Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Ameriketako Estatu Batuak

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Artikulu hau nabarmendua da. Informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen.
Wikipedia, Entziklopedia askea

«AEB» orriak hona dakar. Bestelako esanahiei buruzko orria hau da: «AEB (argipena)»
Ameriketako Estatu Batuak
United States of America
Ereserkia:The Star-Spangled Banner
Goiburua:In God We Trust

Ameriketako Estatu Batuetako bandera

defensa por daños fisicos
 Kokapena munduan 
 Mapa topografikoa 
Geografia
HiriburuaWashington
38°53′42″N 77°2′12″W
Azalera9.826.675 km²
Punturik altuenaDenali mendia (6.190 m)
Punturik sakonenaBadwater Arroa (−86 m)
KontinenteaIpar Amerika,Uharteetako Ozeania etaAsia
MugakideakMexiko etaKanada
Administrazioa
Gobernu-sistemapresidentzialismo,Errepublika federal etaerrepublika
Ameriketako Estatu Batuetako PresidenteaDonald Trump
Epai autoritateaAmeriketako Estatu Batuetako Gorte Gorena
Harreman diplomatikoakIkusi mapa Wikidatan
Zeren kide
ikusi
Demografia
Biztanleria340.110.988
Dentsitatea34,61 bizt/km²
Talde etnikoak
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
ikusi
Emankortasun-tasa1,665(2022)
Eskolaratu gabeko umeak2.528.999(2014)
Alfabetizazioa% 99,4(1979)
Bizi-itxaropena77(2022)
Giniren koefizientea47,7(2011)
Giza garapen indizea0,921(2021)
Ekonomia
BPG nominala19.390.604.000.000 $(2017)
BPG per capita59.927 $(2017)
BPG erosketa botere paritarioa19.485.394.000.000 nazioarteko dolar(2017)
BPG per capita EAPn59.927,93 nazioarteko dolar(2017)
BPGaren hazkuntza erreala1,6 %(2016)
Erreserbak451.285.263.406 $(2017)
Inflazioa2,2 %(2016)
Historia
1776Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Aldarrikapena
1784Parisko Ituna
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+1
ISO 3166-1 alpha-2US
ISO 3166-1 alpha-3USA
Ordu eremua
ikusi
Elektrizitatea120 V. 60 Hz.NEMA 1-15(en)Itzuli etaNEMA 5-15(en)Itzuli
Internet domeinua.us,.mil eta.gov

Ameriketako Estatu Batuak[1] (ingelesez:United States of America)Ipar Amerikakoerrepublika federala da, 50estatuk eta barruti federal batek osatzen dutena. Haietako 48Kanada etaMexiko artean daude: horiei, Estatu Batu kontinentalak deitzen zaie eta beste biakHawaii etaAlaska dira. Halaber, beste zenbait dependentzia etaurruneko uharte ditu. 9.833.517 kilometro koadroko eremua hartzen du[2], eta 2023an 336 milioi biztanle zituen;[3] beraz, munduko herrialderik jendetsuenetan hirugarrena da,Indiaren etaTxinako Herri Errepublikaren atzetik. HiriburuaWashington da, etaNew York hiririk handiena.

Lehen etaBigarren mundu gerretako garaipenen ondoren, eta1991. urteanGerra Hotza amaitu zelarik, Estatu Batuak dira munduko nazio-estaturik indartsuena.Ekonomiak hazkunde jarraitua du,langabezia ez da handia,inflazioa apala da, eta oso lasterrateknologiaren aurreramendua. Gizarte oparo horrek duen arazorik larriena irabazien banaketa da:1975. urteaz gero, nazio sarreren gehitzea ia osorik joan da biztanleen % 20ren eskuetara.

Hizkuntza nagusiaingelesa da; ingelesaz gainera,espainiera,frantsesa,alemana, etaindiarren hizkuntzak ere erabiltzen dira,navajoa etahopiera (Arizonan) batez ere.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Ameriketako Estatu Batuetako geografia»

Mugak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

HerrialdeakIpar Amerikaren erdialdea hartzen du, eta baitaAlaska,Hawaii, etaOzeano Bareko beste eskualde txiki batzuk ere. Estatu Batu kontinentalek 7.825.268 kilometro koadroko eremua hartzen dute; iparraldeanKanada dute, ekialdean –Ozeano Atlantikoa, mendebaldean –Ozeano Barea, eta hegoaldean –Mexiko etaMexikoko golkoa.Alaska estatuak Kanada du ekialdean, Ozeano Barea – hegoaldean,Ozeano Artikoa – iparraldean, etaBering itsasartea – mendebaldean; 1.717.854 kilometro koadro da luze-zabalean.Hawaii estatua Ozeano Barekouhartedia da, kontinentetik 3.200 kilometro hego-mendebaldera dagoena.

Erliebea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetako eremuak ez du gorabehera handirik. Erdialdea ordoki zabala da,Mississippi arroa eratzen duena. Arro horiAppalache mendiek mugatzen dute ekialdetik, eta goi-ordokiek etaMendi Harritsuek,Sierra Nevadak etaUr-jauzien mendikateak mendebaldetik.

AppalacheakOzeano Atlantikoaren kostaldean daude.Mitchell mendia da garaiena (2.037 metro). Appalache mendikatea (Blue Ridge,Adirondacks,White Mountains) ipar-ekialdetik eta hego-mendebaldera luzatzen da. Beste aldean, mendebaldean alegia,Mendi Harritsuak daude. Horiek goi-ordokiak inguratzen dituzten bi mendilerrok osatuak dira.Ur-jauzien mendikatean gailur garaiak daude (Rainier, 4.392 metro).Sierra Nevada, berriz, zenbat eta hegoalderago jo orduan eta garaiago da;Whitney mendia da garaiena (4.418 metro).

Sierra Nevadaren mendebaldean,Kostako mendikatera bitartean,Sacramento etaSan Joaquin haranak daude, oso oparoak; ekialdean hainbat goi-ordoki etaArro Handia daude. Mendi Harritsuak Kanadatik Mexikora luzatzen dira 650 kilometroan. Bertan daudeYellowstone Parke Nazionala etaColoradoko goi-ordokia. Kostako mendikateak iparraldera jotzen du, Kanada aldera. Alaskan dago Estatu Batuetako gailurrik garaiena –Denali (6.194 metro). Iparralderago,Aleutiarraksumendi-uhartedia dago (Makushin, 2.857 metro).

Hidrografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Mississippi ibaiaNew Orleansen

Estatu Batuetako lurralderik gehienaMississippiren arroan dago. Mississippi ibaia,Missouri adarrarekin batera, munduko luzeena da. 1.970 kilometro egin ondorenMexikoko golkoan itsasoratzen da.Rio Grandek, berriz,Mexikorekiko muga eratzen du. Hori ere Mexikoko golkoan itsasoratzen da.Ozeano Barera isurtzen diren ibaiak diraColorado, ahoaKaliforniako golkoan duena, etaColumbia. Ozeano Atlantikoan itsasoratzen direnak laburrak dira. Appalache mendietan dute iturburua eta nagusiakHudson,Delaware,Potomac,Susquehanna etaSavannah dira.

