Artikulu hau funtzio taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Amida (argipena)».
Amidak konposatu organikoak dira, naturan ugariak. Izan ere,proteinak dira amida garrantzitsuenak. Proteinen propietateak dituzten zenbait amida sintetiko erabiltzen dira, hala nolanylona, zuntzak ekoizteko erabiltzen denpoliamida sintetikoa,armiarma-sarean agertzen den proteinaren antzeko propietateak dituena. Bestalde, amidafuntzio-taldea dutenpenizilina etazefalosporina motakoantibiotikoek naturan aurkitzen diren antibiotikoek bainomikrobioen kontrako propietate hobeak dituzte. Beste amida garrantzitsu baturea da,azido karbonikoarendiamida,gernuaren bidez kanporatzen duguna[1].
Amidakazido karboxilikoen deribatuak dira, non −OH taldea −NH2, −NHR edo −NR2 taldeekin ordezkatzen den. Hala, amida primarioak, sekundarioak edo tertziarioak izan daitezke. Konposatu horiek izendatzeko,IUPAC sistemari jarraituz, azidoen –oiko bukaeraren ordezamida hitza erabiltzen da[1].
Azido karboxilikoen deribatuen artean, erreaktibotasun baxuena dute amidek.Laborategian,azil kloruroak edoanhidridoak aminekin erreakzionaraziz lortzen dira.Karbonilo taldearen eraginez,nitrogenoarenelektroi-bikoteak erresonantzian parte hartzen du; horren ondorioz,dipoloa eratzen da, eta polaritate altu horrek hidrogeno-loturak eratzea ahalbidetzen du. Beraz, erresonantziaren ondorioz, amidak base ahulak dira[1].