Amina bint Wahb (arabieraz:امنة بنت وهب, Āmina bint Wahb;Meka,549 -Al-Abwa,c.576)Mahomaren ama zen,Wahb ibn Abd Manafen alaba,Banu Zuhra klanekoaQuraish leinuan.Abrahamen ondorengoa zen,Ismael semearen bidez. Bere amaBarra bint Abd al-Uzza zen,Abd ad-Dar klanekoa.Abd Allah ibn Abd al-Muttalibekin ezkondu zen.
Kondairak dio argi batek distira egiten zuela bere kopetan, eta hori zelaprofeta bat erdituko zuenaren promesa. Abd Allahk argia jasoko zuen Aminarekin ezkondu ondoren. Abd Allahren aita MekakoKaaba sakratuaren zaindaria zen. Ezkondu eta gero, Abd AllahSiriara joan zen bidaian karabana komertzial batean. Joan zenean Amina jada haurdun zegoen. Abd Allah bidaian hil zen, eta ez zen inoiz etxera itzuli. Aminadepresioan sartu zen, eta ez zen inoiz depresio horretatik atera.
Bi hilabete beranduago jaio zen Mahoma. Familia boteretsuetan tradizioa zen bezala, Mahomabasamortura bidali zuten haurtxoa zela. Garai horretan uste zuten basamortuan ikasten zela autodiziplina, noblezia eta askatasuna zer zen. Mahomak horrela ikasi zuenarabiera eta arabiar tradizioak. Denbora horretanHalimah bint Abi Dhuaybek zaindu zuen,Banu Sa'ad leinuko emakumebeduino batek.
Mahomak 5 urte bete zituenean Aminarekin itzuli zen. AminakMedinara eraman zuen bere familiarekin, baina Mekatik Medinarako bidean 23 kilometro egin eta gero Amina gaixotu eta hil zen.