Alkate (Heg.) edoauzapeza (Ipar.) –(Zub.)aüzapeza–udal-gobernuan kargu publiko gorena duen pertsona da. Horretaz gain, kargu honiendore,udalburu edomera (frantsesez:maire) ere esaten zaio.
Sistema askotan,Euskal Herrian barne, alkateahauteskunde bidez hautatzen denpolitikaria da. Munduan zehar askotariko lege eta ohiturak daude, alkatearen eskumenak eta erantzukizunak zehazteko.
Espainian, 4 urtean behin estatu osoan herri-hauteskundeetara deitzen duErregeak.Bisurtearen aurreko urtearenmaiatzaren 4. asteko igandean egiten dira1979tik. Halere,Europako Parlamenturako hauteskundeak daudenean urte berean (1999 eta2019) europar hauteskundeen datara mugitzen da.
Hauteskunde hauekautonomia erkidego askoren hauteskundeekin batera deitzen dira (guztiakEAE,Galizia,Katalunia etaAndaluzia izan ezik).
Hauteskundeak eta gero,zinegotziak zerrendabururen bat bozkatzen dute. Inork ez badugehiengo osoa lortzen, zerrendabururik bozkatuena alkate izendatzen da.[1]
Alkate hitzaarabierazko قاضي, qāḍī, «epaile»etimotik dator.