Geografikoki, Almansa, 700 metro inguruan kokatzen den lautada batean dago.Iberiar penintsulako periferiatikgoi-lautadara igarotzeko pasabide naturala da. Kokagune berezi horrek, izaera estrategikoa eman dio Almansari, etaValentzia etaMadrilen arteko komunikazio ardatzaren erdian dago.
Almansak 24.837 biztanle ditu,2015kourtarrilaren 1eko datuen arabera. Biztanleriaren hazkundea jarraia izan daXX. mende osoan zehar. Hazkunde hori, mantsoa izan zen mendearen azken erdian, eta1940ko hamarkadatik1950eko hamarkadara eten egin zen. Izan ere, garai hartan Almansako biztanle askok tamaina handiagokoAlbacetera emigratzeko joera zeukaten.
Dena den, garraioak hobetu eta herrian hainbat azpiegitura eraikitzearekin batera, inguruko herri txikiagoetako biztanleriaren jomuga bihurtu zen Almansa.XX. mendearen bigarren erdian, eta batez ere2000. urtetik aurrera, Almansak etengabeko hazkundea bizi izan du,hegoamerikar immigrazioa dela eta.