Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Andaluzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andaluzia
Andalucía
Ereserkia:Andaluziako ereserkia

Andaluziako bandera

Andaluziako armarria
Geografia
HiriburuaSevilla
37°23′19″N 5°59′44″W
Hiririk handienahiriburu
Azalera87.268
Punturik altuenaMulhacén (3.478 m)
MugakideakExtremadura,Gaztela-Mantxa,Murtziako Eskualdea etaGibraltar
Administrazioa
PresidenteaJuan Manuel Moreno Bonilla (PP)
Andaluziako Juntako presidenteaJuan Manuel Moreno
LegebiltzarraAndaluziako Parlamentua
Epai autoritateaAndaluziako Auzitegi Nagusia
Demografia
Biztanleria8.619.616
Dentsitatea98,77 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Ekonomia
Historia
Sorrera data: 1835
Bestelako informazioa
Ordu eremua
ikusi
juntadeandalucia.es

Andaluzia[1][2] (gaztelaniaz eta ofizialkiAndalucía)Espainiakoautonomia erkidego etanazionalitate historiko bat da,Iberiar Penintsularen hegoaldeko muturrean kokatua. Mugakide ditu hegoaldeanGibraltar etaOzeano Atlantikoa, iparraldeanExtremadura etaGaztela-Mantxa, ekialdeanMurtziako Eskualdea, eta mendebaldeanPortugal.

Andaluziako autonomia erkidegoko gobernu erakundeariAndaluziako Junta deritzo.

Etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Arabieratik "al Andalus", Andaluzia musulmanaren izena711tik1492ra. Kristauak itzultzean izen hori eman zitzaion penintsularen hegoaldeari, eta ondoren konkistatutako azteneko lurraldeari izenaren bertsio kristaua jarri zioten.

Nahiz etabandalo hitzetik datorren eztabaidatu den,Al-Andalus izenanumismatika musulmanean agertzen da lehen aldiz okupazioaren ondoren, eta Al'Andalus Hispaniarekin lotzen daAndaluzian aurkitutako txanpon ugaritan: bi izenak esanahi berarekin agertzen dira.

Hipotesietako batek zera dio:bandaloak penintsularen hegoaldean izan ziren denboraldi batez, eta Afrikaren iparraldera iritsi ziren. Ipar-afrikarrek penintsulatik zetozela ikusita, hango lurreibandaloen izena eman zieten. Ez dagoVandalucía hitzaren arrastorik, baina eboluzioa logikoa izan liteke bertako hizkuntza ikusita, izan ere genitiboak hitzariu- aurrizkia ezarriz sortzen dira.Vandalo hitzauandalo esaten zenez erraz nahas daitezke "tarmort uandalo" (uandaloen lurra) eta "tamort u-andalos" (andaloen lurra). Geroago penintsulara iristean, lurraldeari agianAl- partikula gehitu eta "Al-Andalus" deitu zioten.

Karlos V.aren jauregia,GranadakoAlhambran

Orografia eta geografia fisikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Andaluzia menditsua da neurri handi batean. Bi mendi multzo handik zeharkatzen dute hegoaldetik mendebaldera:Sierra Morena etaMendikate Betikoak (Subbetikoa eta Penibetikoa). Hegoaldean daude mendi altuenakSierra Nevada (Mulhacén, 3481 m, Granada) etaSierra de Ronda dira.

Bi mendialde hauen artean ordokiak (Almería, Málaga) eta sakon uneak (Guadix,Baza etaGranada) daude. Sierra Morena eta Betikako Mendilerroaren artean, Andaluziaren ekialdean,Guadalquivir ibaiak zeharkatzen duen behe Andaluzia ageri da, alubioi padura zabalez osatua. Kostaldea altua eta harkaitzez betea ageri da. Ibai garrantzitsuenak Guadalquivir,Genil etaTinto dira.

Andaluzia Espainiako Erkidegoen artean azalera gehieneko bigarrena daGaztela eta Leonren atzetik eta biztanle gehien duena da.

Klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Andaluzia klima mediterranearen barne dago, nahiz eta Andaluzia guztiak ez duen klima bera.

Euria gutxitzen joaten da mendebaldetik ekialdera: Andaluzian dago Iberiar Penintsulako hegoaldeko leku euritsuena (Grazalemako mendikatea, 2138 litro urteko) eta Europako lehorrena (Gatako lurmuturra, 117 litro urteko).

Urteko 75 egun ingurutan egiten du euria, baina zonalde lehorrenetan 50 arteraino jaisten da. Andaluziako lurralde gehienetan urteko 300 egun eguzkitsu baina gehiago egoten dira.

Urteko batezbesteko tenperatura 16 °Cen gainekoa da,Malagako 18,5ºtatik Baezako 15,1ºtara. Hilabete hotzenaurtarrila da eta beroena,abuztua.

Hidrologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Guadalquivir ibaiaKordobatik igarotzean.

Andaluziako ibaiak isuarialde atlatiko eta mediterraneokoak dira. Atlantikoan Guadiana, Odiel-Tinto, Guadalquivir eta Guadalete-Barbate isurtzen dira eta mediterraneoan, hegoaldeko ibaiak.

Hona Andaluziako ibai garrantzitsuenak:

Biztanleria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Andaluzia biztanle gehien dituen Espainiako erkidegoa da, 2005ean 7.829.202 biztanle inguru zituelako. Biztanleak gehienbat probintzia hiriburuetan eta kostaldean eta erdiak 50.000 biztanle baino gehiagoko 26 hirietan bizi da.

Kopurua dela eta, lurralde hauek aipagarri dira:

  • Sevillako ingurua (1.300.000 biztanle)
  • Málagako ingurua (1.000.000 biztanle)
  • Cadizko badia (620.000 biztanle)
  • Granadako ingurua (450.000 biztanle)
Andaluzia: biztanle gehien duten udalerriak
Iturria: Instituto Nacional de Estadística (2022)[3]
Post.IzenaProbintziakBiztanleakPost.IzenaProbintziakBiztanleak
Sevilla
Sevilla
Málaga
Málaga
1SevillaSevilla681.99811CádizCádiz113.066Kordoba
Kordoba
Granada
Granada
2MálagaMálaga579.07612JaénJaén111.669
3KordobaKordoba319.51513Roquetas de MarAlmería102.881
4GranadaGranada228.68214San FernandoCádiz94.120
5Jerez de la FronteraCádiz212.73015MijasMálaga89.502
6AlmeríaAlmería199.23716El Puerto de Santa MaríaCádiz89.435
7MarbellaMálaga150.72517El EjidoAlmería87.500
8HuelvaHuelva141.85418Chiclana de la FronteraCádiz87.493
9Dos HermanasSevilla137.56119Vélez-MálagaMálaga83.899
10AlgecirasCádiz122.36820FuengirolaMálaga83.226

Banaketa administratiboa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Andaluzia zortzi probintziatan banatzen da1833ko Zatiketa Probintzialaren Dekretuaren arabera,Javier de Burgosek egindakoa. Probintziak era berean 770 herritan zatitzen dira. Zortzi probintziak hauexek dira:

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Andaluzialur jabetza handiak nagusi diren nekazari herria da. Olibondoa (Jaen, Kordoba, Sevilla), garia, kotoia (Sevilla eta Kordoba) eta azukre-erremolatxa (Granada) lantzen dira nagusiki.Ardogintza ospe handikoa da (Jerez, Malaga). 1930 arte ustiatzen ez ziren padurak (2.000 km2), arroza egiteko baliatu dira.

Meatzeek nolabaiteko garrantzia izan arren (kobrea, Huelva; beruna, Jaen), industria ez da asko hedatu Andaluzian.Sevilla da industrialde nagusia. Atlantiko aldeko arrantza (Huelva-Algeciras) inportantea da eta Cadizko ontziolak Espainiako nagusienetakoak dira. Turismo industria guztiz garatua dago, Andaluziako kostaldean.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Feniziarren garaitik aurrera (Almeria eta Cadiz), Andaluzian zibilizazio ugari izan dira historian zehar. Kartagotarrek beren inperioko lurralde emankorrena bihurtu zuten (K.a. VI-II. m.), erromatarren garaianBetica probintzia bihurtu zena.

K.o.V. mendean, bandaloek konkistatu eta egungo izena eman zioten (Bandalusia). 711. urtean,Tariq buruzagi mairua bertan lehorreratu (Djabal Tariq, Gibraltar) eta bisigodoak egotzi zituen lurralde haietatik: konkista arabiarraren hasiera zen.

Arabiarren gorenaKordobako kaliferriaren garaian etorri zen (VIII-X. m.).XI. mendean, Kordobako Kaliferria desagertu eta Andaluzia hainbat erreinu mairu burujabetan banatu zen (bi mendez distira handiko zibilizazioa izan zuen Granadakoa izan zen garrantzizkoena).XIII. mendean,Navas de Tolosako gudua irabazi ondoan (1212), kristauek Kordoba (1236), Jaen (1246), Sevilla (1248), Jerez eta Cadiz hartu zituzten.

Granadako erresumak bi mende luzez eutsi zion burujabetasunari.1491. urtean, Errege-erregina Katolikoek Granada konkistatu zuten, eta 1492ko urtarrilean egin zen kapitulazioa. Andaluzia Gaztelako koroaren mendean gelditu zen handik aurrera.

Kirolak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Sevilla FC,Real Betis,Cadiz CF,Malaga CF,Córdoba CF,Recreativo de Huelva,Granada CF etaUD Almería ditugu lurraldekofutbol talde nagusiak.

Pertsonaia ezagunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 32. arauaː Espainiako erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak..
  2. Euskaltzaindia. (PDF) 154. arauaː Europako eskualde historiko-politiko nagusiak..
  3. Instituto Nacional de Estadística - Cifras oficiales de población. 2023.11.15

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Autonomia erkidegoak
Autonomia hiriak
Bestelako lurrak
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Andaluzia&oldid=9452259"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp