Anfield estadioa,Ingalaterrako ipar-ekialdekoLiverpool hirian dagoenfutbol estadio bat da,Anfield auzoan.Premier LeaguekoLiverpool Football Club taldearen jokalekua da.[1]
Anfield futbol zelaia1884 urtean eraiki zen, Stanley Parkearen (Stanley Park) aldamenean, eta lehenbizikozEverton Football Club taldearen jokalekua zen (Liverpool hiriko beste talde nagusia). Halere Everton F.C.-ek1892an arazo ekonomikoak medio futbol zelaia utzi beharrean aurkitu zen. Egoera honela zegoela, zelaiaren nagusia zen John Houlding-ek bere klub edo futbol elkartea sortzea erabaki zuen, hau da, Liverpool F.C. taldea izango zena.
1906an, Liverpool F.C.-ko zaleek futbol zelaiko harmailetako bat Spion Kop ("Egoera Etsia") izenaz bataiatu zuten,Bigarren Boer Gerrateko gudetan hil ziren Lancashire Errejimenduko 300 gizonen oroimenez. Gizon haietako gehiengoa Liverpool-ekoa baitziren.
Anfield estadioa lau harmailetan banatzen da: Spion Kop ("Egoera Etsia"), Main Stand ("Armaila Nagusia"), Centenary Stand ("100. Urteurrenaren Armaila") eta Anfield Road ("Anfield Bidea").