Rosalie Anderson MacDowell Gaffneyn jaio zen,Hego Carolinan (AEB)1958koapirilaren 21ean. Aita, Marion St. Pierre MacDowell, zerrategi baten jabea zen eta ama, berriz, Pauline Johnston, musika irakaslea izan zen. Bikotea Andiek 6 urte zituenean banandu zen. Ama1981ean hil zen eta, aurrez, alkoholarekin arazoak izan zituen[1].
Winthrop Collegen ikasi zuen1978ra arte eta, ondoren,New Yorkera joateko erabakia hartu zuen; zerbitzari eta saltzaile lanetan ibili ondoren,Eliterentzak modelo izatea lortu zuen. Ez zen denbora asko pasa arrakasta lortzeko etaL'Oréalentzako hasi zen lanean. Denbora luzez izango zen haren irudi[2].
Calvin Kleinentzako egin zituen spot batzuen ondoren, zine industriak begia bota zion eta,1984an, lehen papera eman ziotenGreystoke filmean,Christopher Lamberten ondoan lan egin zuelarik. Hasiera bikaina izan zuen artistak, baina ekoizleek ez zuten bere hegoaldeko hizkera gustuko izan etaGlenn Close kontratatu zuten ingeles aristokrataren papera goitik behera doblatzeko[3].
Hurrengo urtean,St. Elmo's fire filmean paper txiki bat lortu zuen, baina ez zuen aurrera egingo zuenik ematen.
Lau urte geroago,1989an, protagonista izan zenSex, Lies, and Videotape filmean eta, emakume ederra izateaz gain, interpretaziorako gaitasuna erakusteko aukera izan zuen.
1986an, Paul Qualleyrekin ezkondu zen eta bikoteak1999ra arte iraun zuen. 3 seme-alaba izan zituzten: Rainey Qualley, Sarah Margaret Qualley eta Justin Qualley.
2001ean, Rhett Hartzogekin ezkondu zen eta,2004an, berezitu egin ziren.