Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Lester Burnham (Kevin Spacey) krisialdian dagoen berrogei urtetik gorako gizona da. Carolyn emaztea (Annette Bening), berriz, lanarekin "ezkonduta" bizi da. Gauzak horrela, Lesterren bizitza guztiz monotonoa da, egun batean bere alabaren (Thora Birch) adiskide den neska nerabe bat (Mena Suvari) ezagutu eta erabat erakarrita sentituko den arte.