez berriro iritsi1990.hamarkadara arte.
Elementu haualeazioetan erabiliz gero, erdimetal honekgogortasuna eta erresistentzia handitzen du esfortzu mekanikoekiko. Beste hainbat aleaziotan ere erabiltzen da, hala nola,peltrea,marruskaduraren aurkako metala (eztainuarekin egindako aleazioa),metal ingelesa (zinc eta antimonioak osatuta), etab.[9]
Antimonioa dutenoxido,sulfuro,antimoniato etahalogenuro konposatuak suari erresistenteak diren materialak egiteko erabiltzen dira: esmalteak, beirak, pinturak eta zeramikak[11]. Hauetatik antimonio trioxidoa da garrantzitsuena, zeina suaren atzeratzaile moduan erabiltzen den. Azken erabilera hau arropa, jostailu eta eserlekuen estalkien merkatuan zabala da[12].
XX. mendeanberun etaazidoko pila edobateria elektrikoa garatu zenetik, kargatu daitekeen bigarren bateriarik garrantzitsuena izan da. Motordun ibilgailuetan erabili ohi da edo bateria industrial gisa.
Antimonioak berunarekin batera osatzen duen aleazioa metagailu elektrikoteko hainbat piezatarako erabili ohi da, non korrosioaren aurkako erresistentzia beharrezkoa den.
Soldadura suabe askotan (625K baino tenperatura baxuagotan urtzen direnak) antimonioa osagai urri baina garrantzitsua da. Soldadura hauek %0,5 eta 3 bitarte antimonio izan dezakete eta bere eginkizuna soldadura finkatzea eta tenperatura baxuetaneztainuarenalotropoen eraketa ekiditea dira. Era berean, antimonioa munizioan erabilitako beruns gogortzeko ere erabili izan da.
Estatu Batuetan antimonioren erabilera bala eta perdigoien fabrikaziora mugatzen da gehien bat. Berunak eragindako lurpekouraren kutsadura, baita lurrarena etakate trofikoarena, kezka iturri handia izan da urte askoz eta ingurugiroaren arautzeak beruna eta antimonioaren arteko aleazioa,tungstenoaren aleazioagatik ordekatzera bultzatu du.
Sergutasun-fosforoen puntekantimonio trisulfuroa dute. Konbustioa erreakzio exotermikoa da, barnean sortutako erradikal askeek eta beroak mantenduta.Halogenoa duten sugarren atzeratzaileek gas-fasean katearen mekanismoa oztopatzen dute. Haien kabuz erabiltzen direnean, berriz, halogenoa duten sugarren atzeratzaileak kantitate oso handietan erabili behar dira. Arazo hau ekiditeko, antimonio trioxidoa gehitzen da, halogenoekin batera lan egiten duena, beharrezko atzeratzaile kopurua gutxituz eta tratamenduaren kostu globala murriztuz. Antimonioa eta halogenoen arteko baterako lana era desberdinetan azaldu nahi izan da, baina ez da behin-betikorik.
Ohikoplastiko asko beroaren etaizpi ultramoreen (UV) eraginpean degradatu egiten dira eta, ondorioz, horiekin egindako produktuak babestu egin behar dira egonkortaileak gehituz.1950. hamarkadatik antimonioa bero-egonkortzaile gisa erabili daPVC-arentzat, bereziki plastikoaren forma zurrunetan.
Antimonio trioxidoa katalizatzaile bezala erabiltzen daPET-aren polimerizazioan, botila, pelikula eta beste hainbat produktutan erabiltzen den plastikoa dena. Antimonioaren konposatuak dira,germanio dioxidoarekin batera, PET-rentzat erabili ohi diren katalizatzaile lehenetsiak.
Germanio dioxidoa erabilita lortzen den produktuak gardentasun hobea du antimonioa erabilita lortzen denak baino, baina PET aplikazio askotarako garestiegia da. Antimonio trioxidoa, bestalde, kanpoko pinturetarako pigmentu zuri bezala ere erabiltzen da, atmosferak eragindako higaduraren aurrean erresistentzia altua zuela ikusi baitzen. Hala ere, bere izaera toxikoaz jabetu ondoren, antimonio trioxidoatitanio dioxidoagatik ordezkatu da (TiO2).
Antimonioa iturri natural eta industrialetatik iristen da ingurunera. Airean partikula oso txikiei itsatsita gera daiteke egun askotan zehar. Aireko antimonio gehiena zoruan jalkitzen da, non altzairu, manganeso edo aluminio partikuletara irmoki itsasten den. Denboraldi luzez arnasten dugun airean antimonio kantitate handia egoteak begi- eta birika-narritadura eta arnas-, bihotz- eta sabel-arazoak eragin ditzake.
8 orduko lanegun batean aire m³-ko 0,5 mg antimonioren eraginpean jartzea
izango litzateke lan-munduan ezartzen den muga. Europa mailan, edateko urak izan dezakeen antimonio kantitate maximoa, berriz, 0,006 ppm-koa da.
Hiri-airean aurkitzen den antimonioaren iturri nagusia ibilgailuen, zentral elektrikoen eta erraustegien erregai fosilen konbustioa litzateke.
Naturan hainbat mineraletan aurki daiteke antimonioa, nahiz eta elementu ugaria ez izan. Hala ere, aske aurkitzea posible da, normalean sulfuro formarekin. Antimonioarenmea nagusiaantimonita da (estibina ere deritzona), Sb2S3[13].
Antimonioa eta bere konposatuetako askotoxikoak dira eta, ondorioz, haiek maneiatzerako orduan kontu handiz ibili behar da. Oxidatzaile indartsuekin bortitzki erreakzionatzen du (adib. halogenoak, permanganato alkalinoak eta nitratoak), su eta eztanda arriskua eraginez. Azido egoeran hidrogenoarekin erreakzionatzen duestabamina izeneko gas oso toxiko bat sortuz. Konposatu hauek azidoak eraso ditzakeen metalak daudenetan sortzen dira, esate baterako, burdina. Horregatik, inoiz ezin dira objektu metalikoak erabili (pintzak, ontziak, etab.) antimonioaren mineralak azidoarekin garbitzen direnean[14].
Auto sutze puntuaren tenperatura 900ºC-ekoa da eta biltegiratzea jaki, pentzu, oxidatzaile indartsu eta azidoengandik aldentuta egin behar da[15]. Era berean, eskularruak eta babes-betaurrekoak erabili behar dira maneiurako.
↑Board., National Research Council (U.S.). Committee on Technical Aspects of Critical and Strategic Materials. Panel on Antimony. National Research Council (U.S.). National Materials Advisory. (1970). Trends in usage of antimony : report. National Academy of Sciences -- National Academy of Engineering PMC25913539. (kontsulta data: 2022-03-13).
↑Sunan Abu-Dawud (Ahmad Hasan translation).Book 32, Number 4050