Angela Dorothea KasnerHanburgon jaio zen,1954ko uztailaren 17an.[2] Aita, Horst Kasner, artzainluteranoa zen, eta ama, Herlind Jentzsch, ingeles eta latin irakaslea. Angelak hiru hilabete zituelarik, familiaEkialdeko Alemaniara aldatu zen, aita Quitzow herrira igorri baitzuten.1957an, azkenik,Templinen (Brandenburgo) kokatu ziren. Bertan egin zituen lehenbiziko ikasketak.[3]
1973-1978 bitartean, Fisika ikasi zuenLeipzigeko Karl Marx Unibertsitatean.1977an,Ulrich Merkel ikaskidearekin ezkondu zen; bost urte geroago dibortziatu baziren ere, Angelak senar ohiaren abizena atxiki zuen.[3]1986an, doktoregoa kimika kuantikoan lortu zuen Ekialdeko Berlingo Zientzien Akademian.[4] Garai hartan ezagutu zuen Joachim Sauer fisikaria, eta1998an ezkondu ziren.
Ingurune eta Segurtasun Nuklear ministroa izan zen1994-1998 bitartean, eta1995eko martxo-apirilean Berlinen egindako Nazio Batuen Erakundearen Klima Aldaketari buruzko Konferentziako lehendakaria izan zen.[5] Helmut Kohlek 1998ko iraileko hauteskundeak galdu ondoren, aldaketa sakona izan zen CDU alderdian, eta Merkel idazkari nagusi hautatu zuten.[6] Bi urte geroago, alderdiaren presidentetza hartu zuen,Wolfgang Schäublek dimisioa eman ostean. Haren hautaketarekin, bere irudia berritu nahi izan zuen CDUk, emakumea ez ezik, Ekialdeko Alemaniakoa eta protestantea baitzen; ordura arteko buruzagiak, aldiz, gizonezkoak, katolikoak eta Mendebaldekoak izan ohi ziren.[7]
CDUko presidente izan arren, lanak izan zituen bere boterea sendotzeko. Izan ere,2002an CDU-CSU batasun kristau-demokratakBavierako lehen ministroEdmund Stoiber aukeratu zuen kantzilergai, Merkelen kaltetan.[8] CDU-CSUk hauteskundeak galdu ondoren, Merkel oposizioaren buru bilakatu zen.[3]
2005eko maiatzeko hauteskundeetan, Merkel izan zen kristau-demokraten hautagaia eta, alde txikiaz izan bazen ere, nagusitu zitzaionGerhard Schröder sozialdemokratari: CDU-CSUk botoen % 35,2 eta 226 eserleku eskuratu zituen; SPDk botoen % 34,2 eta 222 eserleku.[9] Baina aldea ez zen gobernua eratzeko adinakoa, eta bi alderdi horiek gobernu koalizio handiaren aukera planteatu zuten; negoziazio luzeen ondoren, akordioa erdietsi, eta azaroaren 22an Angela Merkel aukeratuko zuten kantziler.[10]
2005eko azaroaren 22an Angela Merkel Alemaniako kantziler hautaturik, koalizio gobernua osatu zuten CDUk eta SPDk. Hurrengo lau urteetan, egoera ezberdinetara egokitzeko gaitasun handia erakutsi zuen. Gobernukide sozialdemokratak hainbat kuota sozial jarri zizkion haren politika kontserbadoreari. Nazioartean erreferente bilakatu zen, batez ereG8koan eta Europar Batasunean presidentetza izan zuenetik.[11]
2009ko iraileko hauteskundeetan, Merkelen alderdiak lortu zuen garaipena, bozen % 33,8 eta 239 eserleku eskuraturik. Aurreko agintaldian ez bezala, Alderdi Liberalarekin (FDP) osatu zuen gobernu koalizioa.[12]Euroguneko zorraren krisia izan zen bigarren agintaldi horretako gertakari nagusia. 2011n, herrialdeko zentral nuklear guztiak 2022. urterako ixteko plana aurkeztu zuen legebiltzarrean, eta onartua izan zen.[13]2013an jakin zenez,AEBek Angela Merkelen telefonoa zelatatu zuten; Merkelek berehala deitu zionBarack Obama estatubatuar presidenteari, azalpenak eskatzeko.[14]
2013ko iraileko Bundestageko hauteskundeetan, CDU-CSU gailendu zen berriz ere, botoen % 41,5 eta 311 eserleku lorturik; SPDk botoen % 25,7 eta 193 eserleku atera zituen.[15] Horiek horrela, Angela Merkel hirugarren aldiz hautatu zuten kantziler, kontserbadoreen eta sozialdemokraten akordioari esker.[16] Koalizio handia osatzearen truke, lanbide arteko gutxieneko soldata bat ezartzea onartu zuen Merkelek.[17] 2015ean Europan larritu zenErrefuxiatuen krisian, mugak ixtea ez zela aterabidea adierazi zuen kantzilerrak, eta erantzun solidarioa eskatu;[18] izan ere, urtarriletik irailera 577.000 iheslari hartu zituen Alemaniak.[19]
2017ko hauteskundeetan laugarrenez izan zen nagusi, nabarmen behera egin arren: botoen % 32,9 eta 246 eserleku bereganatu zituen.[20] 2018ko martxoaren 14an hartu zuen berriz ere kantziler kargua, alderdi sozialdemokratarekin akordioa sinatu ondoren.[21]