Estatu Batuetakoaintzirarik zabalenakAintzira Handiak dira, Kanadaren mugan:Superior,Huron,Michigan,Ontario etaErie. Aintzira horiekSan Laurendi emari handiko ibaiak lotzen ditu. Erie eta Ontario aintzirakNiagara ibai laburrak lotzen ditu.

Klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Alde handiak daude eskualdetik eskualdera Estatu Batuetan, bai garaieragatik, baiAtlantiko edoPazifikoko itsaslaster hotzengatik; baina klimaren eragile nagusiahaizea da: iparretik hegorantz trabarik gabe dabilela etaMexikokotropikotik datorren haize bero hezeak aurrez-aurre topo egiten duelaIpar polotik datorren haize hotz eta lehorrarekin.Kaliforniako itsasertzean oso hezea da klima. Oro har, bi multzo nagusi bereiz daitezke: mendebaldea, lehorra,Mendi HarritsuetatikKostako mendikateraino hedatzen dena, eta ekialdea, hezea.Floridako klima, berriz, tropikala da.Mexikoko golkotik Ohioko haranera hedatzen den lurraldeakklima kontinentala du.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Ameriketako Estatu Batuetako historia»

Lehen urteak eta kolonizazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Paleoindiarren migrazioa

Ipar Amerikako lehenbiziko biztanleak K. a. 18000 eta 8000 artean iritsi zirenSiberiatik,Beringian zehar egindako migrazioen bidez. Ehunka hizkuntza eta kultura zeuden, eta horietako asko herrinomadak edo erdi-nomadak ziren. Gehienak galdu egin dira.

XVI. etaXVII. mendeetan,Europarekin izandako lehen topaketak kultura talka handia izan ziren, tarteaneuskal baleazaleak zeudela (egungo Kanada ekialdean).Espainiarrak hegoaldera iritsi ziren,ingelesak ekialdera, etafrantsesak iparralde etaMississippiren arrora.Mayflower izan zen Ingalaterratik Ameriketara kolonizatzailez beteta joandako lehen itsasontzia. Ingelesen lehen kokapena1607an izan zen,Jamestown herrian (Virginia).

Mayflower Ituna,1620

Laster, hainbat kolonia ezarri ziren ekialdeko kostaldean (Plymouth,Boston,Salem,Williamsburg). XVII. eta, batez ere, XVIII. mendean,esklaboak eraman zituzten, Afrikako jendearen salerosketaren bidez, batez ere hegoaldekokotoi sailetan lan egiteko, baina baita era guztietako azpiegiturak eraikitzeko ere. Hasieran, Britainia Handiaren koroapeko lurretan finkatutako ingelesak, herbeheretarrak, eskoziarrak, alemaniarrak eta eskandinaviarrak itunetara heldu ziren bertako biztanleekin (ekialdeko amerindiarrekin), eta hauek, oro har, europarren hainbat teknika eta kultura ezaugarri onartu zituzten. Europarren kolonizazioaAppalache mendien ekialdera mugatzen zen. Hala ere, berehala hasi ziren pizten tentsioa eta gatazka, europar jatorriko herritarren hazkuntza demografiko eta hedakuntzarako joera zela-eta. Liskar haietako handienaren aukera hartuz, EuropakoZazpi Urteko Gerraren une berean, britainiar kolonoek frantziarren lurraldeen erdia berenganatu zuten, eta halaxe azalera bikoiztu.

Independentzia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1763an Ingalaterrak eta Frantziak sinaturikoParisko Itunaren ondorioz, kolonien defentsa eta mantenimendu kostuaren zati bat kolonoek ordain zezaten saiatu zen Ingalaterra. Argudio hori erabili zuten Londresen parlamentu-neurri sail bati ekiteko; neurri horiek zerga berriak zekartzaten eta koloniak zuzen-zuzenean ukitzen zituzten. 1763-1767 bitartean, zenbait legek aduana eskubideak eta merkataritzarako dokumentuak (paper tinbratua) ezarri zituzten hainbat produkturen gainean. Neurri horiek berehalakoan arbuiatu zituzten kolonoek, uste baitzuten, britainiar mendeko izanik, ez zutela zergarik ordaindu beharrik berak Londresko parlamentuan egon gabe. Ez protestek, ez kolonoek Londresa bidalitako ordezkariek, ez zuten inolako eraginik izan, zeren etaJurgi III.a erregeak asaldura egoera adierazi baitzuen kolonientzat,1773koBostongo Tearen Matxinadaren ondoren.[4]

Estatu Batuetako konstituzioaren izenpetzea,1776

Kolonoak geroko sistema federala iragartzen zuen elkarte baten inguruan antolatu ziren;Filadelfian egindako bi kongresutan,1774 eta1775ean, mamitu zen antolamendu hura.George Washington aukeratu zuten kolonietako gudarostearen jeneral buru, Jurgi III.ak bidalia zuen ingeles eta aleman mertzenarioen armadari aurre egiteko. Horiek horrela,1776kouztailaren 4an,hamahiru britainiar kolonien independentzia aldarrikatu zuten (Independentzia adierazpena). Berehala, gerra piztu zen Erresuma Batuarekin,1783 arte, baina metropoliak atzera egin behar izan zuen.1787anAmeriketako Estatu Batuetako Konstituzioa onartu zuten, Mendebalde osoko lehena. Bi testu horiek jarri zituzten estatubatuar nortasunaren lehenengo oinarriak.

George Washington hautatu zuten errepublika berriaren presidente, baina luze gabe sortu ziren elkarren kontrako bi alderdi: Alderdi Federalista, boterea zentralizatu eta metatzearen aldekoa (garapena), eta Alderdi Errepublikanoa, herriaren oinarrizko askatasunei eta estatuen subiranotasunari eustearen aldekoa (jeffersondar demokrazia).1792-1796 bitartean, hurrenez hurren,Kentucky etaTennessee erantsi zitzaizkion errepublikari. Federalisten bultzadaz,Washington D.C. hiriburu federala sortu zen, baita AEBetako lehenengo banku zentrala ere.Thomas Jefferson presidentetzara heldu zen1801ean, eta1803anLouisiana erosi zioten Frantziari.1811n, gatazka piztu zen Erresuma Batuarekin, artean Europako monarkia horrek ez baitzuen esperantza galdu nola edo hala errepublika berria atzera menpera ekartzeko.

EsklaboakHego Carolinako lur sail batean,1790 aldean

1815ean bukatu zen gerra hori, baina mugarria izan zen estatubatuar kontzientzia pizteko, baita armada indartsua sortzen hasteko eta finantzen garapenerako ere.1816an,Estatu Batuetako Bigarren Bankuari AEBetako banku zentrala izateko baimena eman zioten. Britainiarren laguntzat jotako Alderdi Federalistarenak egin zuen, baina, ordainean, jaun eta jabe geratutako Alderdi Errepublikanoa zatitu egin zen, eta federalisten balio asko errepublikanoen talde batek hartu zituen,Henry Clay buru zuela. Kontrako aldean zuenAndrew Jackson, eta azken hau izan zen presidentea18291837 bitartean. Jacksonek hedatze politika garatu zuen bere agintaldian.Florida ordurako bereturik (1819),Mexiko Espainiatik bereizi zen unetik (1823) mexikarrak ziren lurralde batzuk erantsi zituen (Texas,Kalifornia etaMexiko Berria); gainera,Oregon ingeles-ipar amerikar administrazioaren azpian zegoen1818tik.[4] Horrezaz gainera, amerindiarren kontrako lehenengo neurri sistematikoak hartu zituen, mendebaldera,Mississippi aldera, kanporatuz (Malkoen bidea,1831-1838). Bertako biztanle amerindiarrak baztertuak izan ziren gero eta gehiago, bereziki 1815eko gerraren ondoren, eta asko hil ziren, kolonoek ekarritako gaixotasunen ondorioz (baztanga,elgorria) eta haiekin izandako liskar odoltsuetan.

Gerra Zibila eta industrializazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Ameriketako Estatu Batuetako historia (1865-1918)»

Hedapenak beste ondorio erabakigarria ekarri zuen: AEBen gizarte eta ekonomia lurraldekatzea. Zenbait hiri,New York edoBaltimore adibidez, biztanle kopuru handi samarra hartzen hasiak ziren, baina lurralde berrietan biztanleria guztiz barreiatua zegoen gaitzeko lurralde zabaletan eta gune txikietan, estatu gisa sendotu gabeko lurraldeetan. Begien bistako desberdintasuna zegoen, orobat, produkzioari eta gizarte egiturari dagokienez, iparraldearen, erdialdeko mendebaldearen eta hegoaldearen artean. Iparraldea hiritsuena eta industrialena zen; erdialdeko mendebaldean indiarren lurren konkistan eta harrapaketan beren lurrak lorturiko nekazariak bizi ziren, eta hegoaldeak esklaboen bidezko produkzio sisteman oinarriturik jarraitzen zuen, hartarako etekin handia ematen zuten lur guztiz zabalak behar zirelarik.

Gettysburgeko Gudua,1863

Arrazoi horrexegatik,esklabotzaren arazoak lehen planora pasa ziren1840-1850 urteetan. Mugimendu abolizionistak, iparraldekoak gehienbat, mehatxu zuzentzat hartzen zituzten hegoaldeko lur-jabeek zein estatuek. Hauek, Kongresuak esklabotza deuseztatzeko edo esklaboak iparraldera ihes egitea bideratzeko konstituzioa aldatuko ote zuten beldurrez, beren burua posibilitate horren aurka babestu nahi izan zuten.1860an,Hego Carolina batasunetik bereizi zenAbraham Lincoln errepublikazalea lehendakari zela. Haren atzetik beste sei estatu bereizi ziren (Mississippi,Florida,Alabama,Georgia,Louisiana etaTexas) etaAmeriketako Estatu Konfederatuak osatu zituzten1861ean. Gobernu federalak borrokari ekin zion Batasunaren alde, eta esklabotasuna legezkotzat zuten beste lau estatu lotu zitzaizkion Konfederazioari (Virginia,Ipar Carolina,Tennessee etaArkansas). Garapen industrial eta teknologikoak Batasunaren alde jokatu zuen, eta1865ean hegoaldeko estatuen konfederazioak amore eman zuen. Nazioarentzat garrantzi handiko ondorioak izan zituenGerra Zibilak: 650.000 lagun hil ziren eta milioi bat zauritu, hegoaldeari hondamena ekarri zion, har gertatu baitziren gudurik latzenak, lau milioi esklabok askatasuna lortu zuen, eta Batasuna eta gobernu federala indartuta atera ziren.[5]

Norvegiar kolonoakIpar Dakotan,1898

Gerra zibilari eta indiar nazioekiko liskarrei esker, herrialdeak barne batasun handia lortu zuen eta kolonizazioaz gero amerikar muga izandako lurraldeak menderatu zituen. Horrela jarri ziren zabalkunde berrirako oinarriak.1867anAlaskako lurraldea erosi zioten Errusiari.1890ekoWounded Kneeko sarraskia izan zen indiarren aurkako azken liskar armatu handia.1893an, estatu kolpe batekHawaiiko Erresumako monarkia eraitsi zuen; bost urte geroago, AEBek uhartedia beretu zuten.Espainiaren aurkako gerra irabazirik,Filipinak,Guam etaPuerto Rico anexionatu zituzten1898an.[6]

Urte haietan europarrek oldeka emigratu zuten Ipar Ameriketako hirietara, garai hartako hiririk jendetsuenetara, eta lurraldea oso bizkor urbanizatu zen. Emigrazioa eta urbanizazioa, ordea, ekonomia hazkundeari esker gertatu ziren, nagusiki. Estatu Batuek nekazaritza modernoa eta baliabide natural ugari zituzten, garraio sistema bikaina zen eta, batez ere, garrantzi handiko aurreramendua izan zuen bertako industriak,Cornelius Vanderbilt,John D. Rockefeller etaAndrew Carnegie bezalako magnateen eskutik. Bankuek ere pisu handia hartu zuten.Edison etaTeslari esker, argindarra herrialdeko bazter guztietara zabaldu zen, etaHenry Fordek automobilgintza irauli zuen. Hori guztia zela-eta, Estatu Batuetako ekonomia munduko aberatsena zen1918rako.[5]

XX. mendea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Ameriketako Estatu Batuetako historia (1918-1945)» eta «Ameriketako Estatu Batuetako historia (1945-1964)»
Dorothea LangerenAma etorkina (Migrant Mother),Depresio Handiaren sinboloa

Lehen Mundu Gerra hasi zelarik neutral iraun bazuten ere,1917an gerran sartu zirenAliatuen alde. Gerra ostekoParisko Bake Biltzarrean,Woodrow Wilson presidentea nabarmendu zen, Estatu Batuak herrialde ahaltsua zirela erakutsiz.1920ko hamarkadan, industria handi eta kontsumo izugarrian oinarrituriko oparoaldia bizi izan zuen herrialdeak. Gizartean, ordea, erreakzio kontserbadore eta nazionalista gertatu zen eta, aldi berean, astialdiko kultura berria (jazza, zinema eta kirolak) sortu zen; politikari dagokionez, joera kontserbadorea izan zen nagusi.[7]

Normandiako LehorreratzeaBigarren Mundu Gerran,1944

Mundu hark1929ko kraka etaDepresio Handiarekin jo zuen hondoa.1932ko hauteskundeak irabazirik,Franklin Delano RooseveltekNew Deal delakoa abiarazi zuen, herri guztia lanean jarriz eta erakundeen baliabide guztiak erabiliz Estatu Batuetako ekonomia eta gizartea berpizteko; lan horri esker lortu zuen herrialdeakBigarren Mundu Gerran demokrazien aitzindari izatea.[7] Gerran 400.000 estatubatuar soldadu hil baziren ere,[8] herrialdearen indar ekonomiko eta militarra handitu zen.Bretton Woods etaJaltako batzarretan, Estatu Batuek beren onurarako baliatu zuten garaipena.1945eko abuztuaren 6an eta 9an,lehenbiziko bonba nuklearrak jaurti zituztenJaponiakoHiroshima etaNagasaki hirietan; 150.000 lagun baino gehiago hil ziren bonbardaketetan.[9] Japonia irailaren 2an errenditu zen.

