| Andoni Sagarna | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Donostia, 1947kouztailaren 11 (78 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa |
| Tesi zuzendaria | José Manuel Blecua Perdices |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | hizkuntzalaria,teknologoa etaidazlea |
| Enplegatzailea(k) | Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Ikastetxea (UZEI) Elkar Plazagunea Nafarroako Unibertsitatea |
| Lan nabarmenak | |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Elhuyar Fundazioa Elhuyar aldizkaria Euskaltzaindia Udako Euskal Unibertsitatea Eusko Ikaskuntza Aranzadi Zientzia Elkartea Euskera |
| andonisagarna.blogspot.com.es | |
Andoni Sagarna Izagirre (Donostia,Gipuzkoa,1947kouztailaren 11)ingeniaria etaeuskaltzaina da.[1] Euskara modernizatzeko eta hainbat arlotara zabaltzeko asmoz XX. mendearen bukaeran bizi izan zen prozesuan aitzindari izan da, baiterminologiaren aldetik, baihizkuntzaren teknologiaren aldetik. Erretiroa hartuta Elkar enpresa taldeko I+G+b arloko zuzendaria izatetik.[2]
Euskararen aldeko hamaika lanetan jardun du bere ibilbidean zehar: euskara irakasten eta euskarazko materiala sortzen, besteak beste (hiztegiak,entziklopediak, ikastoletarako materiala...). Zientzia eta euskara uztartu ditu.Elhuyar taldearen sortzaileetako bat izan zen etaUZEIn jardun zuen lanean. Euskaltzaindian ere hainbat ardura izan ditu; 80ko hamarkadatik euskaltzain urgazlea da eta euskaltzain osoa 2006tik.[3][4]
Donostian jaioa, Aldakonea kalean. Aita donostiarra zuen eta amaLazkaokoa, 14 urterekin hiriburura lanera joandakoa. Seme bakarra da Andoni. Jesuitetan ikasi zuen, gaztelaniaz, baina umetatik ezagutu zuen euskal giroa etxean: gurasoek eta aitona-amonek (beraiekin bizi ziren) euskaraz hitz egin zioten beti (aitak kamustuta zeukan euskara berreskuratu zuen, emaztearekin eta semearekin erabiltzeko). Auzoan bertan ere harreman dezente zituzten euskaraz: bizilagunekin, okinarekin, harakinarekin, esne saltzailearekin... Donostiako giroa oro har erdalduna izanagatik.Mari Karmen Aranbururekin ezkondu zen (ikastolako andereño izandakoa) eta hiru alaba izan zituzten. Urteak daramatzateUsurbilen bizi izaten.[3]
Goi-mailako industriingeniaritza ikasi zuenelektrizitate-elektronika espezialitatean (Nafarroako Unibertsitatea,1971). Gainera, 1988an letretakodoktoretza ere eskuratu zuenBartzelonako Unibertsitate Autonomoan,lexikoa modernizatzeko bideak aztertzen zuentesia aurkeztuta.[5]José Manuel Blecua Perdices filologoaren zuzendaritzapean tesian hizkuntzaren erabilera aztertu zituen lan munduan. Gaur egun egunean ez baina 1988an askoz gutxiago, Euskal Herriko lantegiak eta euskara ez zetozen bat; alegia, ez zen ikasten euskaraz lanbidea, eta, gainera, ez zen lantzen. Hizkuntzaren modernizazio-arazo bat zegoen laneko beharrei erantzuteko. Arazo hori Finlandian suomierarekin eta Israelen hebreerarekin zelan bideratu zuten aztertu zuen Sagarnaren doktorego-tesiak.[4]
Euskara batuaren oinarriak 1968an sortu eta gero, euskara batu horrekin unibertsitate mailako hizkuntza ulergarri, zehatz eta komunikatibo sortu behar izan zenean, Andoni Sagarna erronka hori gainditzeko sortu ziren aitzindari arrakastatsuetako bat izan zen (Jose Ramon Etxebarria,Mikel Zalbide,Luis Bandres,Joseba Intxausti,Klaudio Harluxet,Jose Antonio Aduriz,Martxel Aizpurua, Lore Azkarate, Andres Urrutia...).[6] Gainera, euskaraz idazten trebakuntza lortzeko hainbat ikastaro eman zituenez, Sagarna euskararen normalizazioko maisuen maisu izan zela esan daiteke.
Horrela, hasieran,1972an,Elhuyar Kultur Elkartea sortu zuen taldeko kidea izan zen, besteak besteMikel Zalbide etaLuis Bandresekin. Garai horretan euskarazko irakaskuntza orokorreko irakas materialaren falta handia zegoen. Langintza horretan abiatzeko bidea Elhuyar taldearen aldetik lankidetzan zabaldu zutenHiazinto Fernandorena etaJose Ramon Etxebarriarekin. Talde-lanean idatzi zutenHaizeak, euria eta klima izeneko liburua, irakaskuntza orokorreko prestaturiko lehenengo irakasmaterialetako bat.[7] Egileen artean zeuden, besteak beste,Luis Mari Bandres,Iñaki Azkune, Andoni Sagarna,Pedro Miguel Etxenike, etaMikel Zalbide.[8]

Geroago, 1985etik 1994ra bitarte elkartearen burua izan zen.Elhuyar Fundazioaren sortzaileetako bat ere izan zen2002an. Halaber,UZEIko zuzendari teknikoa izan zen,Klaudio Harluxetekin lan egin zuen hiztegi-lanen informatizazioan, eta bertan zuzeneko esku hartzea izan zuen hainbat hiztegi berriren sorkuntzan:Fisika (1980),Kimika (1980), Kirol-arlokoKirolkidea (1982),Banka (1983),Teknologia mekanikoa (1985, arduradun nagusia izan zen Sagarna),Kirola/1: futbola (1985), etaGlotodidaktika (1987).[6] Garai hartan, 1987an, Sagarnaren zuzendaritzapean sortu zuen UZEIkEuskalTerm aplikazioa eredugarri izan zen Europa mailan.[9]

