Amundsen-Scott baseaAEBen estazio antartiko bat da, iaHego Polo Geografikoan dagoena. Etengabe populatua dagoen Lurreko hegoaldereneko tokia da. Bere izenaRoald Amundsen etaRobert Falcon Scotten omenezkoa da,1911n eta1912an Hego Polora iritsi ziren lehen bi pertsonak.
1956koazaroan eraiki zen1957anNazioarteko Geofisika Urtearen euskarri izateko, eta ordutik etengabe okupatua egon da. Gaur egun Hego Polo Geografikotik 100 metrora dago, eta,glaziar batean dagoenez, guztia polorantz doa urtean 10 metro eginez. Estatu Batuek 1957tik Hego Poloan instalakuntza bat mantendu duten arren, erdiko eustokia, galera eta komunikazio unitateak zenbait alditan eraiki eta birkokatuak izan dira. Unitate zentral hauek dituzten instalakuntzetako bakoitzaAmundsen-Scott South Pole Station (Amundsen-Scott Hego Poloko Estazioa) deitua izan da.
Elur metaketa urteko 60-80 ur milimetroren baliokidea da. Estazioa 2850 metroko sendoera duen antartikako izotz geruzaren gainetik 2835 metroko altuerara dago. Erregistratutako tenperatura -13'6 °C eta -82,8 °C artean aldatu da. Urteroko batez besteko tenperatura -49 °Ckoa da; hilabeteko batez besteko tenperatura -28 °Ctik abenduan -60 °Cra uztailean aldatzen da. Haizearen batez besteko abiadura 5,5 metro segundokoa da, erregistraturiko erauntsirik handiena 27 metro segundokoa izan zen (97 kilometro orduko).
Datu klimatikoak (Hego Poloa) |
|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
|---|
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | -14 | -20 | -26 | -27 | -30 | -31 | -33 | -32 | -29 | -29 | -18 | -12.3 | -12.3 |
|---|
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -25.9 | -38.1 | -50.3 | -54.2 | -53.9 | -54.4 | -55.9 | -55.6 | -55.1 | -48.4 | -36.9 | -26.5 | -46.3 |
|---|
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -29.4 | -42.7 | -57.0 | -61.2 | -61.7 | -61.2 | -62.8 | -62.5 | -62.4 | -53.8 | -40.4 | -29.3 | -52.0 |
|---|
| Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -41 | -57 | -71 | -75 | -78 | -82.8 | -80 | -77 | -79 | -71 | -55 | -38 | -82.8 |
|---|
| Eguzki orduak | 558 | 480 | 217 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 60 | 434 | 600 | 589 | 2938 |
|---|
| Iturria (1): Weatherbase[1] |
| Iturria (2): Cool Antarctica[2] |
Jatorrizko Hego Poloko basea, orain "Polo Zaharra" deitua, Estatu Batuetako Itsas Armadako 18 gizonek osatutako talde batek eraiki zuen1956 eta1957 artean. Taldea toki honetara1956kourrian iritsi zen eta negua Hego Poloan igaro zuen lehen taldea izan zen,1957an.
Hego Poloko neguko baldintza klimatikoak sekula neurtuak izan ez zirenez, estazioa, partzialki lurrazpian eraikia izan zen irudika zitezkeen baldintza klimatikorik okerrenetatik babesteko.1957an zehar erregistratutako tenperaturarik baxuena -74 °Ckoa izan zen. Tenperatura hauek, hezetasun baxuarekin eta presio atmosferiko baxuarekin uztartuta, soilik babes egokiarekin jasan daitezke.
Hego Poloko egitura guztiekin gertatzen den bezala, jatorrizko baseak haizeak eramandako elur metaketa bat eragin zuen inguru guztian. Elur metaketa honek egitura elurretan geroz eta sartuago geratzea eragin zuen, urtetik urtera 1,2 metrora. Jatorrizko estazio hori,1975etik abandonatua dagoena, orain sakonki lurperatua dago, eta presioak sabaia (nagusiki zurezkoa zena) hondoratzea eragin du. Toki hau, beraz, toki arriskutsua da, eta bisitariak joan daitezkeen tokietatik kanpo geratzen da.
1958an,Edmund Hillary zeelandaberritarrak,Commonweltheko Espedizio Transantartikoan parte hartzen ari zena, lurrez iritsi zen Hego Polora Scott basetik abiatuta,Baleen badian,Ross itsasoan. Egun batzuk beranduago espedizioko zuzendaria zenVivian Fuchs zientzialari britainiarra iritsi zen, Shackleton basetik iritsi zena,Vahsel badiatik gertu,Weddell itsasoan. Fuchsek ondoren Scott baseraino jarraitu zuen, Hillaryk eginiko ibilbidea jarraituz eta Antartikaren lehen bidaia osatuz Hego Polotik joanda.