Bigarren Mundu Gerraren ondotik, Estatu Batuak etaSobietar Batasuna izan ziren munduko bi superpotentziak. Elkarren kontrako bi eredu ziren, gizarte, politika eta ekonomian,kapitalista bata, etakomunista bestea.Roosevelten desioa, demokrazia politikoa, merkataritza askatasuna eta nazioarteko lankidetza landuz, mundua berritik antolatzekoa,Stalinen pragmatismoaren aurrez aurre zegoen, haren interes nagusia errusiar lurraldea zabaltzea etaEkialdeko Europa menderatzea baitzen.[10] Bi superpotentzien arteko tentsio egoerariGerra Hotza izena eman zitzaion. Mundua bi bloketan banatu zen, eta Estatu Batuek bloke kapitalistaren buruzagitza eta defentsa hartu zuten beren gain.Marshall Planaren etaNATOren bidez bideratu zutenMendebaldeko Europarako laguntza; bien bitartean, histeria antikomunista (macarthismoa) piztu zen beren lurraldean.

Buzz Aldrin Ilargian,1969

Gerra Hotzean AEBek eta SESBk ez zuten inoiz elkarren aurka jo zuzenean, zeren eta bi-biek sustaturiko armamentu lasterketa neurrigabeakizuaren oreka delakoa ekarri baitzuen. Hau da, gerra nuklearra lehertuz gero, garailerik gabe amaituko litzatekeelako segurantza. Tentsio handieneko uneak1947 eta1953 bitartean gertatu ziren,Berlingo Blokeoan (19481949) etaKoreako Gerran (1950–1953) batez ere.[11]1957an,espazioko lasterketa lasterketa hasi zen, SESBklehenbiziko satelite artifiziala Lurraren orbitan jarri zuenean. Sobietarra izan zenespazioratu zen lehenbiziko gizakia ere, bainaNeil Armstrong etaBuzz Aldrin estatubatuarrak izan ziren Ilargia lehenengo aldiz zapaldu zutenak,1969an.[12]1965etik aurrera, Estatu Batuak erabat nahasi zirenVietnamgo Gerran.

Vietnamgo Gerraren aurkako protestak,1967

Barne egoerari dagokionez, ekonomia eta biztanleria hazi ziren.Eskubide zibilen aldeko mugimenduak indarkeriarik gabeko protesta ekintzak erabili zituenafro-amerikarrek jasaten zuten diskriminazioaren aurka;Rosa Parks etaMartin Luther King izan ziren mugimendu horretako buruzagi nagusiak.John F. Kennedyren hilketaren ondoren,Lyndon B. Johnsonen agintaldian onartu ziren eta Eskubide Zibilen Legea (1964) etaBoto Eskubide Legea (1965).1960ko eta1970eko hamarkadetan indar handia hartu zuenkontrakulturak, nazionalismo beltzak, Vietnamgo Gerraren aurkako protestek etasexu iraultzak bultzaturik.

1974an,Richard Nixon presidenteak dimisioa eman behar izan zuenWatergate eskandalua zela-eta;Gerald Fordek ordeztu zuen.[13]Estanflazioak etaTeherango gatibuen krisialdiak markatu zutenJimmy Carterren agintaldia (19771981).Ronald Reaganek sakonki aldatu zuen politika ekonomikoa,gastu publikoa murriztuz eta merkatu librea sustatuz.[14]1991ean, Reaganen bigarren agintaldian,Sobietar Batasunaren desegin zen; horren ondorioz,Gerra Hotza amaitu zen.

Azken urteak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
2001eko irailaren 11ko atentatuak

Golkoko Gerra izan zen Gerra Hotzaren osteko lehen gatazka handia.1990ean hasi zen,Irakeko gudarosteakKuwait inbaditu zuenean. Estatu Batuek berehala erantzun zioten bere aliatuaren okupazioari, eta Basamortuko Ekaitza zeritzan operazio militarra abiarazi zuten 1991ko urtarrilaren 16an.[15]

2001. urtean, gerraz kanpoko herrigune batean inoiz izandakoerasorik handiena gertatu zen AEBetan.Al Kaida talde terroristak zenbait hegazkin bahitu zituen barruan bidaiariak zihoazela, etaDorre Bikien aurka egin zuten talka: 3.000 hildakotik gora izan ziren. Erasoa arrazoi hartuta, AEBekAfganistango Gerra justifikatu zuten,terrorismoaren aurkako gerra hasiz. Aldi berean,Irak ere inbaditu zuten etaPatriot Act terrorismoaren aurkako lege ospetsua aurrera atera zuenGeorge W. Bush orduko presidentearenadministrazioak.[16]

Gobernua eta administrazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Politika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Ameriketako Estatu Batuetako gobernua»
Etxe Zuria

Errepublikakonstituzional,demokratiko etapresidentzialista da. Sistema horren oinarrian “botere bereizketaren printzipioa” dago, zorrotz-zorrotz aplikatuta egon ere; botere hauek, hiruki baten hiru aldeen antzera ikus ditzakegu:[17]

  • Presidentea, botere betearazlearen buru. Estatuburua da, eta haren esku dira estatuburu ororen forma eta errepresentazio botereak; gainera, gobernu federalaren buruzagi gorena da, eta erabateko ahalmena du botere betearazlea erabiltzeko. Lau urtean behin hautatzen dute, zeharkako sistema batez; sistema horretan, hiritarrek konpromisario talde bat hautatzen dute, eta hauek izango dira, azken batean, presidentea hautatuko dutenak. Konpromisario edo “hautesle presidentzial nagusiek” ezin dute beren botoa aldatu eta, hala, hautaketa bi aldetan egite hori sinbolo hutsa da.
  • Kongresua,Ordezkarien Etxeaz etaSenatuaz osatua, botere legegilea duena. Ordezkarien Etxeak 490 ordezkari edo diputatu ditu, hiritarrek zuzenean hautatuak, neurri berdin samarreko hauteskunde barrutietan. Bi urteko agintaldia dute. Senatariak, berriz, 100 dira, eta sei urteko agintaldia daukate.
  • Auzitegi Gorena, Justizia administraziorako agintaritza nagusia.

Banaketa administratiboa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Ameriketako Estatu Batuen banaketa administratiboa», «Ameriketako Estatu Batuetako itsasoz haraindiko uharteak» eta «Ameriketako Estatu Batuetako estatu»

Ameriketako Estatu Batuak 50 estatuz eta barruti federal batez (Columbiako Barrutia) osatuta daude:

48 estatuk (denak,Alaska etaHawaii izan ezik), kontinenteko estatuak edolower 48 izenekoekIpar Amerikako erdialdea hartzen dute. AlaskaKanadak banantzen du beste estatuetatik.Hawaii, berrogeita hamargarrena,Ozeano Barean kokatutako uhartedia da.


Estatu Batuen mendeko eskualdeak diraBaker uhartea,Birjina Uharte Estatubatuarrak,Guam,Howland uhartea,Ipar Marianak,Jarvis uhartea,Johnston atoloia,Kingman uharria,Midway,Navassa uhartea,Palmyra atoloia,Puerto Rico,Samoa Estatubatuarra etaWake. Bertako biztanleek ez dute hauteskunde federaletan parte hartzen.1947ko uztailaren 18tik1994ko urriaren lehena arte, Estatu Batuek administratzen zuten Ozeano Bareko Uharteetako zainpeko lurraldea. Gaur egun, haien egoera aldatu da: 1986ko azaroaren 3az gero,Ipar Marianakcommonwealth bat dira, Estatu Batuekin lotura politikoa dutenak;Palauk elkartze libreko itun bat izenpetu zuen Estatu Batuekin, 1994ko urriaren 1az gero eraginkorra;Mikronesiako Estatu Federatuek elkartze libreko itun bat dute, 1986ko azaroaren 3az gero eraginkorra; etaMarshall Uharteetako Errepublikak elkartze libreko ituna izenpetu zuen, 1986ko urriaren 21az gero eraginkorra.

Estatu Batuen mendeko uharte eta uhartediak.

GobernukoErrolda Bulegoak lau eskualdetan eta 9 azpieskualdetan banaturik du herrialdea, errolda eta beste zenbait biztanleria datuetarako:

Hauteskundeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «2008ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeak»

Segurtasuna eta Inteligentzia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Polizia Ameriketako Estatu Batuetan» eta «Ameriketako Estatu Batuetako Segurtasun Nazionalerako Saila»

Segurtasun indarrak Ameriketako Estatu Batuetanjustizia kriminalaren sistemako hiru osagaietako bat da kartzela etaauzitegi sistemekin batera. Herrialdean 5 mailatakopolizia agentziak daude:federalak,estatukoak,konderrikoak,udalerrikoak eta polizia talde bereziak.

Indar armatuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Ameriketako Estatu Batuetako Indar Armatuak», «Pentagonoa» eta «Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Saila»

Indar Armatuak, zuzeneanDefentsa Sailaren ardurapean daude eta 5 gorputz edo armadatan banatzen dira.

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Biztanleria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
AEBko biztanleriaren banaketa 1996an[19]
AEBko biztanleriaren hazkunde-tasa 1980-1990 bitartean[19]

2018an, 326,9 milioi biztanle zituen.[3] Adinka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak % 18,7 dira, 15-24 urte bitartekoak – % 13,2, 25-54 urte bitartekoak – % 39,4, 55-64 urte bitartekoak – % 12,9, eta 65 urtetik gorakoak – % 15,6. Bizi itxaropena 80 urtekoa da; 77,7 urtekoa gizonezkoena eta 82,2 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak).[20]

Banaketa etnikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Herrialde askotarikoa daetnia etaarraza taldeen aldetik. Izan ere,europar jatorria dutenez gain,afroamerikarrak (% 12,62010ean),latinoamerikarrak (% 16,3) etaasiarrak (% 4,8) oso talde garrantzitsuak dira.[20] Halaber, europarrak iritsi baino lehen, herriamerindiarrak bizi ziren lurraldean, besteak bestesiuxak,txerokiak etakomantxeak, gaur egun oso egoera gutxitu eta baztertuan daudenak. Azkenik, aipagarria daEuskal Diasporak herrialde honetan daukan presentzia, hainbateuskal etxe baitago barreiatutaNorth American Basque Organizations (NABO) erakundeak batuta.

Hizkuntzak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuek ez dute hizkuntza ofizialik, baina 32 estatutaningelesak du estatus ofiziala.Hawaiin ingelesa etahawaiiera dira ofizialak, etaAlaskan 20 hizkuntza indigena daude onarturik.[20] Ofizialak izan gabe,Mexiko Berriko legeriak ingelesa eta gaztelaniaren erabilpena sustatzen du, etaLouisianakoak ingelesa eta frantsesarena.[21]Puerto Ricon gaztelania da ofiziala, etaGuamen, naiz eta hizkuntza nagusiena ez izan,txamorroa ofiziala da.Polinesiako beste uharteetan bertako hizkuntzak ere onartzen dira.

Erabilpenari dagokionez,ingelesa dahizkuntza nagusia, biztanleriaren % 79ren etxeko hizkuntza baita (2015eko zenbatespena).[20]Gaztelania da % 13ren etxeko hizkuntza, etatxinera – % 1ena. Gaztelania da eskoletan bigarren hizkuntza bezala gehien erakusten dena.Amerindiarrek eusten diete beren hizkuntzei, baina oso hiztun gutxirekin eta. Duela bi mendeko egoerarekin alderaturik,hizkuntza indigenetako asko desagertu dira. Hauek dira hizkuntza indigena nagusiak:navajoa,siuxera,yupikera,txerokiera, mendebaldeko:apatxea, pimera,txoktawera, keresera, zuniera etaojibwa.

AEBetan milioi bat hiztun baino gehiago duten hizkuntzak (2016)[22][23][24]
HizkuntzaBiztanleriaren
ehunekoa
Hiztun
kopurua
Ingelesez
oso ongi
dakitenak
Ingelesez
oso ongi
ez dakitenak
Ingelesa(bakarrik)~%80237.810.023- -- -
Gaztelania
(espainiar kreolera barne, bainaPuerto Rico kanpoan utzirik)
%1340.489.81323.899.42116.590.392
Txinera
(aldaera guztiak)
%1,03.372.9301.518.6191.854.311
Tagaloa
(filipinera barne)
%0,51.701.9601.159.211542.749
Vietnamera%0,41.509.993634.273875.720
Arabiera
(aldaera guztiak)
%0,31.231.098770.882460.216
Frantsesa
(patoisa etacajun frantsesa barne)
0.3%1,216,668965,584251,087
Koreera0.2%1,088,788505,734583,054

Erlijioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Protestanteak % 46,5 dira,katolikoak – % 20,8,juduak – % 1,9,mormoiak – % 1,6,musulmanak – % 0,9,Jehovaren lekukoak – % 0,8,budistak – % 0,7,hinduistak – 0,7 %, etaerlijiorik gabekoak – % 22,8 (2014ko zenbatespena).[20]

Hiri nagusiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Artikulu nagusia: «Ameriketako Estatu Batuetako hiri nagusien zerrenda»
Ameriketako Estatu Batuak: biztanle gehien duten hiriak
2016ko zenbatespena[25]
Post.IzenaEstatuaBiztanleakPost.IzenaEstatuaBiztanleak
New York
New York
Los Angeles
Los Angeles
1New YorkNew York8.537.67311AustinTexas947.890Chicago
Chicago
Houston
Houston
2Los AngelesKalifornia3.976.32212JacksonvilleFlorida880.619
3ChicagoIllinois2.704.95813San FrantziskoKalifornia870.887
4HoustonTexas2.303.48214ColumbusOhio860.090
5PhoenixArizona1.615.01715IndianapolisIndiana855.164
6PhiladelphiaPennsylvania1.567.87216Fort WorthTexas854.113
7San AntonioTexas1.492.51017CharlotteIpar Carolina842.051
8San DiegoKalifornia1.406.63018SeattleWashington704.352
9DallasTexas1.317.92919DenverColorado693.060
10San JoseKalifornia1.025.35020El PasoTexas683.080

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
New York, Estatu Batuetako finantza gune nagusia
Sakontzeko, irakurri: «Ameriketako Estatu Batuetako ekonomia»

Estatu Batuetakoekonomia munduko indartsuena, ugariena eta teknologiaz aurreratuena da.Barne produktu gordina biztanleko 59.500 dolarrekoa izan zen 2017an.[20] Munduko biztanle guztien % 5 eskas dituelarik, Estatu Batuek ekoizten dute, urtero, planetako aberastasunen % 30 baino gehiago. Baliabide aberatsak eta azpiegitura bikainak daude oparotasun horren oinarrian.1975. urteaz gero, irabazi gehien-gehienak familia aberatsenen % 20ra joan dira.19941998 urteetan gora egin zuen ekoizpen errealak,inflazio tasa oso txikia izan zen, etalangabezia tasa % 5etik beherakoa.

1996 AEBko diru-sarrerak biztanleko. Batez bestekoa 100.[19]

Merkatuko ekonomia da Estatu Batuetakoa, eta pertsona eta enpresa pribatuek hartzen dituzte erabaki nagusiak; gobernuak merkatu pribatuetan erosten ditu gehienbat hornigaiak eta zerbitzuak. Estatu Batuetako enpresek Mendebaldeko Europako eta Japoniako kideek baino askoz malgutasun handiagoa dute kapitalak zabaltzeko, langileak kaleratzeko, eta produktu berriak sortzeko. Aldi berean, muga handiak dituzte beren lehiakideen merkatuetan sartzeko, atzerritar konpainiek Estatu Batuetan sartzeko dituztenak baino askoz handiagoak. Estatu Batuetako enpresak munduko lehenak dira, edo ia lehenak, teknologia aurreratuenetan, berezikiordenagailuetan, eta sendagintza, aireontzi, eta hornigai militarretan, nahiz eta azken horiek zerbait murriztu diren Bigarren Mundu Gerraz gero.Teknologiaren aurreramenduen lastertasunaren ondorioz,two-tier labor market deritzana sortu da (bi mailako lan merkatua): maila beherekoenek ez dute goiko mailakoen heziketa eta prestakuntza bera eta, gero eta gehiago, ez dute eskuratzen ez soldata igoerarik, ez osasun aseguruen babesik, ez bestelakorik.

Epe luzerako arazoen artean, aipatu behar dira zaharragotzen ari den biztanleriaren sendagintza kostu gero eta handiagoak, azpiegitura ekonomikoan egin diren inbertsio desegokiak, eta familia sarreren etena gizatalde pobreenetan. 1999koBPG 1998koa baino zertxobait apalagoa izan zen, eta inflazioa eta langabezia bere horretan geratu ziren gutxi asko. 1999ko arazoak Ekialdeko Asiako eta Errusiako finantza krisi larriak izan ziren, eta akzioen garestitasuna enpresen irabazien ondoan.1960ko hamarkadan Estatu Batuetako biztanleek munduko bizi maila altuena bazuten ere, gaur egungo gizartean gero eta nabarmenagoa da aberatsen eta pobreen arteko aldea.

Lehen sektorea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Nekazaritzak langile aktiboen % 0,7 baino ez du hartzen (2009ko datua)[20], baina munduko lehena da. Oso teknika modernoak baliatzen ditu, eta bederatzi milioi pertsona inguru enplegatzen ditu nekazaritza gaien produkzio, eraldaketa, ontziratze, garraio, banaketa eta esportazioetan. Gai askotan da munduko estatu ekoizle nagusietako bat, lehenaartoan[26] etasoian[27]; tropikoetako gaiak baino ez ditu falta (kafea,bananak,kakaoa, etab.).

Garai bateanbeltetan zegoen nekazaritza antolatua, gai bakarra lantzen zuten eraztun edo eskualdeetan alegia (Dairy Belt, esnearena; Wheat Belt,gariarena; Corn Belt, artoarena; Tobacco Belt,tabakoarena; Cotton Belt,kotoiarena), baina egitura hori aldatzen ari da. Ekialdean eta Aintzira Handien eskualdean merkatu urbanorako gaiak lantzen dira, eta hegoaldean, berriz, kotoiak eta tabakoak atzera egin dute eta lekua utzi diete soiari, fruitu etalekaleei,kakahueteari eta bazkarako gaiei.

Laborantza da oraindik ere nagusiMiddle Westen, baina arto-soia-abere hazkuntza hirukotea ari da nagusitzen. Mendebalde idorrak arrantxoen eskualdea izaten jarraitzen du, baina eremu ureztatuen gehitzeari esker, hirientzako balio handikoak diren gaiak hasi dira lantzen. Arrakasta horiek, ordea, badituzte beren alde txarrak ere: estatuak nekazaritzari ematen dion laguntza kostu handikoa da, nekazari askok zor handiak dituzte, eta txikienak egoera larrian daude; nazioarteko egoerak bestalde eragin handia du nekazaritzaren orekan, gariaren esportazioan bereziki, eta lurrak erein gabe uztea da sarritan produkzio gehiegiaren kontra borrokatzeko modu bakarra. Basogintzaren ere Estatu Batuak dira munduko lehenak, eta bosgarrenak arrantzan (1995), baina hala ere beharren erdia baino ez dute asetzen alor horretan.

Bigarren eta hirugarren sektoreak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Behera egin du amerikar industriak munduan izan duen pisuak:1946an amerikar industriatik zetorren mundu osoko ekoizpenaren %50, eta gaur egun %20 baino gutxiago dator. Ekoizpenean, dena den, aurrenekoa izaten jarraitzen du, eta hirugarren mundu esportatzailea baino ez da gaur,Alemania etaJaponiaren atzetik. Oinarrizko industriek (burdingintza,metalurgia, kimikagintza), atzera egin dute, batez ere ipar-ekialdeko eta Aintzira Handietako Manufacturing Belt tradiziozko eskualde industrialetan, eta aldi berean oso alor garrantzitsuetan; automobilarenean eta ehungintzan adibidez, oso berregituratze sakonak egin dira.

Industria alor modernoek etorkizun ona dute: aeronautika, kimika gaiak, farmazia, eraikuntza elektrikoak eta elektronika profesionala; Estatu Batuak dira orobat aurrenekoak armagintzan. Ahulxeagoa da osagai elektronikoen eta elektronika zabalaren industrian, eta orobat etxetresna elektriko eta ikus-entzunezkoetan. Hala ere, abantaila handiak gordetzen ditu: multinazional sare garrantzitsu bat (General Motors,Ford etaExxon munduko hiru enpresa handienak dira), teknologia aurreratuenen jabe dira, eta lehen mailako ikerketa dute.

