Ameriketako Estatu Batuetako zinemak , askotan etametonimiazHollywood deitua (Los Angelesekobarrutia dela eta), XX. mendearen hasieratik eragin sakona izan duindustria zinematografikoan. 1917 eta 1960 artean sortutakoHollywoodeko zinema klasikoak egungo filmen ezaugarriak finkatu zituen.[1]Lumière anai frantziarrak zinema modernoaren sortzaileak baziren ere,[2] estatubatuar zinemak industria nagusia sortu zuen eta urtero 800 film baino gehiago ekoizten ditu.[3]