Andrew Stuart "Andy" Tanenbaum (New York,1944komartxoaren 16a -)AmsterdamgoVrije unibertsitateko sistemak saileko zuzendaria da. Heziketa helburuekinUNIX sistema eragilearen doako berdinaMinix sortzeagatik, ezaguna da Tanembaum. Baitainformatikako liburuengatik ere.
New York (AEB) hirian jaio zen, nahiz eta geroWhite Plainsen hazi.1965. urteanMassachusettseko Teknologia Institutuan (MIT bezala ezagunagoa)fisikan lizentziatu zen.1971. urteanKaliforniakoBerkeley Unibertsitatean doktoretza atera zuen. Geroago bere emaztearekin Herbehereetara bizitzera aldatzen da, baina oraindik Estatu Batuen herritartasuna mantentzen du.2004. urtetik aurrera konputagailu arkitektura eta sistema eragileko irakaslea daVrije unibertsitatean.
1987. UrteanMinix sistema eragilea sortu zuen, heziketa helburuekinUNIX sistema eragilearen doako berdina, geroagoLinux sortzeko lagungarri zena.
199. urteanLinus Torvaldsekin, Linuxen sortzailea, eztabaida sutsua izan zuenUseneten bidez, sistema eragilearen nukleoa zelako izan behar zen,nukleo monolitikoa alamikronukleoa. Tanembaumek mikronukleoaren aldekoa zen, bere ustetan etorkizuneko sistema eragileko nukleoak mikronukleokoak izango zirena ziur baitzegoen.
Vrije unibertsitateko beste kideekin batera mikronukleoan oinarritutakoAmoeba izenekosistema eragile banatua sortu zuen.
Globe, mundu-mailako sistema banaturako azpiegitura hornitzen duensoftwarea sortzailea da ere.
Informatikako liburuengatik oso ezaguna da, goi mailako ikastetxeetan gehien bat. Hauen artean nabarmenduko ditugu:
Ondorengo esteketan Tanembaum-en liburuen eta argitalpenen zerrenda osoa aurki dezakezu.