Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Anna Bachofner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anna Bachofner

Bizitza
JaiotzaBerna1839koekainaren 10a
Herrialdea Suitza
HeriotzaMännedorf1909kootsailaren 2a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakautorea etaidazlea

Anna Bachofner (jaiotzezBuxtorf;Berna,1839koekainaren 10aMännedorf,1909kootsailaren 2a)suitzaridazlea izan zen,Mathildens Genesung ipuina, Gabonetako ipuin ugari eta hainbat biografia idatzi zituena.

Bizitza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Anna Buxtorf 1839ko ekainaren 10ean jaio zen Bernan, Friedrich Buxtorf merkatariaren familian[1], etaBasilean hazi zen.[2]

1874an 1874an Heinrich Bachofner irakasle etaZüricheko epilepsia-klinikaren sustatzailearekin ezkondu zen.[1][3] Hiru seme-alaba izan zituzten (haietako bat jaio eta gutxira hil zen), senarrak lehen ezkontzan izan zituen sei seme-alabez gain.[2]

Bachofnerrek Züricheko Unterstrass auzoko irakasle-eskolako barnetegia zuzendu zuen, eta eskola bere senarrak zuzendu zuen 1869an sortu zenetik 1897ra arte.[2][3] 1897an familiaZugera joan zen bizitzera, Heinrich Bachofnerrek erretiroa hartu baitzuen, eta han hil zen aste batzuk geroago.[2]

Anna Bachofnerrek ipuin-bilduma ugari idatzi zituen, gehienak bahin baino gehiagotan argitaratu zirenak. Ezagunenak honako hauek izan ziren:Mathildens Genesung 1876an, eta Gabonetako ipuinak (Martha's Weihnachtsfest 1874an etaVom Himmel hoch, da komm ich her! 1903tik 1906ra).[1]

Emakumeen hainbat biografiaren egilea ere izan zen. Horrez gain, senarraren biografia idatzi zuen 1900ean.[1]

1909ko otsailaren 2an hil zen Männedorfen, Zürich kantonamenduan[1], urtebete lehenago joan zen lekuan.[2]

Lanak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Ipuinak
  • Sieg der Liebe : Zwei Bilder aus dem Leben (1869)
  • Schule und Leben : Eine Erzählung aus der Gegenwart (1872)
  • Martha's Weihnachtsfest (2. argitaraldia, 1874)
  • Mathildens Genesung. Eine Erzählung aus einem Kinderspital (1876)
  • Schule und Leben : eine Erzählung aus der Gegenwart (3. argitaraldia, 1893)
  • Der Weg zum Frieden : Eine Erzählung (1896)
  • Schlichte Blätter (1903)
  • Für die Jugend (1903)
  • Vom Himmel hoch, da komm ich her! (lau liburukitan, 1903-1906)
  • Ein schwerer Jugendweg : Eine Erzählung aus dem Leben (1904)
  • Friede und Freude (1906)
Biografiak
  • Heinrich Bachofner, Seminardirektor (1900-1901)
  • Von edlen Frauen : Sechs Biographien, für die reifere Jugend zusammengestellt (1907)
  • Madame Elisabeth von Frankreich (1764-1794) : Ein Lebensbild aus der letzten Königsfamilie der Bourbonen (1908)
Bestelakoak
  • Die Weihnachtsfeier in Haus und Schule : Lieder (4. argitaraldia, 1900)

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abcde (Frantsesez)Marti-Weissenbach, Karin. «Anna Bachofner» Dictionnaire historique de la Suisse 2001-11-22 (kontsulta data: 2025-10-05).
  2. abcde (Alemanez)Gubler, Matthias; Schoch, Jürg; Schudel, Rolf; Sieber, Christa. (2020). 150 Jahre Unterstrass : Einblicke. buch & netz, 8-9 or. ISBN9783038053255. (kontsulta data: 2025-10-05).
  3. ab (Frantsesez)Bloch, Alexandra. «Heinrich Bachofner» Dictionnaire historique de la Suisse 2024-08-08 (kontsulta data: 2025-10-05).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Anna_Bachofner&oldid=10420371"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp