Alpeak edoAlpe mendiak[1]Europa erdialdekomendikate garrantzitsua da. Punturik garaiena,Mont Blanc mendia da, 4.810 metro itsas mailatik. Alpeen inguruan dauden ibai emaritsu eta laborantza-lur aberatsei esker garatu zen gaur egun ezagutzen dugun zibilizazioa. Beste mendi nagusiakMonte Rosa (4.634 m),Dom (4.545 m),Weisshorn (4.505 m) etaCervino (4.476 m) dira.Italia,Alemania,Austria,Suitza,Frantzia,Liechtenstein etaEsloveniako hainbat eskualdetan hedatzen dira.
Historiaurretik, hainbat herri kokatu ziren Alpeetan, hala nolazeltak, lingoarrak, leukoak, insubroak,helveziarrak eta, gero,germaniarrak ipar-ekialdean etaitaliarrak hegoaldean,erromatarrekGalia Zisalpinoa konkistatu ondoren[2]. Gaur egun, 14 milioi pertsona inguru bizi dira Alpeetako eskualdean.
Alpes hitzaren esanahi etimologikoabailara da. Horrek agerian uzten du izena jarri zitzaienean garrantzi handiagoa zutela larre garaiek mendi gailurrek baino. Europako herririk primitiboenetako bat osatzen dutenzeltekalpe izena eman zieten orokorrean mendi malkartsu guztiei.
Ez dakigu zeltak alalatindarrak izan ziren izena jarri zietenak, baina bai bertako elurraren kolore zuri itzelak bultzatuta egin zutela. Beraz, Alpes hitzaren hainbat etimologia daude:
Herri zeltak izan ziren inguruko lehen biztanleak, izan ere, handik gertu garatu zituzten beren lehen kultur adierazpenak (La Tène kultura izenez ezaguna)Europa osora hedatu baino lehen. Herri horiek mendi malkartsu orori deitzen ziotenalpe .
Baliteke Alpes hitzaalbus (zuria definitzeko latinezko terminoa) hitzetik abiatuta osatu izatea, edoalbetik, hitz zelta baliokidea; bi kasuetan, mendikate horretako tontor elurtuek duten kolore zuri biziaren aipamena da.
Antzinakomitologiagermaniarrean, Alp mendi gailurretan bizi zen aireko espiritu bat zen, noizbehinka inguruko herrietako lasaitasuna zapuztera jaisten zena.
Beste etimologia batek alp, alm, albe, alpe hizkuntza modernoen hitzak soro edo larre esanahiarekin lotzen ditu, horrek agerian utziko luke bataiatu zituztenean ez zirela gailurrak interesa zutenak, goi-larreak baizik.
Arku itxurako mendikatea da, 1000 km-ko luze eta gehienez 400 km zabal dena. Ugariak dira 4000 metro baino gehiagoko mendiak. Irizpide geologiko eta geografikoak erabiliz, hiru sektoretan bana daiteke:[3]
Ekialdeko Alpeak: Mendikatearen gainerako zatia, ekialdera eta hegoaldera hedatzen dena.Tirol ingurua,Juliotar Alpeak etaDolomitak dira gune nagusiak. Sektore horretako azken mendi nagusiekKarpatoekin egiten dute bat.
Andeetan, mendirik garrantzitsuenak sei mila metrotik gorakoak etaHimalaian zortzi milatik gora badira ere, Alpeak, mendikate gisa, lau mila metrotik gorako mendi-segida gisa azaltzen dira.
Jakina, horien kopurua aldatu daiteke goragune bat edo beste gailur independentea den ala ez erabakitzeko irizpideen arabera. 1994an,UIAAk Alpeetakolaumilakoen zerrenda ofiziala argitaratu zuen hiru irizpide konbinatuz:topografikoa,morfologikoa etaalpinistikoa. Horrela, Alpeetako laumilakoen zerrendaofiziala atera zen 82 gailurrekin. Zerrendak nagusiki mendizaleentzat izan nahi duela argitu du UIAAk. Beraz, ez da irizpide topografikoetan soilik oinarritzen (zeinak edozein kasutan elementu nagusia diren), baita irizpide osagarri eta subjektiboagoetan ere, alpinismoaren bilakaeran zehar alda litezkeenak. Zenbait puntu topografikok itsas maila 4000 m gainditzen dituzte, eta, hala ere, ez dira gailur beregaintzat hartzen, adibidez, desnibela 30 m baino txikiagoa duelako, horregatik zerrendaofizialetik baztertuta gelditu ziren. Horrela,Il Roc (28 m-ko desnibela) etaPic Eccles (20 m-ko desnibela) kendu zituzten zerrendatik. 82 gailurreko zerrenda hori, erreferentziatzat hartzen da alpinismoan. Adibidez,Miha ValičEsloveniar alpinistak 82 gailurrak, bakarrik eta neguan, 102 egunetan egin zituenean, 2006ko abenduaren 27tik 2007ko apirilaren 7ra[4]. Hauek dira multzo bakoitzeko tontorrik garaienak:
82 gailurreko zerrenda ofizial horretatik aparte, hautapen-irizpideak betetzen ez zituzten itsas mailako 4000 m-tik gorako beste 46 gailurren zerrenda zabaldu bat dago, guztira 128 tontor batu arte. Bertan daude, adibidez,Rochers de la Topurnette (4677 m)Mont Blanc mendigunean edoOstspitze (4632 m)Alpe Peninoetan.
Alpeen sorrera azaltzen duen bideoa.Mont Blanc mendiguneko oinarri kristalinoa.
Kontzeptu geologiko garrantzitsuak ezarri ziren naturalistak XVIII. mendean Alpeetako formazio arrokatsuak aztertzen hasi zirenean. XIX. mendearen erdialdean, orain desagertuta dagoen geosinklinazioaren teoria erabili zen mendikatetolestuak azaltzeko, baina, XX. mendearen erdialdean,plaken tektonikaren teoria oso onartua izan zen[5].
Muturreko tentsio eta konpresioaren mendean, itsasokoarroka sedimentarioak altxatu egin ziren,tolesturak edozamalkadura-estalkiak eta failak sortuz[9]. Gailurrek higadura jasan zuten heinean, itsasflyscharen sedimentu-geruza bat jalki zen kosta aurrean, eta sedimentuak tolesdura gazteenetan metatu ziren orogeniak aurrera egin ahala[8]. Geroago, etengabeko altxatzearen eta higaduraren sedimentu lodiak arro eremuetan metatu ziren, molasa gisa.Suitzako etaBavariako molasa eskualdeak ondo garatuta zeuden, eta flysch-aren bultzada handiagoa ikusi zuten[10].
Orogenoetan, orokorrean, sekuentzia bera jarraitzen da. Erdialdean, barne eremu kristalinoa dago, bi aldeetara toles eta zamalkadura gerrikoa eta horren alboan aurre-lurralde arroa edoforeland arroa. Alpeetan, ordea, ez da guztiz betetzen.
Barne eremu kristalinotik hegoaldera, toles-zamalkadura gerrikoa etaforeland arroa daude, adierazitako ordenan. Po arroa hegoaldeko lurraldeaurre arroa da. Barne eremu kristalinotik iparraldera abiatuta,foreland arroa topatuko dugu. Horrek esan nahi du alderantziketa bat dagoela eta, orogenotik urrundu ahala, deformazio kopurua murriztu beharrean handitzen dela. Kasu horretan, toles eta zamalkadura gerrikoaJura mendilerroari dagokio, Alpeen ipar-mendebaldean.
Alpeetako orografia.Alpeen egitura: barne eremu kristalinoa (urdin-morea), toles eta zamalkadura gerrikoa (marroi eta berdea) eta lurraldeaurre arroa (horiz).
Aurre-lurralde arroa eta toles eta zamalkadura gerrikoa alderantzikatuak egotearen arrazoiaTriasikoko materialen hedapenak eta horren portaerak baldintzatzen dute. Keuperreko materialek maila disarmonikoa osatzen dute, hau da, portaera moldakorrez osatutako geruza, gainetik eta azpitik dauden materialek esfortzuaren aurrean portaera desberdina izatea ahalbidetzen duena.
Alpeak tlkaz eratu ian dira. Kontrako bi indarren eraginez, konpresioa gauzatzen da, eta indar tangentziala sortzen da: harexen ondorioz kontinente lurrazala eta litosfera loditu direlarik. Modu horretan, desoreka isostatikoa eratu zen.Alpetar orogeniaren zamak eragiten duen alboko esfortzuaren eraginez, alboko materialek hondorapena jasan zuten konpentsazioa lortzeko.
Hutsune hori, sedimentuz bete zen (gerora, Molasse arroa izan zena). Behin lurralde aurre arroa metatuta, esfortzuek segitu zuten, baina metatutako materialen gainzamak material horien deformazioa saihestu zuen. Beraz, esfortzu hori desplazatu zen, eta zamalkadurak lurralde aurre arrotik urrunago eratu, beti ere maila disarmonikotik gorako materialetan, azpikoak Keuper facieko materialen bitartez babestuta baitaude.
Dent De Morcleseko toles etzana
Orogenoaren eremu sakonagoetan, zamalkadurek basamentuan eragina izaten dute, eta materialak metamorfismo gradu altuagoaren eraginpean pairatzen dute deformazioa. Hori dela eta, deformazioa moldakorragoa da, eta, deformazioa egokitzeko, eskala handiko toles etzanak eratu ziren. Horren adibide Dent de Morcles da.
Bergentzia, hala, bikoitz asimetrikodun orogenoari esaten zaio. Guneko eremu deformatutik abiatzen diren narrasdura mantu erraldoiak iparralderantz daude, eta iparralderako bergentzia nabarmena erakusten dute. Hegoaldeko toles eta zamalkadura gerrikoko egiturek, aldiz, hegoalderanzko bergentzia dute, baina eskala txikiagoan.
Italiako iparraldeko aintzira aurre-alpetarrak, hala nolaGarda aintzira, inguruko eremuak bainomikroklima beroagoak dituzte.
Alpeek edateko, ureztatzeko eta energia hidroelektrikorako ura ematen diete Europako behe lurrei[11]. Nahiz eta eremua Europako azaleraren % 11 inguru besterik izan ez, Alpeek uraren % 90eraino ematen diete kontinenteko behe lurrei, batez ere eremu idorrei udako hilabeteetan.Milan eta antzeko hiriak Alpeetakojariatze-uraren % 80aren menpe daude[12][13][14].
Europako ibai nagusiak Alpeetan sortzen dira, hala nolaRhin,Rodano,Inn etaPo. Horiek guztiek Alpeetan dute sorburua, eta ondoko herrialdeetan itsasoratzen dira:Ipar itsasoan,Mediterraneo itsasoan,Adriatikoan etaItsaso Beltzean. Beste ibai batzuek,Danubio ibaiak adibidez, Alpeetan isurtzen diren ibaiadar garrantzitsuak dituzte[12].Niloren ondoren, Rodano da Mediterraneo itsasoko ur gezaren bigarren iturria; ibaia glaziar-urtze gisa hasten da; ura Genevako aintzirara isurtzen du, eta, handik, Frantziara, non bere erabileretako bat energia nuklearreko instalazioak hoztea den[15]. Rhin ibaia Suitzako 30 km²-ko eremu batean sortzen da, eta herrialdetik esportatzen den uraren ia % 60 da[15]. Urtze-garaian, bailara jasotzaileek uholdeak jasan ditzaketen ibar nagusietara bideratzen dute ura, isurketa azkarrak obra-hondakinak eta ur-goraldiak dakartzanean[16].
Ibaiek aintzirak osatzen dituzte,Genevako aintzira (Leman) kasu (ilargi erdi itxuradun ezaugarri bat); Leman aintzirak Suitza aldeanLausanarekin eta alde frantseseanEvian-les-Bains hiriarekin egiten du muga.Alemanian,Erdi Aroko San Bartolome kaperaKönigsseeko hegoaldean eraiki zen, itsasontziz edo alboko gailurrak eskalatuz baino ezin dateke iritsi[17]. Gainera, Alpeek aintzira handiak sortu dituzteItalian. Adibidez, Sarca,Garda aintzirako ibaiadar nagusia, Italiako Alpeetan sortzen da[18].
Zientzialariakklima aldaketaren eragina eta uraren erabilera aztertzen aritu dira. Adibidez, urtero ibaiko ur gehiago desbideratzen daeski-estazioetanelurra egiteko, eta oraindik ez dago garbi zer eragin izango duen. Gainera,glaziar-eremuak gutxitzeak eta neguak bata bestearen atzetik espero baino prezipitazio gutxiagorekin igarotzeak eragina izan dezakete etorkizunean Alpeetako ibaietan, baita behe aldeko lurretarako uraren eskuragarritasunean duen eragina ere[13][19].
Altuera eta erliebeak osoki mugatzen dute mendialde gaitz honek harturiko lurraldeen klima eta landaretza.Eurite ugariek (Frantzia aldeko Mediterraneo aldeko Alpeetan eta Austriako Alpeetan izan ezik)elur forma hartzen dute gailurretan.Fœhn izeneko haize beroak sortarazten dituen urtze aldi azkarrek ur laster arin eta ugariak eragiten ditu.
1.000 eta 2.000 m-ko altueran, labore lurren leku hartzen dute basoek, eta, 2.000 m-tik gorako eremuetan, luizi eta betiereko da nagusi. Lantze-lurrak eta biziguneak behereko egutera edo eguzkialdeetan egokitu dira. Alpeetan sortzen dira Europako ibai nagusi zenbait (Po,Adige,Rodano,Rhin,Drave)
Egun dirautenglaziar alpetarrakKuaternarioko glaziazio handiaren ondorio dira, eta, gainera, etengabe atzera egiten ari dira. Hala ere, XX. mende amaierako datuen arabera,glaziar ugari zenbatu daiteke mendikate osoan zehar.[20] Handienak, ekialdetik mendebaldera, honakoak dira:
Aletsch glaziarra (Aletschgletscher), Konkordiaplatz-ekin, 130 kilometro koadroko azalera duen multzoa. Bere mihia 27 kilometrotan hedatzen da.Europa kontinentaleko glaziarrik handiena da.
Gorner glaziarra (Gornergletscher), Valaisen, 68 kilometro koadroko hedadura eta 12 kilometroko ibilbidea dituena. Inguru hartako klima lehorrak eragin handia du harengan, eta atzeraldiaren fenomenoa hobetoen nabaritzen den glaziarretako bat da.
Argentière glaziarra, Chamonix haranarekiko perpendikularra,Argentiere herriaren gainean,Savoia Garaia departamenduan;Mont Blanc mendiguneak eta hura osatzen duten glaziarrek 24 kilometro karratu betetzen dituzte, eta bost kilometroko ibilbidea dute. Azken mendean, glaziar honek aurrerakada mugimendu ikusgarriak izan ditu bere erdiko zatian alboko gandorretatik eroritako elurra metatzearen ondorioz, eta inguruko eski-estazioko instalazio batzuei ere eragin die. Dena den, eta aurrerapen horiek gorabehera, 1900. urteaz geroztik, urtze-eremua 400 metro inguru handitu da.
La Mer de Glace (Izotz itsasoa),Vallée Blanche-n, Mont Blanc mendigunean ere, sei kilometroko ibilbidearekin. XX. mendearen hasieratik (en 1908) eta erakargarritasun turistiko gisa,Chamonixetik abiatzen den Montenvers-eko trenarekin haren oinaldea bisita daiteke. Trenbidea eraiki zenean, elurzulotik berrogeita hamar bat metrora zegoen iritsiera-estazioa, eta gaur egun ia hirurehun dira.
Glacier des Bossons (Bossonsgletscher). Eratu duen izotza Mont Blanc gailurretik jaisten da –neurri batean, bederen– eta batez besteko aldapa handia du, 45º ingurukoa, Ondorioz, Alpeetako glaziarrik bizkorrenetako bat da, urtean 190 metro inguru. Beste glaziar alpetar txiki eta aldapatsu batzuek bakarrik gainditzen dute abiadura hori.
Alpeak hedatzen dira: Frantziatik (hegoaldean eta mendebaldean) Esloveniara (ekialdean), eta Monakotik (hegoaldean) Alemaniara (iparraldean).
Alpeak Europa erdialdeko ilargi-erdi formadun ezaugarri geografiko bat dira, 800 km-ko arkua du ekialdetik mendebaldera, eta 200 km-ko zabalera. Mendi-gailurren batez besteko altuera, 2,5 km-koa da[21]. MendikateaMediterraneo itsasotik iparraldera hedatzen da,Po ibaiaren arroaren gainetik;Frantzian zehar hedatzen daGrenobletik, eta ekialderantz hedatzen daSuitzako erdialde eta hegoalderaino. MendikateakVienarantz (Austria), jarraitzen du, eta, ekialdean,Adriatiko itsasoraino etaEsloveniarantz[12][22][23]. Hegoaldean,Italiako iparraldeko zatian sartzen da, eta, iparraldean, AlemaniakoBavariako hegoaldeko mugaraino zabaltzen da[23]. Mendikatearen eta lautaden arteko muga argia da, hala nolaChiasso (Suitza) etaAllgäuko (Bavaria) eremuetan; beste leku batzuetan, berriz, hala nolaGenevan, mugaketa ez da hain argia. Alpetar lurralde handiena duten herrialdeak dira: Austria (azalera guztiaren % 28,7), Italia (% 27,2), Frantzia (% 21,4) eta Suitza (% 13,2)[24].
Alpeek hartzen duten eskualdean emandako nomenklatura aldaketak zaildu egiten du mendien eta azpi-eskualdeen sailkapena, baina,Stefan Schmid[25] geologoaren arabera, sailkapen orokorra ekialdeko Alpeak eta mendebaldeko Alpeak dira, eta, bien arteko banaketa, Suitzako ekialdean gertatzen da,Splügen mendatetik gertu.
Eskualde alpetarretan, hamahiru mila landare espezie identifikatu dituzte. Alpeetako landareak habitataren eta lurzoru-motaren arabera taldekatzen dira,kareharrizkoa edokarezkoa ez dena izan daiteke. Habitatak doaz larreetatik, zingiretatik, baso-eremuetatik (hostogalkorrak eta koniferoak), lurrik gabeko harritzar eta morrenetaraino, eta horma harritsu eta gailurretaraino. Zuhaitz hostogalkor nagusiak:haritza,pagoa,lizarra etaastigar zuriak landarediaren muga naturala ematen du altitudearekin. Horiek ez dira goratze berera iristen, eta, sarritan, ez dira elkarrekin hazten, baina goi-muga klima epeletik klima hotzagora aldatzeari dagokio behar adinako zehaztasunarekin, eta hori are gehiago frogatzen du basoko landare belarkarara aldatzeak. Muga hori, oro har, itsas mailatik 1200 m-ra dago Alpeen iparraldean, baina, hegoaldeko hegaletan, 1500 m-ra igotzen da maiz, eta, batzuetan, 1700 m-ra ere bai.
Basogintzaren gainetik, maizpinu beltzen (Pinus mugo) etapinu basatien (Pinus sylvestris) lerro bat egoten daizei zuriarekin,izei europarrarekin etaLaritz europarrarekin batera, zenbat eta altuagoa izan, zuhaixkak jarriko dira haren ordez, zehazki,Rhododendron ferrugineum (lurzoru azidoetan) edoRhododendron hirsutum (lurzoru alkalinoetan).Alpeetako arrosak lur garratza nahiago badu ere, landareak eskualde osoan daude. Zuhaitz-lerroaren gainetik,belardi alpetar gisa definitutako eremua dago. Han,alpetar belardian, tenperatura hotzetara, idortasunera eta altuera handietara ondo egokitu diren landareak daude. Eremu alpetarra gora-behera handiak ditu zuhaitz-lerroetako eskualde-aldaketak direla eta.
Mendikateko giza okupazioa nahiko modernoa dela uste da. Duela bost mila urte inguru hasi omen ziren lehenengo herri iraunkorrak bertaratzen. Glaziar handiek, beren atzerakadan, lur lauen eremu handiak askatu zituzten; denboraren poderioz, sedimentuz estaliak, landu zitezkeenmendikatearen bi isurialdeetan, eta garai hartan gizakiak okupatuko zituen bere hedatze-prozesuan.
Erromatarren konkistaren garaira arte ez dago Alpeetako giza populazioari buruzko datu historikorik. Garai hartan, jatorrizeltikoko tribuak bizi ziren, hala nola nantuateak, veragroak, sedunak, errretiarrak, salasoak edo lepontinoak.Erromatarren inbasioak hegoaldetik etagermaniarrak (longobardoak) iparraldetik, mendilerroaren alde bateko edo besteko haranak okupatzera bultzatu zituzten biztanle-taldeak mendate garaiak zeharkatuz, eta horrek azaltzen du hizkuntz kulturen txandakatzea.
Biztanleria-mugimenduen ondorioa da gaur egun hitz egiten diren hizkuntzak:italiera hegoaldean,Esloveniera hego-ekialdean, ipar-mendebaldea menderatzen duenfrantsesa,alemana iparraldean, Suitzan etaTirolen.
ErretorromanieraGrisonia aldean etaRhin bailararen goialdean erabiltzen den hizkuntza arrunta da. Hizkuntza honek, gainera, dialekto ugari ditu, baina, guztien artean, apenas erabiltzen dituzte berrogeita hamar mila pertsona inguruk.Ladino dolomita Italian mintzatzen da;Dolomitetara etaSuitzako hego-ekialdeko bailaretara mugatuta dago. Dialekto moduan, erretorromanierarekin oso nahastuta eta hizkuntza idatziaren kategoriarik gabe, Tiroleko hainbat zonaldeetan hitz egiten da.
Herri txikietako biztanleria urritu egin da handiagoenen faboretan (Grenoble etaInnsbruck hiriek 100.000 biztanletik gora dituzte). Alpeetako industria elektrizitateaz baliatu da industria zaharrak indarberritu eta elektrokimika nahiz elektrometalurgia garatzeko (Valais,Aosta, iparraldeko Alpe frantsesak,Bolzano etaSavejugoslaviarra).
Negu kirol eta atsedenaren inguruan garatu den turismo industriak izugarrizko indarra hartu du Alpeetan, eta populazioa berriz emendatu. Bainuetxe termalak –asko ugaldu dira– eta, nagusiki, negu kiroletarako egonlekuak Alpeen geroa baldintzatzen duen turismoaren garapen azkar baten ondorio zuzena dira.[26]
Apraiz, A (2005): Plaka tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoría. UEU, 329-353.
De Graciansky, Pierre-Charles et al. (2011).The Western Alps, From Rift to Passive Margin to Orogenic Belt. Amsterdam: Elsevier.ISBN 978-0-444-53724-9
Shoumatoff, Nicholas and Nina. (2001).The Alps: Europe's Mountain Heart. Ann Arbor, MI: University of Michigan Press.ISBN 978-0-472-11111-4
Gerrard, AJ. (1990)Mountain Environments: An Examination of the Physical Geography of Mountains. Boston: MIT Press.ISBN 978-0-262-07128-4
Allaby, Michael et al.The Encyclopedia of Earth. (2008). Berkeley: University of California Press.ISBN 978-0-520-25471-8
Schmid, Stefan M. (2004). "Regional tectonics: from the Rhine graben to the Po plain, a summary of the tectonic evolution of the Alps and their forelands". Basel: Geologisch-Paläontologisches Institut
Cebon, Peter, et al. (1998).Views from the Alps: Regional Perspectives on Climate Change. Cambridge MA: MIT Press.ISBN 978-0-262-03252-0
Chatré, Baptiste, et al. (2010).The Alps: People and Pressures in the Mountains, the Facts at a Glance. Permanent Secretariat of theAlpine Convention (alpconv.org).ISBN 978-88-905158-2-8
Benniston, Martin, et al. (2011). "Impact of Climatic Change on Water and Natural Hazards in the Alps".Environmental Science and Policy. Volume 30. 1–9