Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Anezka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ehungintzako anezka

Anezka, jatorrian,irazkiaren gainetik eta azpitik haria daramanehungintzako tresna da, alde batetik bestera joan-etorri lasterrak egiten dituena. Hasieran, anezkak alde batetik bestera eskuz bidaltzen ziren. Hala ere,1733an John Kay britainiarrakanezka hegalaria zuen ehundegia asmatu zuen. Anezka horrekin zapi zabalak lasterrago ehun zitezkeen eta ehundegi makinen garapena sinpletu zuen; halaxe,Industria Iraultza bultzatu zuen.

Egungo adierak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Egun,anezka bi punturen artean joan-etorriak egiten dituengarraiobidea da:

  • Anezka trena edo trenbide anezka: sare nagusiko geltoki batetik bestera joan-etorrian dabilen trena.Abiadura handiko trenen kasuan, geltoki nagusia hiritik kanpo dagoenean, anezka trenaren zerbitzua ezartzen da hiriguneko geltokiraino. Zerbitzu bertsua izaten da hirigunetik kanpo kokatutakoaireportuetaraino.
Espazio anezka batLurrarenorbitan, ataxkak irekirik dituela.
  • Espazio anezka:espazio edo kosmoseko bi punturen arteko aldizkako garraioa egiten dutenespazio ontziak dira, oro har biegoitza espazialen edoplaneta baten eta haren orbitan dagoen egoitza espazialaren arteko joan-etorriak egiteko.AEBek eraiki zituen lehen aldiz 1980ko hamarkadan lanean hasi zirelarik, nahiz eta lehen orbitaratzea 1981eko apirilaren 12ean egin zenColumbia anezkekin. Berrerabilgarriak direnez, zeregin anitz betetzeko diseinatzen dira; beraz, garraio misioez gain, beste zenbait ere egiten dituzte, hala nola aldi baterako egoitza espazial lana egin, astronauten edo objektuen berreskuratzea, satelite matxuratuen konponketa...

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]


Hauargipen orri bat da, izen bera izan beharko luketen artikuluak desberdintzeko.
Honabarne esteka baten bidez iritsi bazara, mesedez itzul zaitez hara eta zuzen ezazu esteka, artikulu egokira eraman dezan.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Anezka&oldid=10533818"(e)tik eskuratuta
Kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp