Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Altzo

Koordenatuak:43°06′01″N2°05′03″W / 43.1004°N 2.0842°W /43.1004; -2.0842
Wikipedia, Entziklopedia askea
Altzo
 Gipuzkoa,Euskal Herria
Altzo Muinoren irudia.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaTolosaldea
Izen ofizialaAltzo
AlkateaXabier Olano
Posta kodea20268
INE kodea20007
Herritarraaltzotar
Ezizenatipulek
Kokapena
Koordenatuak43°06′01″N2°05′03″W / 43.1004°N 2.0842°W /43.1004; -2.0842
Map
Azalera9,77 km²
Distantzia32 kmDonostiara
Demografia
Biztanleria447 (2025:  2)
alt_left 209 (%46,8) (%50,6) 226 alt_right
Dentsitatea0,46 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 27,81
Zahartze tasa[1]% 13,68
Ugalkortasun tasa[1]‰ 43,01
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,25(2011)
Genero desoreka[1]% 12,64(2011)
Langabezia erregistratua[1]% 10,22(2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 87.37 + % 6.58 hartzaile(2021)
Etxeko erabilera[3]% 78.68(2021)
Datu gehigarriak
Sorrera1615
Webguneahttp://www.altzo.net/

AltzoGipuzkoako ekialdeko udalerri bat da,Tolosaldekoa. Herrieuskalduna da,UEMA mankomunitateko kidea.Donostiatik 32 kilometro hegoaldera dago.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Mugakideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

IparraldeanTolosa etaLeaburu, hegoaldean Tolosa berriz ere, ekialdeanLizartza eta mendebaldeanAlegia udalerriak mugakide ditu.

Auzoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bi auzo nagusitan banatzen da herria: Alde batetikAltzo Azpi gunerik zaharrena dena, baina gaur egun baita txikiena eta biztanle gutxien daukana ere, etaOriako ibarrean kokatuta dagoena. Bestetik,Altzo Muino dago, herriko goialdean eta Oria etaAraxes ibaien artean kokatua, bertan biztanle gehien bizi dira eta udaletxea dago.

Beste baserri auzo batzuk ere baditu Altzok. Ipar-ekialdera, Araxes ibaiarekin udalerriko muga egiten duen tokianAmategi-Aldea auzoa dago, nonAltzoko Industrialdea dagoen. Beste auzoak diraEgileor,Intxausti,Txaparre aldea etaZuaznabarraldea.[4]

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Altzori buruzko daturik zaharrenak XI. mendekoak dira. Altzoko dokumentu zaharrena, izan ere, 1025ekoa da, Nafarroako erregeAntso Garzeitz III.aren garaikoa. Dokumentu horren bitartez, Gartzia Azearitz nafarrak (Gipuzkoako jauna) eta haren emazte Gaila altzotarrak Altzoko San Salbador Olazabalgoa monasterioa eta haren ondasunakSan Juan de la Peña monasterioari eman zizkioten,dohaintzan.Latinezko dokumentu horixe daGipuzkoa izenaren lehen aipamen idatzia,Ipuscua formarekin.[5]

1374an Altzok aliantza egin zuen Tolosarekin, nahiz eta udaletxea eta administrazio zibila mantendu zituen. 1615ean Felipe III.ak hiri titulua eman zion Altzori eta Tolosatik bereizi zen.[6]

Zerbitzuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Liburutegia[7]
  • Haur-eskola[8]
  • KZ gunea[9]
  • Jolasleku estalia[10]
  • Gaztelekua[11]
  • Otxabiope gaztetxea[12]
  • Loatzo musika eskola[13]
  • Udal pilotalekua[14]
  • Frailetako pilotalekua (Zuaznabarraldean)

Demografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2019an 367 biztanle zituen. Horietatik % 11,44k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak % 5,99 ziren.[15]

Biztanleriaren tamainaUrtea300330360390420450480189019201950198020102040AltzoBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero,bertan egin dezakezu.

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %1,8. Bigarren sektorea %55,2. Hirugarren sektorea %39,1. Eraikuntza %3,9. Biztanleko BPGa 64.160,1 euro ziren.[15]

Politika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Udaletxea

2011ko udal hauteskundeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondoriozBilduko Miren Balerdi hautatu zuten alkate.

2015eko udal hauteskundeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2015eko hauteskundeetan ere Bilduren ondorengoa zenEuskal Herria Bildu koalizioak eskuratu zituen zinegotzi guztiak. Joseba Elduaien izendatu zuten alkate.[16]

Altzoko udalbatza
Alderdia2015eko maiatzaren 24a2011ko maiatzaren 22a
ZinegotziakBoto kopuruaZinegotziakBoto kopurua
Bildu
7 / 7
169 (% 100)
7 / 7
169 (% 87,56)
Datuen iturria:Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2019ko udal hauteskundeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 205 boto (7 zinegotzi).[17] Txomin Rezola izendatu zuten alkate.[18][19]

2023ko udal hauteskundeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2023ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 191 boto (7 zinegotzi) etaAlderdi Popularrak 2 boto.[20]

Alkateak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hauek izan dira Altzoko azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[21]
Manuel Olano Jauregi[21]19791983INDP.Altzoko Herriaren Alde
Agustin Amiano Gurrutxaga19831987INDP.Altzoko Herriaren Alde
Xabier Olano Jauregi19871991INDP.Altzoko Herriaren Alde
Agustin Amiano Gurrutxaga19911995Herri Batasuna
Iñaki Murua Gorostidi19951999INDP.Altzoko Herriaren Alde
Xabier Galarraga Zabala19992003Euskal Herritarrok
Maria Pilar Zuriarrain Lasa20032007Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Iñaki Murua Gorostidi[22]20072011Batzarremuino Taldea
Miren Balerdi20112015Bildu
Joseba Elduaien[16]20152019Euskal Herria Bildu
Txomin Rezola Clemente[18][19]20192023Euskal Herria Bildu
Xabier Olano Jauregi[23]2023JarduneanEuskal Herria Bildu

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Euskara

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Joxe Mari Agirre altzotarra, bertako euskaraz solasean.[24] (Ahotsak.eus).

Altzoko euskara[25]gipuzkeraren aldaera bat da, erdiguneko euskararen[26] parte denTolosaldeko euskara[27] da, hain zuzen.Beterriko hizkerek eta Tolosaldekoek osatzen dute Erdiguneko azpieuskalkia. 2010 eta 2011 urteetako datuen arabera, herriko euskaldun kopurua %85.79 zen, eta euskararen erabilera %67.2. 2016an euskaldunen kopurua %88,17 zen.[15]

Ahotsak.eus ataria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ugari dira (gutxienez 17 hizlari) Ahotsak.eus atarian Altzoko hizkeraz jaso ahal izan dituzten elkarrizketak.[28] Altzo eta inguruko euskaren ingurukoa.Euskal Herriko Ahotsak proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

UEMAko kidea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Udalerri mailan euskara gizarte-bizitzaren alor guztietara hedatu nahi duenUdalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea da Altzo.[29]

Udalerri euskalduntzat jotzen dituzte euskal hiztunen portzentajea%70etik gorakoa duten herriak egon daitezke UEMA Mankomunitatean. Baldintza hori betetzen duten herri guztiak sartuko balira guztira 200.000 biztanle inguruko ingurunea litzateke.[30]

Jaiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Elkarteak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Altzoko pilotalekua. Ezkerrean,Altzoko Handiaren estatua.

Hauek dira Altzoko elkarte nagusiak:[31]

  • Artea dantza taldea
  • Arrima Altzoko Baserritarren Elkartea
  • Jai Batzordea
  • Kultur batzordea
  • Elordi kultur eta kirol elkartea
  • Santilazpi Ikasleen Guraso Elkartea
  • Pilota eskola

Handia filma

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Handia»
Handia filmatzen.

2017anJon Garañok etaAitor Arregik idatzi eta zuzendu zutenHandiaeuskalfilmak XIX. mendean bizi izan zenAltzoko Handiaren historia kontatzen du. FilmakDonostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean Euskal Zinemaren Irizar saria eta "Epaimahaiaren Sari Berezia" irabazi zituen.[2][1]Goya Sarietan 10 sari lortu zituen gero zeuzkan 13 izendapenetatik.[32][33]

Takilari dagokionez markak apurtuta, euskarazko inoizko filmik ikusiena izan da. Filmak 2018ko martxotik, ikusgai dagoNetflix streaming plataforman, AEBetan eta Frantzian salbu.[3]

Eneko Sagardoi aktorea

Altzoko Handiarena benetako gertakarietan oinarritutako istorioa da. 20 urterekinakromegalia gaixotasunaren ondorioz berriro hazten hasi eta 43 urterekin hil zen arte hazten jarraitu zuen. Film hasieranlehen Karlistaldian borrokatu ostean, MartinEleizegi protagonista Altzoko bere baserrira (Ipintza Haundia baserria) itzultzen da, eta han, harrituta, bere anaiaJoakin ohi baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betiko aldatuko dute familiaren patua.

Ondasun nabarmenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Otsabio trikuharria.
  • Kondeko errota. Altzo Azpin dago.[14]

Altzotar ospetsuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Migel Joakin Eleizegi,Altzoko Handia. Altzoko pilotalekuaren ondoan ezarritako estatua.

Iruditegia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abcdef Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Gipuzkoa, Departamento Territorial Diputación. «Gipuzkoako udalerriak eta kale-izendegia - Altzo» b5m (kontsulta data: 2023-10-24).
  5. (Gaztelaniaz)Sarasola Etxegoien, Nerea. (2010). «El poblamiento medieval de Gipuzkoa: Revisión crítica del registro arqueológico» Munibe Antropologia - Arkeologia (61): 338–393. ISSN1132-2217. (kontsulta data: 2020-09-17).
  6. «Altzo - Tolosaldea Turismo» www.tolosaldea.eus (kontsulta data: 2020-03-31).
  7. «Liburutegia» Altzo (kontsulta data: 2020-03-31).
  8. «Haurreskolak - Haurreskolako datuak» www.haurreskolak.eus (kontsulta data: 2020-03-31).
  9. «KZgunea» Altzo (kontsulta data: 2020-03-31).
  10. «Jolasleku estalia» Altzo (kontsulta data: 2020-03-31).
  11. «Gaztelekua» Altzo (kontsulta data: 2020-03-31).
  12. «Otxabiope gaztetxea» Altzo (kontsulta data: 2020-03-31).
  13. «Loatzo musika eskola» Loatzo (kontsulta data: 2020-03-31).
  14. abcd «Altzo - Tolosaldea Turismo» www.tolosaldea.eus (kontsulta data: 2020-03-31).
  15. abc«Web Eustat. Altzoko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (kontsulta data: 2020-03-31).
  16. ab «Joseba Elduaien da Altzoko alkate berria - Altzo» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2020-03-31).
  17. https://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint
  18. ab «Parte hartzen jarraitzeko eskatu die herritarrei Txomin Rezola alkateak - Altzo» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2020-03-31).
  19. ab «Organigrama» Altzo (kontsulta data: 2020-03-31).
  20. «Udal hauteskundeak 2023 - Altzo - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (kontsulta data: 2024-03-17).
  21. ab (Gaztelaniaz)«Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2022-02-15).
  22. «ALTZO / Datozen lau urteetan Iñaki Murua izango da altzotarren alkate» El Diario Vasco 2007-06-22 (kontsulta data: 2022-02-25).
  23. «Antolaketa» Altzo (kontsulta data: 2024-03-17).
  24. «Agirre Gaztañaga, Joxe Mari» Ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-24).
  25. «Altzo - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-08-29).
  26. «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-08-29).
  27. «Tolosaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-08-29).
  28. «Altzo - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2019-08-27).
  29. «Udalerri Euskaldunen Eguna, Diman, festa eta aldarrikapena uztartuz | UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea» www.uema.eus (kontsulta data: 2018-12-16).
  30. «Beste zazpi udalerrik jaso dituzte helegiteak agiriak euskaraz bidaltzeagatik» Berria (kontsulta data: 2018-12-16).
  31. «Elkarteak» Altzo.eus (kontsulta data: 2020-03-31).
  32. Berria. «Hamar Goya sari eskuratu ditu 'Handia'-k» Berria (kontsulta data: 2019-08-27).
  33. «'Handia' izan da nagusi Goya sarietan» www.eitb.eus (kontsulta data: 2019-08-27).
  34. «Imaz-en pagoa» Altzo (kontsulta data: 2020-03-31).
  35. «Altzoko Handia, gertuago - Altzo» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2020-10-04).
  36. Jakes GOIKOETXEA, Jon ORDOÑEZ:«Joxean Lizarribar, Berria Taldeko lehendakaria hil da»,Berria, 2013-04-09.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa
Autoritate kontrola

Abaltzisketa ·Aduna ·Aia ·Aizarnazabal ·Albiztur ·Alegia ·Alkiza ·Altzaga ·Altzo ·Amezketa ·Andoain ·Anoeta ·Antzuola ·Arama ·Aretxabaleta ·Arrasate ·Asteasu ·Astigarraga ·Ataun ·Azkoitia ·Azpeitia ·Baliarrain ·Beasain ·Beizama ·Belauntza ·Berastegi ·Bergara ·Berrobi ·Bidania-Goiatz ·Deba ·Donostia ·Eibar ·Elduain ·Elgeta ·Elgoibar ·Errenteria ·Errezil ·Eskoriatza ·Ezkio-Itsaso ·Gabiria ·Gaintza ·Gaztelu ·Getaria ·Hernani ·Hernialde ·Hondarribia ·Ibarra ·Idiazabal ·Ikaztegieta ·Irun ·Irura ·Itsasondo ·Larraul ·Lasarte-Oria ·Lazkao ·Leaburu ·Legazpi ·Legorreta ·Leintz Gatzaga ·Lezo ·Lizartza ·Mendaro ·Mutiloa ·Mutriku ·Oiartzun ·Olaberria ·Oñati ·Ordizia ·Orendain ·Orexa ·Orio ·Ormaiztegi ·Pasaia ·Segura ·Soraluze ·Tolosa ·Urnieta ·Urretxu ·Usurbil ·Villabona ·Zaldibia ·Zarautz ·Zegama ·Zerain ·Zestoa ·Zizurkil ·Zumaia ·Zumarraga
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Altzo&oldid=10494173"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp