| Alonso Idiakez Butroe eta Muxika | |||
|---|---|---|---|
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Donostia, 1565ekootsailaren 14a(egutegi gregorianoa) | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Milan, 1618kourriaren 7a (53 urte) | ||
| Familia | |||
| Aita | Joan Idiakez | ||
| Leinua | Idiakez leinua | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | militarra etapolitikaria | ||
Alonso Idiakez Butroe eta Muxika (Donostia,1565ekootsailaren 14a -Milan,1618kourriaren 7a),Ciudad Realeko I. dukea, espainiar handiki, militar eta estatu-gizona izan zen,Nafarroako erregeorde (1610-1618),Done Jakueren ordenaren barruanLeongo komendadore nagusi etaLonbardiako armadarenkanpo-maisu orokorra.Joan Idiakezen seme bakarra zen.
Espainiako Monarkiari lotutakoIdiakez leinuan jaio zen. Bere aitaJoan Idiakez izan zen,Filipe III.a Espainiakoaren Ordenen Kontseiluko presidentea eta bere aitonaAlfontso Idiakez (Alonso ere deitua),Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren idazkaria izan zena. Bere amaMentzia Manrique Butroekoa eta Muxikakoa Alonso jaio zenean hil zen, bainaButroe eta Muxikako etxeen eskumenak eman zizkion, etaAramaioko jaurerria, 1603an jaso zuena.
Gortean egindako lanagatikBiandrinako konderria jaso zuen 1599an,Milango Dukerrian zegoen estatu bat barne zuena, eta Aramaio konderri ere izendatu zuten.Ciudad Realgo dukerria jaso zuen bere zerbitzu militarren ordainetan,Napoliko Erresuman.