Udalerriaren izenahaltza zuhaitzaren izenetik datorrelako iritzian nolabaiteko adostasuna badago.Hizkuntzalarien ustez, izenak bi osagai ditu:haltza izena, batetik; eta-zu (su), ugaritasuna adierazten duen atzizkia, bestetik.
Erdi Aroko testuetanAlssaltssu etaAlsassua formekin agertzen da. Antzinatik jatorrizko izenak ahoskera eraldaketa bat jasan du, lehenbiziko (H)altzazu izenetik gaur egungo Altsasu izenera igaroz.GaztelaniazkoAlsasua izenak jatorrizko izenari amaieran-a itsatsi zion; antzera gertatu da, adibidez,BizkaikoIbarrangelu (Ibarrangelua) edoArratzu (Arrazua) udalerrien izenetan. Gaur egun, Altsasuren bi hizkuntzetako izenak koofizialak dira.
Urdiaingo Javier Goikoetxeak jasotako kondaira herrikoi baten arabera, Burunda haraneko ibai eta erreken ugaritasunaren ondoriozhaltza asko zeuden herrixkakAltsa (Haltza) izena jasotzea ekarri omen zuen. Behinola, herrixka horisute batek erabat kiskaldu eta errautsetatik herri berria sortu omen zuten. Gertaera honek Altsa izenari-su (su) atzizkia gehitu omen zion. Honebestez, Altsasu izenak "Haltza Sutan" edo "Haltzaren Sutea" esan nahiko omen luke.
AltsasuNafarroa Garaiko mendebaldean dago,Euskal Herriko erdigune geografikotik hurbil,Iruñea etaGasteiz arteko erdibidean (bietatik 50 kilometrora), etaDonostiatik 69 kilometrora.Itsas mailaz gaindi 528 metrora du udaletxea. Udalerriak 26,8 km² ditu. Altsasuk,Sakanako herri gehienek bezala, dermioak ditu lurralde antolaketa egiteko, eta hiztegi topologiko zabala dago herrian.
Bereziki aipagarria daUrdiain herriarekin duen muga, luzera osoan lur-tontor batez markatuta dagoelako. Muga horrek erditik zatitzen duSan Pedroko baseliza.
HegoaldeanUrbasa du mugakide, lur horiek komunalak dira.Urbasaz bestaldean, hegoaldean,Ameskoak daude.
Klimaren ezaugarriak azpiatlantiar motakoak dira, prezipitazio ugari etanegu hotzekin. Hilabete idor bakarra izaten daabuztua, eta aldaketa termikoa ertaina da.Urtarrileko batez besteko tenperatura 4,5 gradukoa da etaabuztukoa 18 gradukoa. Urteko batez besteko prezipitazioak 1.300 eta 1.400mm bitartekoak izaten dira eta egun euritsuak 140 inguru.
Gizakiaren eraginaren aurretik, harizti atlantiarrak udalerriaren beheko guneetan, eta pagadiak mendien tontorretan izaten ziren. Gaur egun, oraindik ere, haritzak eta pagoak dauden arren, euren azalera asko gutxitu da. Aipaturiko zuhaitzez gain, gaztainondo eta birlandaturiko pinuak ere baditugu Altsasu inguruko mendietan.
Kalerik luzeena garai bateko 1 Nazionala da eta Zelai kalea du izena San Juan kaletik iparraldera eta Gartzia Ximenez hegoaldera. San Juan kaleak herria mendebalde-ekialde norantzan artikulatzen du. Beste kale garrantzitsu batzuk: Bakea kalea, Ioartia, Isidoro Melero, Ferialeku eta Santa Kruz dira.
Udaletxea Gartzia Ximenez kalean dago.
Industrialdeei dagokienez, 3 daude herrian:
Ibarrea: Herriaren mendebaldean.
Isasia: Herriaren ipar-mendebaldean.
Ondarria: Herriaren hegoaldean.
4. poligonoa egitea aurreikusita dago,Urdiainekin batera egingo omen da eta Zangitu dermioan kokatuko da.
Ohiturak dio Altsasuko San Pedro baselizan koroatu zutelaNafarroako lehenengo erregea,Gartzia Semenez. Hori dioen idatzi bat ere bada baselizako sarreran. Hala ere, ez da oso fidagarria, eta badirudi esaera bat baino ez dela.XII. mendeanAlssatssu izenarekin ageri da idatzia,Burundako herrietako bat dela. Burundako Unibertsitatearen parte izan zen1846 arte.XIV. mendeko estura handia zela eta, herriak hainbat herrigune irentsi zituen:Angustina,Argiñano,Elkuren,Saratsua etaUlaiar.
XV. mendean hiri onaren izendapena eta Erreinuko Gorteetan ordezkapenik lortu ez bazuen ere, haren kokapenak berehala haranaren burua bihurtu zuen.Katalina etaJoanes III.a erregeek Gallurdea deitutako zerga kendu zioten (1498).
Erdi Arora arte Burundako biztanleak 20 herrigunetan bizi ziren. Baina izandako gudek, inbasioek eta abarrekXV. mendean gaur egun dauden sei herriak bakarrik biltzea ekarri zuen:Ziordia,Olatzagutia, Altsasu,Urdiain,Iturmendi etaBakaiku.
XVI. mendean Altsasu Burundako Unibertsitatean ordezkatua zegoen eta1846 arte mankomunitate horrek bere batzarrakBatzarramendi izeneko dermioan egiten zituen. HoriUrdiain eta Altsasu artean dagoen dermioa da eta garai hartan Santa Engrazia baseliza zegoen bertan.
1516. urteanBurundako herriek, batez ere Altsasuk, BatzarramendinSegura,Idiazabal,Zegama etaZeraingipuzkoarren aldetiko etaAgurain,Egilaz,San Millan etaAraiaarabarren aldetiko buruekin hitzarmena lortu zuten. Akordio hura "Altzaniako Partzuergoa" izendatu zuten, eta bertan mugetako baso eta larreen ustiapena erdibanatzea erabaki zuten ordura arte izan ziren arazoak konpontzeko.1897an arazo horiek behin betiko konpondu ziren, nork bere herriko lurraren eskumena onartu zuenean.
Ez dakigu zehazki Altsasun 1598anIzurri Atlantikoak jo zuen edo ez, baina Burundan kasuak egon zirela jaso zen Bergaran[6].
1607an Altsasuko biztanleen ondasunak 23.516 dukatu eta 9 erreal ziren, egindako zentsoaren arabera[7]. 1646an egindako zentsoaren arabera, Altsasuk eskubidedun 96 biztanle eta bertan bizi ziren beste 16 pertsona zituen, tartean 9 alargun. Fausto Galarza zen epailea garai horretan[8]. 1677an egindako zentso berrian herriko alkateak Miguel de Goikoetxea eta Lope García de Iriarte ziren. 106 etxe eta beste 61 biztanle agertzen dira[9].
1720anLauko Aliantzaren Gerraren baitan, Altsasu eta Olazti batzen zituen zubietako bat botatzea eskatu zuten ingeniariek, Frantziako tropek hortik Gaztelarako inbasioa egin ez zezaten; 28 urte beranduago altsasuarrak kexu ziren Olaztik ez zuelako zubia berregin eta euren ganadua Urbasara igotzeko bide hori erabiltzeko ohitura zutelako[10].
1745an Altsasuk salaketa jarri zionBakaikuri, bertakoek txerriak Altsasuren lur komunaletara eraman, zuhaitzak moztu eta etxolak eraiki zituztelako; hori gutxi ez, eta gainera Altsasurenak ziren 30 txerri lapurtu eta Bakaikura erman zituzten. Bi herriak Burundaren parte ziren, eta lur komunalak orokorrak ziren, baina herri bakoitzak bere esparrua zuen gai batzuetarako, tartean egurra eta zerriekezkurra jateko lekuak[11].
1740an beheko errota hobetzeko bigarren presa bat eraiki behar zela eta, Altsasuk kexa sartu zuen. Badirudi presa horrek arazoak ematen zituela, gaizki eraikia baitzegoen. 1742an, berritu eta gutxira, errekak eraman zuen eta Altsasuk erosi zuen, errotariek ezin baitzuten mantendu. Errotaren erdia Elizarena zen.1760an beheko errota konpontzeko diru partida bat onartu zen[12].
Aro Modernoaren amaieran, 1796an, 890 biztanle zituen Altsasuk, horietatik 576aitoren seme edo alaba. 471 emakumezko eta 419 gizonezko zeuden, eta zazpi urtetik beherakoak 50 urtetik gorakoak bezain beste ziren[13].
1798an, Ziordia eta Olaztirekin batera, Urdain, Iturmendi eta Bakaikuri aurre egin zion eskatuz Burundako udaleko bilerak egiteko estalpe bat eraiki behar bazen, ez izatekoBatzarramendin, baizik etaOtadiako Kristoaren baselizaren eta Errege Bidean zegoen Zubiberriren arteko lekuren batean, bertan eraikitzea mendiak baino errazagoa baitzen[14].
1813an,Iberiar Penintsulako Gerran,Frantziar gudarosteek Altsasu desegin zutenGasteizko gudatik bueltan. Esan beharra dago hainbat frantziar bertan geratu zirela eta euren abizenak orain arte gorde direla.
1802. urtean Altsasuk aduana etatabako administrazioa zeuzkan.1824an, Burundako beste herriek lur komunaletan egurra ateratzen zutela baina, gero, zuhaitz berriak landatzen ez zituztela argudiatuta, Burundatik bereizteko eskaria egin zuen, herri bakoitzak bere egurra soilik erabili zezan. Eskari hau 1826an ezeztatu zen, sei herrietatik hiruk ez zutelako iritzirik, bi aurka zeudelako eta soilik Altsasuk defendatzen zuelako bereiztea[16].1832an Burunda osoa adi jarri zenParisen aurkitu zenkoloraren ondorioz, eta hainbat neurri hartu zituen, tarteanijitoen eta eskaleen mugimendua ekiditeko eta Amezti inguruanlazareto bat eraikitzekoa[17].
1907anAlfontso XIII.ak "Hiri Txit Prestua" titulua eman zion,eta harekin batera hazkuntza demografikoa izan zen bertan.
Espainiako Gerra Zibilean (1936ko uztailaren 18tik 1939ko apirilaren 1era) uztailaren 18an bertan Nafarroa Garaia Mola jeneralaren eskuetan erori zen. Altsasun, ordea, tradizio sozialista handia zegoen, batez ere PSOEren eta UGTren eskutik. Tradizio horrek Altsasun erresistentzia biltzea ekarri zuen. Ezkerrak indar handia izan arren, ez zegoen armarik herrian eta uztailaren 20rako, 450-500 bat altsasuar pasatu ziren Gipuzkoara, Errepublikaren alde borrokatzera Eusko Gudarostean sarturik, gehienak gizon gazteak ziren. Hasieran, euskal agintariek altsasuarrekin batailoi bat osatzea pentsatu zuten, baina laster bertan behera utzi zuten ideia, zorte txarrak batailoia suntsitu baitzezakeen, Altsasu gazterik gabe utziz. Hori dela eta, altsasuarrak Eusko Gudarosteko batailoietan sakabanatu ziren. 84 altsasuar gaztek galdu zuten bizia gobernu legalaren alde borrokan. Sakanara bueltan, behin Altsasu galduta, Sakana berriro gune estrategiko bilakatu zen garraiorako. Hori zela eta, faxisten eta Himmlerren arteko bilkura bat egin zen Altsasun. Uztailaren 21ean Guardia Zibilak udala kendu eta haren konfiantzako jendea jarri zuen. Urteak aurrera eginda, batez ere1950eko hamarkadaz geroztik, Altsasuk garapen industrial handia izan zuen. Horrek migrazio handia eraman zuen, batez ereExtremaduratik. Horren ondorioz, Altsasuko hiritarrak1850ean ziren 1000 haietatik1981ean ziren 7.250 horietara pasatu ziren. Hortik aurrera egonkor ibili da biztanleria.
1980. urtean Altsasun ospatu zen lehenengoNafarroa Oinez. Horren ondoren,1993an,2005ean eta2018an Nafarroako ikastolen jai nagusia berriro ere ospatu zen Altsasun.
Altsasuk garapen demografiko handia izan zuen trenbidearen iristearen ondorioz. Hala,1850ean 1.000 biztanle baino ez zituen, eta1981ean, berriz, 7.250. Gutxi gorabehera, kopuru horretan mantendu da hurrengo urteetan.
Herritarren heren bat (2.291) herrian jaio zen, beste herenaNafarroako Foru Erkidegoko beste herri batzuetan (2.258), eta azken herenaEspainiar estatutik kanpo, 40 biztanle atzerrian jaio ziren. Immigrazio handia izateko arrazoi herriak dituen industriagunea eta errepide lokarria aipa daitezke. Esan bezala, herriak ehun urtean populazioa zazpi halako egin zuen, batez ereExtremaduratik joandako jendearekin. Beste asko inguruko herrietatik joan ziren. Azken urte hauetan gainera, 2001eko zentsuan agertzen ez denHego Amerikako komunitate handi bat sortu da, batez ereEkuadorretik joan dena.2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 597 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %7,93 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
Altsasun, gainera, eskualde buru denez gero, inguruko herrietan zentsaturik dagoen jende asko izaten da egunean zehar.
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Altsasuko alkateaNafarroa Bai alderdikoUnai Hualde atera zen2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko hamahiru zinegotzietatik lau lortu zituen. Baliogabeko botoak 47 izan ziren (emandako guztien %1,24) eta 89 boto zuri izan ziren (botoen %2,38). Abstentzioa %37,38koa izan zen.
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetanBildu koalizioa izan zen irabazle botoetan, baina zinegotzietan lau eskuratu zituen, Nafarroa Bai koalizioak bezala. Bilduko Garazi Urrestarazu hautatu zuten alkate.
2015eko udal hauteskundeetan Bilduren ondorengoa zenEuskal Herria Bilduk zinegotzi bat galdu zuen, eta Nafarroa Bairen ondorengoa zenGeroa Bai koalizioak bat irabazi zuen. Bestalde, indarrez sartu zen Goazen Altsasu herri plataforma udalbatzan, bi zinegotzirekin. PSN eta UPN alderdiek nork bere zinegotziak mantendu zituen, eta PPk eta Ezkerrak beren zinegotziak galdu zituzten. Emaitza horien ondorioz, Geroa BaikoJavier Ollo hautatu zuten alkate.
2019ko hauteskundeetan, Geroa Baik aurrekoetan lortutako emaitza hobetu eta 10 zinegotzi izatera pasa zen, aurreko kopurua bikoiztuz. 2405 boto jaso zituen. EHBilduk botoetan gora egin zuen, 836 boto jasoz eta zituen 3 zinegotziak mantenduz. PSN, Goazen Altsasu etaNavarra Suma koalizioa (UPN, PP eta Ciudadanos alderdien elkartzea) haien zinegotziak galdu eta ordezkaririk gabe gelditu ziren. Lehen aldiz, bi indar bakarrik daude Altsasuko udalean.
Antzina udaletxea Foruen plazan dagoen "Gure Etxea" eraikinean egon zen, gaur egun kultur-etxe moduan erabilitako eraikinean alegia. Gaur egungo udaletxeaXIX. mendearen hasieran eraiki zen eta eraikinak gaur egun duen itxura1943an eginiko eraberritzearen ondorio da. Eraberritzea Casimiro Díaz arkitektoak zuzendu zuen.
Beheko solairuan, idazkaria, udaletxeko bulego nagusiak eta udaltzaingoaren egoitza daude. Lehen solairuan, alkatearen bulegoa, udalbatza-aretoa eta bestelako bilera gelak zeuden. Azken hobetze lanak1987koirailaren 14an amaitu ziren, herriko jaien hasierarekin batera. Udala alkateak eta hamahiru zinegotzik osatzen dute.
Tartean egondako hiru gazte2016koazaroaren 14tik zeuden kartzelan auzi hau zela eta.[3] Azkenean, nahiz eta ekintza terroristaren izaera bertan behera geratu, 9 urte eta sei hilabete arteko kondenak jaso zituzten.
Konpainia berdinarenSakanako herriak elkartzen dituenGasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:
Altsasuko Marino Arramendiaren[19] testigantza, Altsasu inguruan euskarak zuen egoeraren ingurukoa, trenak etorkin asko ekarri baitzituen herrira.Euskal Herriko Ahotsak[20][21] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.
Altsasuko[22] bertako euskalkiaBurundako euskara[23] da, hego-sartaldeko[24] nafarreran[25] kokatzen dena. Hizkera berezia da Burundakoa, Nafarroan egon arren, bere kokalekuagatik, asko hartu baitu Burundako hizkerak Arabatik eta Gipuzkoatik. Gainera, Nafarroan edo Sakanan bertan sortu diren gertakari zenbait ez dira zabaldu Burundara. Eta, alderantziz, mendebalean, Gipuzkoan edo Burundan bertan sortutako berrikuntzek ez dute Etxarri Aranatz zeharkatu. Gertakari horrek burundarren arteko batasuna eta gainerako sakandarrekiko haustura erakusten du Koldo Zuazoren arabera. Inguruko euskalkiekin egiten duen loturagatik Burundakoa"tarteko hizkera" dela esan daiteke.
Otsailaren 5a - Kintoak eskatzen ateratzen dira eta hurrengo egunetan dantzatzen dute plazan. Hurrengo larunbatean herriko kinta guztiek bazkaria egiten dute.
Inauteriak - Igandean umeak ateratzen dira. AstearteanMomotxorroen ihauteria da. Hurrengo larunbatean Ihauteri urbanoak dira.
Maiatzaren 2aren ondorengo igandea - Maiatzako Gurutzea.Urbasara igoera eta azken urte hauetan Altsasuko Alde Zaharreko jaiak egiten dira.
Ekainaren lehen asteburuan - Txuntai (Karbonilla) auzoko jai txikiak.
Ekainaren 23 San Juan suak - Suak hainbat lekutan eta bereziki San Juan kalean. Hurrengo egunean afariak.
Ekainaren 29 San Pedro - Herriko Patroia.Baselizaren inguruetan erromeria egiten da eta zortzikoa dantzatu.
Irailaren 14 - Iraileko Gurutzea. Jai Nagusiak dira. 13tik 17ra
Urriaren bigarren hamar egunen lehen igandea: Feriak.