Hirugarren sektorearen garapen handiak (BPGaren %80,2 2017an), aurreneko postua eman die Estatu Batuei jakintzaren eta informazioaren bilketa, metaketa eta banaketan, eta horiek guztiak funtsezkoak dira amerikar kulturak mundu osoan duen indar eta eraginean.

Azken urteak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Langintza berrien eta teknologia aurreratuko industrien garapenak, turismoaren indarrak eta ingurumen hobeen bilaketakSun Belt eskualdearen garapena erraztu dute (Florida,Texas,Kalifornia), etaMexikorekiko trukeen areagotzeak mugako eskualdearen hazkunde ekonomikoa ekarri du. Nolanahi ere, 1990eko hamarkadan izan zen eragozpenik: zorrak, merkataritza eta aurrekontu defizitak, biztanleen parte baten pobretzea.

Europar Batasuna, Estatu Batuekin pareka daitekeen merkatu bakarra, arerio bihurtu zaie; aldi berean,Japoniaren lehiak bizirik dirau industrian eta finantzetan, etaAlemaniarekin borrokan dihardu munduko lehen esportatzailea izateko. 1994ko abenduaren 1etik aurrera, merkataritza libreko eskualde batek,NAFTAk, lotzen ditu Estatu Batuak, Kanada eta Mexiko.

2015ean, ia hiru milioi lanpostu berri sortu ziren AEBetan. Azken hamabost urteetan inoiz egondako enplegu sorrera handiena izan zen2014koa.Europako arazoak urrun utzita, langabezia tasa % 5,6ra eraman zuenBarack Obamaren politikak.[28]

Azpiegiturak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Garraioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Garraioei dagokienez, alor askotan daude Estatu Batuak aurreneko lekuan: han dago munduko burdinbide, autobide eta errepide sarerik hoberena, auto kopuru handiena (munduko auto pribatu guztien % 25), eta bertan daude munduko hamar aireportu handienetatik zazpi.

Izan ere, herrialdeak izugarrizko lur eremua handiak dituenez, oso garrantzitsua da garraiorako azpiegitura egokiak izatea. Garraioari lotutako ardura guztiakGarraiobide Sailak ditu, segurtasuna izan ezik, azken hauSegurtasun Nazionalerako Sailak kudeatzen baitu.

Garraio motaBidaiari-miliak
(milioika)
Ehunekoa
Errepidez - guztira4,884,55788.79%
auto eta motorraz4,520,81082.18%
Kamioiez222,8364.05%
Autobusez162,9082.96%
Hegazkinez583,68910.61%
Trenez - guztira30,9720.56%
Joan-etorriak16,1180.29%
Lanera joatea9,4730.17%
Aldirikoak5,3810.10%
Bestelakoak (adib. ferryak)2,0910.04%
Iturria: 2005eko Garraiobide Estatistika Bulegoak emanda.

Errepideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Estatuarteko autobideak (Garrantzitsuenak gorriz)Interstate Highway marker
4581012151617192022242526272930
35373940434445495557596465666869
70717273747576 (M)76 (E)777879808182
8384 (M)84 (E)8586 (M)86 (E)8788 (M)88 (E)8990
91939495969799H-1H-2H-3
BestelakoakA-1A-2A-3A-4PRI-1PRI-2PRI-3

AEBetan oso garrantzitsuak dira errepideak, hauen bitartez egiten baitagarraio guztiaren ia %90. Horregatik,1950an, lehenengo estatuarteko autobideak edoInterstate highway direlakoak eraikitzen hasi ziren. Horretarako, AEB osoan zehar autobide sare bat sortu behar izan zuten, garai hartan zeuden auto kopuru handiari aurre egiteko. Orduan,Estatuarteko Autobide Sarea edoInterstate Highway System sortu zuten, herrialdekoautobide guztiak kudeatzeko. GarrantzitsuenaInterstate 95 da.

Autobide edoInterstate sarea
Autobide baten seinalearen adibidea
Interstate 8San Diegon.

Nahiz eta estatuarteko autobideak garrantzitsuenak diren, badaude beste autobide mota batzuk:

  • estatubatuar autobideak: bigarren mailako autobideak dira;
  • estatu autobideak:estatu bakoitzak duen berezkoautobideak dira;
  • konderriko autobideak: konderrietan dauden autobide txikiak dira, gehienbat.

Aireportuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Chicagoko Midway aireportua.

Aireportuak garrantzia izugarria du Ameriketako Estatu Batuetan.Munduko 30 aireportu erabilienetatik, 17 herrialde honetan daude. Halaber, munduko lehenaHartsfield-Jackson nazioarteko aireportua da. Hain herrialde handia denez, asko bidaiatzen da hegazkinez, nahiz oporretarako edo negoziorako. Ameriketako Estatu Batuetako aireportuen kudeaketazHegazkintza Administrazio Federala agentziafederala arduratzen da, gainera,irailaren 11ko atentatuen ondoren, aireportuetako segurtasun indarrak izugarri sendotu zituzten.

Herrialdeko airelinea garrantzitsuenakDelta Air Lines etaAmerican Airlines dira.

  • Aireportuak: 14.893 (2005).
  • Asfaltatutako lurreratze-pistak dituzten aireportuak: 5.174.
  • Asfaltatu gabeak: 9.398.
  • Heliportuak: 118 (1999).
AEBetako aireportu garrantzitsuenak (2008)
AireportuaKokapena
1.Hartsfield-Jackson nazioarteko aireportuaAtlanta,Georgia
2.O'Hare nazioarteko aireportuaChicago,Illinois
3.Los Angelesko nazioarteko aireportuaLos Angeles,Kalifornia
4.Dallas-Fort Worth nazioarteko aireportuaDallas/Fort Worth,Texas
5.Denverko nazioarteko aireportuaDenver,Kolorado

Trenbideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
New Yorkeko tren geltoki nagusia

Ameriketako Estatu Batuetan,XX. mendeko erdira arte, garraiobiderik ezagunena eta erabiliena trena zen. Urte batzuen ondoren,hegazkin etaestatuarteko autobideen loraldia gertatu zenean, tren bidezko garraioa izugarri gutxitu zen. Gaur egun gutxi erabili arren, gobernuak tren-sare nazional bat mantentzen du hiri nagusien artean, adibidezNew York,Washington,Boston,Chicagoren artean. Herrialdeak beste inguruko herrialdeekin trenbide-loturak ere ditu:

  1. Kanadarekin,New York etaMontreal alde batetik;Seattle etaVancouver beste aldetik;
  2. Mexikorekin,El PasotikChihuahuara;
  3. Kubarekin ez, Estatu Batuen bahituraren ostean,Florida etaHabana arteko tren ferry guztiak itxi ziren;
  4. Errusiarekin ez, nahiz eta trenbide bat proposatu den.

Portuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Portuek garrantzi handia dute merkataritza garraiorako. Horregatik,Munduko 20 portu garrantzitsuenen artean, AEBetako bi daude:Hego Louisiana etaHoustongoa,Texasen.

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetakokulturak entzute handiko eta goi mailako artistak eta idazleak ditu. XIX. mendeko literatura alorrean gailendu ziren idazleak dira, beste askoren artean,Mark Twain,Edgar Allan Poe,Herman Melville,Walt Whitman etaHenry James. XX. mendekoen artean,Ernest Hemingway,William Faulkner,John Steinbeck,H. L. Mencken,F. Scott Fitzgerald,Norman Mailer etaSaul Bellow aipatzekoak dira.

Antzerkigile nagusietakoakEugene O’Neill etaTennessee Williams dira. Olerkari ospetsuak dira:Ezra Pound,T. S. Eliot etaRobert Frost. Hala ere, nazioarteko eragin handienen izan duen kultura alorrazinemagintza da:Howard Hawks,George Cukor,Orson Welles,Frank Capra,John Ford etaJohn Huston ospe handiko zinea zuzendariak dira. Estatu Batuetako herri musika ere mundu guztira hedatu da:Duke Ellington (jazz),Albert King (blues),Hank Williams (country) eta, batez ere,Elvis Presley (rock and roll), beste askoren artean.

Jaiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Jaiegunak
DataIzena euskarazBertako izena
Urtarrilaren 1aUrteberri-egunaNew Year's Day
Urtarrilaren 3. astelehenaMartin Luther Kingen egunaMartin Luther King, Jr. Day
Otsailaren 3. astelehenaPresidenteen egunaPresidents' Day
Maiatzaren 2. igandeaAmaren egunaMother's Day
Maiatzaren azken astelehenaGomutazko egunaMemorial Day
Ekainaren 3. igandeaAitaren egunaFather's Day
Uztailaren 4aIndependentziaren egunaIndependence Day
Irailaren 1. astelehenaLanaren egunaLabor Day
Urriaren 2. astelehenaArrazaren egunaColumbus Day
Urriaren 31Sorginen gauaHalloween
Azaroaren 11Beteranoen egunaVeterans' Day
Azaroaren 4. ostegunaEsker Ematearen egunaThanksgiving
Abenduaren 25aEguberriaChristmas

Kirolak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Beisbola,saskibaloia etaamerikar futbola jarraitzailerik gehien duten kirolak dira:NBA saskibaloi liga, esate baterako, mundu osoan oso ezaguna da.AEBetako Irekia tenis txapelketa prestigioduna da halaber.

Euskal diaspora

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Euskal estatubatuarrak»

Ameriketako Estatu Batuetako2000ko erroldan, 57.793 estatubatuarrek alde bateko edota euskal jatorri osoa dute. Euskal estatubatuar gehien dituzten estatuakKalifornia (20.868),Idaho (6.637),Nevada (6.096),Washington (2.665) etaOregon (2.627) dira.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. 38. araua - Munduko estatu-izenak. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2010-05-22).
  2. State Area Measurements and Internal Point Coordinates. census.gov (kontsulta data: 2017-1-20).
  3. ab U.S. and World Population Clock. U.S. Census Bureau, census.gov (kontsulta data: 2017-1-20).
  4. ab Nazio baten sorrera: Ameriketako Estatu Batuak. Lur entziklopedia tematikoa, CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus (kontsulta data: 2017-1-23).
  5. ab Ameriketako Estatu Batuak 1865-1918. Lur entziklopedia tematikoa, CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus (kontsulta data: 2018-1-23).
  6. The Spanish-American War, 1898. history.state.gov (kontsulta data: 2018-2-2).
  7. ab Ameriketako Estatu Batuak Europako bi gerren artean (1919-1945). Lur entziklopedia tematikoa, CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus (kontsulta data: 2018-1-23).
  8. Leland, Anne; Oboroceanu, Mari–Jana. American War and Military Operations Casualties: Lists and Statistics. Congressional Research Service, fas.org (kontsulta data: 2018-2-2).
  9. Mendiburu, Joana. Fisika nuklearretik energia nuklearrera eta bonba atomikora. zientzia.eus (kontsulta data: 2018-2-2).
  10. Bigarren Mundu Gerraren ondorioak. Lur entziklopedia tematikoa, CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus (kontsulta data: 2018-1-23).
  11. Gerra Hotza. Lur entziklopedia tematikoa, CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus (kontsulta data: 2018-1-23).
  12. Galarraga Aiestaran, Ana. Sputnik 1, sobietarren ezustekoa. Elhuyar zientzia eta teknologia, CC-BY-SA 3.0 lizentzia, aldizkaria.elhuyar.eus (kontsulta data: 2018-2-3).
  13. Gerald Ford AEBetako presidente ohia hil da, 93 urte zituela. berria.eus (kontsulta data: 2018-2-5).
  14. Amadeo, Kimberly. President Ronald Reagan's Economic Policies. thebalance.com (kontsulta data: 2018-2-5).
  15. Iran-Irak. Lur entziklopedia tematikoa, CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus (kontsulta data: 2018-2-6).
  16. America remembers Sept. 11 attacks 11 years later. cbsnews.com (kontsulta data: 2018-2-6).
  17. Gobernu motak: presidentzialismoa, parlamentarismoa. Lur entziklopedia tematikoa, CC-BY 3.0 lizentzia, euskara.euskadi.eus (kontsulta data: 2018-2-7).
  18. Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN9788484383345..
  19. abcdMartínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN9788484383345..
  20. abcdefg United States. cia.gov (kontsulta data: 2018-01-20).
  21. Dicker, Susan J.,Languages in America: A Pluralist View. Clevedon, UK: Multilingual Matters. pp. 216, 220–25.
  22. United States. Modern Language Association, mla.org (kontsulta data: September 2, 2013).
  23. American FactFinder – Results..
  24. American Community Survey (ACS), census.gov
  25. Annual Estimates of the Resident Population for Incorporated Places of 50,000 or More, Ranked by July 1, 2016. factfinder.census.gov (kontsulta data: 2018-1-26).
  26. Corn. grains.org (kontsulta data: 2018-2-5).
  27. Soybean Demand Continues to Drive Production. worldwatch.org (kontsulta data: 2018-2-5).
  28. Ia hiru milioi lanpostu berri daude AEBetan. berria.eus (kontsulta data: 2015-1-9).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Ameriketako Estatu Batuak
Autoritate kontrola



Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika etaKaribea
Estatu burujabeak:Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak:Groenlandia (Danimarka) •GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) •Aruba ·Holandarren Antillak (Herbehereak) •Aingira ·Bermuda ·Birjina britainiar uharteak ·Kaiman uharteak ·Montserrat ·Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) •Puerto Rico ·Birjina Uharte Estatubatuarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
Estatu burujabeak:ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak:Guyana Frantsesa (Frantzia) •Falklandak (Erresuma Batua)

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Ameriketako_Estatu_Batuak&oldid=10456294"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp