| Ambrosio Huitzi | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Uharte, 1880koapirilaren 20a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | gaztelania |
| Heriotza | Valentzia, 1973koazaroaren 9a (93 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Facultad de Filosofía y Letras (Universidad de Granada)(en) Unibertsitate ZentralaQ101421733 |
| Hizkuntzak | arabiera gaztelania |
| Irakaslea(k) | Franciscus Codera et Zaydin Julián León Ribera Tarragó |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | historialaria,Arabista,kazetaria etairakaslea |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Ambrosio Huitzi Miranda (Burlata,1880koapirilaren 20a -Valentzia,1973koazaroaren 9a) nafar historialaria eta idazlea izan zen.Arabista handia izan zen (lau urtez bizi izan zenBeiruten). Latineko katedra lortu zuen Baezako Unibertsitatean (Jaen). Valentzian bizi izan zen Espainiako Gerra Zibilaren garaian, eta errepublikaren aldeko idatzi bat ere egin ez zuen arren, gerra ondoren etxea hartu, bipildu, liburu guztiak erre zizkioten eta kartzelara eraman zuten. Han eduki zuten hiru urtez, masoia zela eta. Obra nagusiak:Las grandes batallas de la reconquista durante las invasiones africanas (1956),Historia política del imperio almohade (1957),Colección de crónicas árabes de la Reconquista (lau liburuki, 1963-1969) etaHistoria musulmana de Valencia y su religión. Novedades y rectificaciones (hiru liburuki, 1970). Haren lagunEvariste Lévi-Provençal arabista frantsesarenAl-Hulal al-mawsyya izeneko obra itzuli zuen gaztelerara, 1952an.L´Encyclopédie de l´Islam lanean parte hartu zuten Espainiako hiru idazleetako bat izan zen.