Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Alice Catherine Evans

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alice Catherine Evans

lehendakari

Bizitza
JaiotzaNeath(en)Itzuli1881ekourtarrilaren 29a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaMadison
Washington
HeriotzaAlexandria1975ekoirailaren 5a (94 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza:istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
HeziketaCornell Unibertsitatea1909)Zientziatan graduatua:bakteriologia
Cornell University College of Agriculture and Life Sciences(en)Itzuli
Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen
(1909 -1910)Zientzietako Masterra:bakteriologia
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmikrobiologoa etabakteriologoa
Ibilbidea
TaldeakUrteakPosZbk
 
Enplegatzailea(k)Ameriketako Estatu Batuetako Nekazaritza Saila 1918)
United States Public Health Service(en)Itzuli (1918 -
Jasotako sariak
KidetzaAmerican Society for Microbiology
Graduate Women in Science(en)Itzuli

Alice Catherine Evans (Bradford Konderria,1881 – Alexandria,1975)mikrobiologoa izan zen,bruzelosia kutsatzeko mekanismoa aurkitu zuena, eta intzidentzia nabarmen murriztu zuena behi-esneapasteurizatzea gomendatuz.[1] Bere lanagatikSociety of American Bacteriologists-eko presidente izendatu zuten lehen emakumea izan zen.

Biografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bradford Konderriko (Pennsylvania) etxalde batean jaioa, txikitatik izan zuen animalien gaixotasunekiko interesa. Horregatik,bakteriologia ikasi zuenWisconsin-Madisongo Unibertsitatean, eta ikerketa aurreratua egiteko beka lortu zuen.[2]

Bere lehen lanaCheddar gaztaren gustua hobetzeko teknikak ikertzea izan zen. Bitartean, behiei eragiten dieten gaixotasunak ikertzen hasi zen. Animalia horien artean,Bacillus abortus bidezko infekzioa nahiko ohikoa zen, eta garai hartan uste zen ez zuela eraginik gizakiengan. Alice gaixotasun jakin batzuen sintomen eta behi-esne gaixoaren ingestioaren arteko loturak bilatzen hasi zen, eta bruzelosiaren sukarra iturri horretatik zetorrela konturatu zen. Bere aurkikuntzaJournal of Infectious Diseases egunkarian argitaratu zuen 1918an.[1]

Bere lankideek emakume izateagatik hasieran zuten eszeptizismoa gorabehera, hainbat ikerketa independentek bere tesia berretsi zuten, eta une hartatik aurrera esnea maila masiboan pasteurizatzea gomendatzen hasi zen, gaixotasuna ez harrapatzeko. Alicek, geroago, beste gaixotasun batzuk ezagutzen lagundu zuen, hala nolameningitisa. Evansek bere lanen bilduma bat eman zion Medikuntzako Liburutegi Nazionalari 1969an.[3]

1945ean laborategiko lan aktibotik erretiratu zen arren, Alice Evansek Estatu Batuetan hitzaldiak ematen jarraitu zuen emakumeak karrera zientifikoak hasi eta jarraitzera animatzeko.[4]

Aitzindaria eta borrokalaria izan zen bokazioz: eskolan saskibaloian jokatzen zuen, eta hegazkinez igo zen Lindbergh zeharkaldi atlantikoa egin eta urtebetera. 1966an, 85 urte zituela, salatu zuen Konstituzioaren aurkakoa zela Medicare osasun-aseguru publikoaren eskaeran komunisten filiazioak jakinaraztera behartzea. Hurrengo urtean, baldintza hori kendu egin zen.[5]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • 1928an, Bakteriologo amerikarren Elkarteko lehen emakumezko presidentea.[6]
  • 1934an, Pennsylvaniako Mediku Elkargoakohorezko lizentzia eman zion.[7]
  • 1936an, Pennsylvaniako Wilson College eta Wisconsingo UnibertsitateakHonoris Causa doktore izendatu zuten.[7]
  • Ohorezko lehendakaria, Brucellosiari buruzko Nazioarteko Batzordean, 1945-57.[8]
  • 1975ean,American Society for Microbiology-ko Ohorezko kidea.[7]
  • 1983an ASMk bere izena daramaten sariak ezarri zituen.[4]
  • 1970ean,National Academy of Science-ko kide aukeratu zuten.[9]
  • 1993an,The National Women's Hall of Fame-n sartu zuten.[10]
  • 2020an,Bacterium Enemella evansiae bere omenez izendatu zuten.[11]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abParascandola, John L.. (2001). «Alice Catherine Evans (1881-1975)».. Journal of Public Health Policy. Vol. 22, No. 1, 105-111 or..
  2. National Women's History Museum. (2005). «Alice Evans». Education & Resources.
  3. National Library of Medicine. ««Alice C. Evans Papers 1923-1975»» findingaids.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2023-11-30).
  4. ab (Gaztelaniaz)Stadler, Marta Macho. (2016-04-17). «La historia de Alice Catherine Evans» Mujeres con ciencia (kontsulta data: 2023-11-30).
  5. (Gaztelaniaz)Conocimiento, Ventana al. (2020-01-28). «Alice Catherine Evans, la pionera de la leche segura» OpenMind (kontsulta data: 2023-11-30).
  6. «Medicine: Bacteriologists - TIME» web.archive.org 2013-10-01 (kontsulta data: 2023-11-30).
  7. abc (Ingelesez)Wayne, Tiffany K.. (2011). American Women of Science Since 1900 [2 Volumes.] Bloomsbury Academic ISBN978-1-59884-158-9. (kontsulta data: 2023-11-30).
  8. (Gaztelaniaz)«Women in the biological sciences : a biobibliographic sourcebook | WorldCat.org» search.worldcat.org (kontsulta data: 2023-11-30).
  9. «Alice Catherine Evans (1881-1975). Microbióloga, la “madre” de la leche pasteurizada» infoalimentos.org.ar (kontsulta data: 2023-11-30).
  10. (Ingelesez) Evans, Alice | Women of the Hall. (kontsulta data: 2023-11-30).
  11. Bernard, Kathryn A.; Burdz, Tamara; Pacheco, Ana Luisa; Wiebe, Deborah; Patel, Nisha B.; Lawson, Paul A.; Domingo, Marc-Christian; Longtin, Jean et al.. (2020). «Enemella gen. nov., Enemella evansiae sp. nov., Enemella dayhoffiae sp. nov. and Parenemella sanctibonifatiensis gen. nov., sp. nov., novel taxa assignable to the family Propionibacteriaceae and derived from human clinical samples» International Journal of Systematic and Evolutionary Microbiology 70 (11): 5676–5685.  doi:10.1099/ijsem.0.004461. ISSN1466-5034. (kontsulta data: 2023-11-30).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Alice_Catherine_Evans&oldid=9477189"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp