Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Antimateria

Wikipedia, Entziklopedia askea
CERNenantiprotoien azeleragailua.

Partikulen fisikanantimateriaantipartikularen kontzeptuamateriarentzako hedapena da. Honela, antimateria antipartikulaz osatua dago, materia arrunta partikulaz osatua dagoen bitartean. Adibidez,antielektroi batek (karga positiboa duenelektroia,positroi ere deitua) etaantiprotoi batek (karga negatiboa duenprotoia) antimateriazkoatomo bat sor lezakete, elektroi batek eta protoi batekhidrogeno atomo bat eratzen duten era berean. Materia eta antimateriaren arteko talkak biak suntsituak izatera eramaten ditu, hau da, elkar deuseztatzen dute, energia altuko fotoiak sortuz (gamma izpiak) beste partikula-antipartikula bikote batzuez gain.

Notazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Antimateriaren partikula subatomikoek materiaren partikulen kontrako karga elektrikoa dute. Irudian, protoia, elektroia eta neutroia bietan.

Fisikan marra horizontal edomakroi bat erabiltzen da partikulak antipartikuletatik bereizteko: adibidezp`protoia etap antiprotoia. Antimateriazko atomoentzat notazio bera erabiltzen da. Adibidez, hidrogenoaH bezala idazten badaantihidrogenoaH idatziko da.

Bi partikulen arteko karga elektrikoaren diferentzia ere erabiltzen da: adibidez elektroiae eta positroiae+.

Non dago antimateria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Onartutako teoria zientifikoek unibertsoaren hasieran materia eta antimateria kantitate berean zeudela diote. Baina, materiak eta antimateriak elkar deuseztatzen dutenez nola liteke gaur egun gurean den materiazko mundua izatea, nola edo hala gure unibertsoan materia antimateriari nagusituko zitzaion. Hau da, unibertsoaren hasieran materiaren kantitatea antimateriareran baino handiagoa izango zen. Fisikan, materia-kantitateak antimateriarena gainditu izanaren jatorria den prozesuabariogenesi deitzen da, eta hiru aukera aurreikusten ditu:

  1. Materia gehiegitasun txikiaBig Bangaren ondoren: Teoria honek dioenez, gaur egun unibertsoa eratzen duen materia, bien arteko hasierako proportzioan asimetria arin baten ondorio izango litzateke. Kalkulatu denez, materia eta antimateriaren arteko hasierako diferentziak ia hutsala izan behar izan zuen, materia partikula bat gehiago hamar mila milioi partikula-antipartikula pare bakoitzetik.
  2. CP asimetria:1967anAndrei Sakharovek, lehen aldiz, partikulek eta antipartikulek ez zituztela propietate erabat berberak edo simetrikoak proposatu zuen,CP biolazioa deritzon eztabaida bat. BerrikiJaponiakoKEK azeleragailuan eginiko esperimentu batek proposamen honek dioena hala izan daitekeela iradokitzen du, eta, beraz, ez dela beharrezkoa Big Bangean materia gehiegitasunik egotea. Zentzu honetan bertan, bariogenesiaren sortzailea agianmateria iluna izan daitekeela iradoki da, materiarekin eta antimateriarekin elkarrekintza ezberdinak baititu.
  3. Antigrabitate bidez elkarlotutako antimateriazko galaxien existentzia: Oso zientzialari gutxik sinesten dute aukera honetan, baina oraindik ezin izan da erabat baztertu. Hirugarren aukera honek unibertsoan antimateriaz osatutako tokiak egotearen hipotesia proposatzen du. Egundaino, distantzia handietara ez dago antimateria materiatik ezberdintzeko modurik, euren portaera eta propietateak ezberdinezinak baitira. Hirugarren aukera hau ia ezinezkoa dela uste izateko argudioak badaude: antimateria antipartikulen eran etengabe sortzen da unibertsoan energia altuko partikulen talketan,izpi kosmikoetan kasu. Hala ere, gertaera hauek isolatuegiak dira antipartikula hauek elkar topatu eta konbinatzera iristeko.NASAk AMS zunda (Alpha Magnetic Spectrometer ingelesez) bidali du unibertsoan oraindik antimateria existitu daitekeela adieraz dezaketen antimateria konplexuagoaren arrastoak bilatzera. Baina esperimentuek, orain arte ez dute ezertxo ere topatu.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Antimateria&oldid=7236798"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp