Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Alvilde Prydz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alvilde Prydz

Bizitza
JaiotzaFrederikshald1846koabuztuaren 5a
Herrialdea Norvegia
HeriotzaChristiania1922koirailaren 5a (76 urte)
Hobiratze lekuaVår Frelsers gravlund(en)Itzuli
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzaknorvegiera
Jarduerak
Jarduerakautorea etaidazlea
KidetzaEmakumeen Eskubideen aldeko Norvegiako Elkartea

IMSLP: Category:Prydz,_AlvildeEdit the value on Wikidata

Alvilde Prydz (Fredrikshald,1846koabuztuaren 5aKristiania,1922koirailaren 5a)norvegiareleberrigilea izan zen[1].

Bizitza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Fredrikshaldetik gertu jaio zen,Østfold konderrian, Norvegian. Paul Fredrik Birkenbusch Prydz (1810-1908) merkatariaren eta Andersine Nicoline Lunden (1815-1899) alaba[2] eta Frithjof Prydz (1841-1935) epailearen arreba zen[3]. Fredrikshaldeko Tosterød landetxean hazi zen. Geroago familia Kristianiara joan zen bizitzera, eta Alvildek bertako ikastetxeetan ikasi zuen. 1866-1867 urteetan,Nissens Pigeskoles Guvernantekursen ikasi zuen, eta 19 urte zituela,Telemarkeko apaiz luterotar baten familian hasi zen lanean irakasle pribatu gisa. FamiliakHitrara lekualdatzea erabaki zuenean, Alvilde ere haiekin joan zen lan egitera eta bere kabuz ikastera[2].

1880an,Agn og Agnar kaleratu zuen eta nolabaiteko arreta irabazi zuen. 1884an Amalie Skram norvegiar idazlea ezagutu zuen Kopenhagen. 1885eanI Moll argitaratu ondoren, gobernuaren diru-laguntza irabazi zuen eta Danimarka, Alemania, Suitza eta Italia bisitatu zituen. Idazlan gehienak 1890eko hamarkadan plazaratu zituen, arrakasta izan zuen, eta bere lanak hainbat hizkuntzatara itzuli ziren.Aino (1900) etaPaa Granem gaard (1915) antzezlanak ere idatzi zituen[4].

1884an Norvegiako Emakumeen Elkartearen sorreran parte hartu zuen[5].

Lanak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Agn og Agnar (1880)
  • I Moll (1885)
  • Undervejs (1889)
  • Lykke (1890)
  • Paa Fuglvik (1891)
  • Mennesker (1892)
  • Arnak (1892)
  • Drøm (1893)
  • Bellis (1895)
  • Gunvor Thorsdatter til Hœro (1896)
  • Sylvia (1898)
  • Blade (1898)
  • Aino (1900)
  • Det lovede Land (1902)
  • Barnene paa HPriser og utmerkelserœro Gaard (1906)
  • I Ulvedalen (1909)
  • Fortællinger (1910)
  • Mens det var Sommer (1911)
  • Digte (1912)
  • Torbjørn Vik (1913)
  • Paa Granem gaard (1915)
  • To mennesker (1918)
  • De dage og de aar (1919)

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Norvegieraz [bokmål])Henriksen, Petter., ed. «Alvilde Prydz» Store norske leksikon. Oslo: Kunnskapsforlaget (argitaratze data: 2024-11-25) (Noiz kontsultatua: 2025-01-11).
  2. ab (Norvegieraz [bokmål])«Alvilde Prydz» Nordisk familjebok. (argitaratze data: 1915), 461-462 or. (Noiz kontsultatua: 2025-01-11).
  3. (Norvegieraz [bokmål])Brinchmann, Christopher; Daae, Anders; Hammer, K. V. (1912). «Prydz, Frithjof» Hvem er Hvem? Haandbog over samtidige norske mænd og kvinder. (1. argitaraldia) Kristiania: Aschehoug, 209 or. (Noiz kontsultatua: 2025-01-11).
  4. (Norvegieraz [bokmål])Aasen, Elisabeth. «Alvilde Prydz» in Henriksen, Petter. Oslo: Kunnskapsforlaget 2024-11-26 (Noiz kontsultatua: 2025-01-11).
  5. (Norvegieraz [bokmål])«Indbydelse til at indtræde i Norsk Kvindesags-Forening stiftet den 28de Juni 1884» Bergens Tidende 1884-11-18 (Noiz kontsultatua: 2025-01-11).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Alvilde_Prydz&oldid=10028688"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp