Anne Conway | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1631koabenduaren 14a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Londres, 1679kootsailaren 18a (47 urte) |
Hobiratze lekua | Church of Holy Trinity(en)![]() |
Familia | |
Aita | Heneage Finch |
Ama | Elizabeth Cradock |
Ezkontidea(k) | Edward Conway |
Haurrideak | |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa Adiskideen Erlijiozko Elkartea |
Anne Finch Conway edoConwayko bizkondesa (Anne Finch jaioa; 1631-1679)Londresen jaio zen emakume filosofoa izan zen,monadaren kontzeptua landu zuen autore nagusietako bat, nahiz eta bere izena ez agertu gai horren inguruko hiztegietako sarreretan.[1]
Bere amak bakarrik hezi behar izan zuen Conway, bere hamaika ahizpa eta anaiekin batera, aita bera jaio aurretik hil baitzen. Hizkuntza askotan trebatu zen eta laster filosofia-lanekiko interesa erakutsi zuen; hala, nahiz eta gaztetatik migraina-krisi larriak jasan, modu bizian ikasi zuen[1].
1645. urteanHenry More filosofoa ezagutu zuen, batez ere bere anaiaJohn Finch-i esker, eta haren ikasle ikastunena eta azkarrena bilakatu zen, Morek bere lan asko dedikatzera iritsi zelarik ere. Hala ere, haien harreman gehiena eskutitzen bidezkoa zen, bera emakumea izanda, ezinezko zuelako unibertsitatera sartzea[2]. Moren eskutik, ConwaykDescartesen filosofia ezagutu zuen.
Edward Conway-rekin ezkondu zen 1651. urtean. Conwayen egoitzan bizi zirelarik filosofia-topaketak antolatu zituzten. Anne Conwayren ideia filosofiko nagusiakFranciscus Mercurus van Helmont bidaiari eta jakitunarekin izandako elkarrizketetatik azaldu ziren, 1670. urtean ezagutu zuena. Gainera, bera izan zen Conwaykabala doktrina-mistiko juduan trebatu zuena.
Helmont, zenbait ezagutza mediko zituena, Finch Conwayren migraina arazoak hobe zintezen lagundu zuen, baina ez zen eraginkorra izan. Hala, 1679. urtean hil zen arte, egun luzeak, eta baita asteak ere, eman zituen ilunpetan Anne Finch Conwayk.
Conwayren ekarpena handia izanda ere, monadaren inguruan ezagutzen den informazio gehienaGottfried W. Leibniz-en (1646-1716) eskutik eratorria da, ezaguna dena beremonadologiarengatik. Conway hil eta bi urte beranduago, Van Helmonstek bere idatziak jaso eta Leibnizi bere obra azaldu zion. Hala, Leibnizek Anneren ideiak bere sistema filosofikora gehitu zituen,Bitalismoa sortuz. Nahiz eta Leibnizek zenbaitetan adierazi “Conweyko kondesaren” eragina bere pentsamenduan, emakume honen obra Van Helmonti egotzi izan zaio[1].
Liburu forman argitaratu zituen Van Helmontek entsagu hauek 1690. urteanHolandan etalatinez, "Opuscula Philosophica Quibus Continentur Principia Philosophiæ Antiquissimæ & Recentissimæ ac Philosophia Vulgaris Refutata Quibus Subjuncta Sunt CC. Problemata de Revolutione Animarum Humanarum" izenpean. Bi urte beranduago liburuaIngalaterrara iritsi zen, itzulia, gaur eguneko izenarekin eta Conwayren autoretzarekin:The Principles of the Most Ancient and Modern Philosophy (Filosofia Aintzinakoaren eta Filosofia Modernoenaren Printzipioak).
Finch Conwayk sintesi filosofiko bat garatu zuen, harenerlijioa eta garaiko teoria zientifiko berrian uztartzen saiatzen zena[1].
Conwayrentzat natura organismo bizia litzateke, eta ez makina. Garaiko hainbatfilosofo naturalistekin bat eginez, animalia eta landare espeziak hierarkia baten arabera antolatuta zaudela eta hierarkia honen puntu gorena gizakia zela defendatu zuen.[3]
Descartes ere kritikatu zuen: bere ustetan, gorputza sinpleki masa bizigabea eta bizitza izateko guztiz ezgai dela iradokitzen duenfilosofia kartesiarraren ideia guztiz okerra litzateke. Gainera, gehitzen du ideia oker honen parte dela gorputza eta adimena bi gauza kontrajarri direla eta bata bestea bilakatu ezin daitezkeela argudiatzea, modu honetan gorputzari edozein bizi eta sentsazio ukatzea ekarriko lukeelako.
Conwayren filosofiaren arabera, gorputz guztiek edukiko lukete bizitza. Gorputza eta arima substantzia berez eginda egongo lirateke eta gauza beraren forma ezberdinak baino ez lirateke izango. Gorputzaizpiritu trinko bezala deskribatzen du; arima, ordea,gorputz hegakor bezala.
“Monada” hitzagrekokomonas hitzetik eratorria da eta “unitate” esan nahi du. Conwayren ustetan, bizirik dagoen edozertan topa liteke jatorrizko substantzia hau (substantzia primigenia), naturan eragiten duen substantzia. Zatiezina eta aldaezina litzateke eta beti unibertsoaren osotasuna irudikatuko luke. Finch Conwayrentzat monada lehenengoaJainkoa litzateke: gorpuzgabea da, guztiaren sortzaile eta denboratik kanpo dago. Jainkoa ezin liteke aditu.
Finch Conway unibertsoaren eta bertako izakien formazioa hiru kontzeptu ezberdinen bidez azaltzen saiatu zen:Jainkoa, denaren sortzaile;Jesu Kristo (bitarteko izakia) eta Kreatura (barruan izaki bizidun guztiak dituen formazioa).[4][2]
Izaki naturalen multzoa da, substantzia bakarra osatuz (Kreatura). Izpirituak dira, Jainkoaren emanazioaren emaitza eta elkarrekiko ezberdinak. Aldakortasuna litzateke haren esentzia. Gorputza izpirituaren azaleratzea litzateke eta espiritualtasun edo zolitasun mailaren arabera Jainkotik urrutiago edo gertuago egongo ginateke.
Dentsitate maila minimoa Jainkoa da eta, nahiz eta ezin harengana guztiz iritsi izaki guztiz Ona den heinean, infinituki zoli izatera iritsi gintezke; hau da, guztiz Onak baina ez Jainkoaren mailan. Kreaturek moralitate mailaren arabera eraikitzen dute haien gorputza. Nahiz eta dentsitate totalera ezin diren iritsi, kreaturak beti Onerako joera izango dute eta hala Jainkoaren kreatura denek Onerako joera izango dute.
Planteamendu honen bitartez, Conway 'zigor jainkotiarra' ere azaldu zuen: bekatu guztiek jasotzen dute zigorra, zeinen bidez ikasiko dugun eta Onerako etengabeko transformaziora eramango gaituena.[5]
Guztiz aldaezina, orojakilea, nonahikoa eta ahalguztiduna da. Denboraz gaindikoa izateaz gain, betiereko ontasunaren, jakinduriaren, justiziaren eta indarraren baloreak adierazten ditu. Bere eraikuntzekiko banatua dago eta ezin da haietan transformatu, eta ezta alderantziz ere.
Kreaturek zuzen jokatuz gero, sarituak izango dira eta, bestela, zigortuak. Kreaturek Onera jotzen saiatuko dira, infinitua den heinean (Gaizkiak limiteak lituzke).[5]
Kreaturen eta Jainkoaren tarteko termino gisa irudikatzen du Finch Conwayk Kristo. Ez da bitartekari gisa ulertu behar; izan ere, edonork izan dezakeelako harremana harekin. Ez da guztiz aldaezina Jainkoarekin baina ezta Kreaturekin aldakorra ere: Onarekiko aldakorra da bakarrik, Jainkoaren mailara iritsi gabe.
![]() | Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:Anne Conway![]() |