Geroago, euskal kulturak hiztegigintzatikentziklopediagintzara pasatzeko urratsa egin zuenean, 1992-1999 tarteanEusenor enpresan hurrengo urteetan funtsezko erreferentzia-lanak izan diren argitalpen hauek sortu zituen:Gazteen Entziklopedia,[11][10]Hiztegi entziklopedikoa,Euskal Hiztegi Entziklopedikoa (zortzi tomo), etaEntzikloklikCD-ROMa.
Horrekin batera, irakasle izan da Euskara Zientifikoa irakasgaianNafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Industrialeko Goi-mailako Eskola Teknikoan, baitaEusko Ikaskuntzak antolatu zuenHiznet Hizkuntza Plangintzako ikastaroan ere 2004tik.
Normalizazio-kontuetan aditua izanik, 1987tik diharduEuskaltzaindian, eta 1989tik 1993raEAEkoEuskararen Aholku Batzordeko kide izateko deitu zuenEusko Jaurlaritzak.
Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako Industri Ingeniarien Elkargoak omenaldia egin zion Donostian 1992an, euskararen alde egindako lanagatik.

Ikerketa alor honetan erabiltzaile, ikertzaile eta dibulgatzailea da.Joseba Intxaustiren enkarguzUZEIren hiztegiak errazago kudeatzekoKlaudio Harluxetek garatu zuen aplikazio informatikoaren erabiltzaile aurreratua izan zen Andoni Sagarna.1987an Udako Euskal Unibertsitatean eman zuen sarrera hitzaldian gai horri ekin zionTerminologi bankuak izeneko aurkezpen batekin; terminologia orokor eta teknikoaren arteko desberdintasunak aipatu ondoren, terminologi bankuen beharraz eta egituraz mintzatu zen.[12]

XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa sortzeko sustatzaile nagusia izan zen Sagarna.[13][14] Berak metodo oso zehatzak definitu zituen orduan, batetik hizkuntzaren erabileraren inbentarioa lortzeko, eta bestetik testu guzti horien "argazki ona" izan beharko zen lagin estatistikoa definitzeko. Ildo horretatik jarraituta bera da EuskaltzaindiarenLexikoaren Behatokia egitasmoaren burua gaur egun.Lexikoaren Behatokia proiektua Euskaltzaindiaren ekimenez abiatu zen, 2007an,Hiztegi Batuko Lantaldeak egindako proposamen bati erantzunez, eta lankidetzanIxa Taldearekin,UZEIrekin etaElhuyarrekin. Proiektuko lankide nagusiak hauek dira: Andoni Sagarna,Miriam Urkia,Xabier Artola, Nerea Ezeiza etaAntton Gurrutxaga. Proiektuaren emaitza da izen bera duen corpusa, zeina web bidez kontsultatu baitaiteke. 60 milioi hitzeko testu-corpus bat eratu zuen 2017ra arte. Corpusa automatikoki prozesatuta dago, eta linguistikoki etiketatuta, eta hizkuntza-corpusek ohikoa duten kontsulta-funtzionalitatea eskaintzen dio erabiltzaileari.[15][16]
1999tik 2004ra bitartePlazagunea enpresan informatika arloko proiektuen arduraduna izan zen. Hor, besteak beste,Jalgi bilatzailearen sorkuntzan parte-hartze zuzena izan zuen.2004tik erretiratu zen arte, aisia eta kulturako produktuen sorkuntzan jardun zuenElkar enpresa-taldean. Talde horretako I+G+b arloko zuzendaria izan zenez beti ibili da erne hizkuntzaren teknologiako azken ekarpenen zain, eta horien berri zabaldu dituIparrorratza blogean.[17]

Euskaltzain urgazle izendatu zuten1987ko uztailaren 24an, etaEuskaltzaindiaren barruan Hiztegi Batuko lan taldean dihardu ordudanik. LEF (Lexiko "Erizpideen" Finkapena) batzordearen kide eta EEBS (Egungo Euskararen Bilketa Sistematikoa) batzordearen idazkari-arduradun izan zen.Euskaltzain osoa da2006ko abenduaren 22tik eta Iker sailaren burua2008ko azaroaren 28tik.Euskera agerkariaren Idazketa Kontseiluko kidea izan da, eta 2007tik Lexikoaren Behatokia proiektuko burua. Euskaltzain emeritua da 2022ko uztailaren 22tik.[2]
Azpimarratzekoa da Euskaltzaindian egin duen ekarpena, batez erecorpusgintzan,hiztegigintzan eta akademiaren modernizazioan teknologia integratuz. “Euskara eta informazioaren teknologiak” izeneko sarrera-hitzaldia irakurri zuen Donostian 2007ko urriaren 26an.[2]
Euskal komunitate zientifikoarenInguma datu-basean, Andoni Sagarnak idatzitako 90 lan baino gehiago bildu direla.[18] Sagarnaren argitalpenak hainbat alorretakoak dira.
Hauek dira nabarmenenak:
Hiztegi hauen sorkuntzan parte hartu du:Fisika (1980),Kimika (1980), kirol-arlokoKirolkidea (1982),Banka (1983),Teknologia mekanikoa (1985, arduradun nagusia izan zen),Kirola/1: futbola (1985), etaGlotodidaktika (1987).[6]
Sare sozialetan ere parte hartze handia izan du, eta dibulgazioko artikulu ugari ere idatzi ditu.[20]