Alga berdeak lur lehorreko landareekin estuki erlazionatzen diren algek osatzen duten talde parafiletiko da.[1] Oraindik iturri batzuekCholorophyta[2] terminoa erabiltzen dute, eta honen aurretikChlorophyceae ere, baina gerora termino hauek azpitaldeak izendatzeko baliatu dira. Horrenebstez, alga berdeen taldea taxoi gisa informala izatera pasa da, taxonomikoki Chlorophyta etaCharophyta algak biltzen dituela kontuan hartuta. Alga berdeak eta enbriofitoak biltzen dituen kladoamonofiletikoa da etaViridiplantae kladoa deitzen zaio,Plantae erreinuan sailkatzen dena.
Alga berdeen barruan alga zelulabakar flagelatuak zein alga kolonial flagelatuak, normalean 2 flagelo zelulako dituztenak, sailkatzen dira; baita beste forma kolonial,kokoide eta zuntzakarak eta alga makroskopiko zelulanitzak. Espezie askok zelula bakar gisa bizi dute bizitzaren zatirik handiena, eta beste espezie batzuekkoenobioak (koloniak), harizpi luzeak edo oso ezberdindutako alga makroskopikoak osatzen dituzte. 22.000 alga berde espezie inguru daude.[3]