Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Alfredo Landa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alfredo Landa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlfredo Landa Areta
JaiotzaIruñea1933komartxoaren 3a
Herrialdea Nafarroa Garaia,Euskal Herria
HeriotzaMadril2013komaiatzaren 9a (80 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza:Alzheimerra
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea etazinema aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0484376Allocine: 8102Allmovie: an66227TCM: 1128078
Find a Grave: 110250247Edit the value on Wikidata

Alfredo Landa Areta (Iruñea,1933komartxoaren 3a -Madril,Espainia,2013komaiatzaren 9a)nafar aktorea izan zen.

Biografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Alfredo Landa Iruñean jaio zen, aitaguardia zibila zuela. HaurtzaroaAribe etaFigueresen igaro zuen eta 12 urte zituelarik familiaDonostiara aldatu zen. Hiri honetan Zuzenbidea ikasten hasi zen baina,Espainiako Antzerki Unibertsitarioan sartu eta zenbait obra taularatu ostean, ikasketak utzi etaMadrila jo zuen, aktore izateko asmoz.[1] Madrilen antzerkian eta bikoizketa aktore gisa jardun zuen.1962an debutatu zuen zineman,José María ForquérenAtraco a las tres filmean.[2] Honen ondotik, besteak beste,Juan de OrduñarenNobleza baturra (1964) etaFernando Fernán GómezenNinette y un señor de Murcia (1965) egin zituen.

1970eko hamarkadako lehen erdialandismoaren aroa izan zen. Garai honetako 35 filmetan betiantzeko pertsonaia interpretatu zuen, matxista, harroputza sexu kontuetan eta erreprimitua.No desearás al vecino del quinto (Ramón Fernández,1970),Vente a Alemania, Pepe (Pedro Lazaga, 1970) etaAunque la hormona se vista de seda (Vicente Escrivá,1971) dira film horietako batzuk.[1]

1976anJuan Antonio BardemenEl puente filmatu zuenetik, beste era batzuetako lanak egiten hasi zen.1981anJosé Luis GarcirenEl crack,Mario CamusenLos santos inocentes (1984) etaJosé Luis CuerdarenEl bosque animado (1987) dira, agian, Landaren maila baieztatu zuten filmak. Bietan egindako lanengatik jaso zituen sari garrantzitsuak:Canneseko Zinemaldiko Aktore Onenaren Saria aurrenekoarekin (Paco Rabalekin batera), etaGoya Saria bigarrenari esker. Bere karrerako bigarren Goya Saria1992an lortu zuen, José Luis CuerdarenLa Marrana filman egindako lanagatik.

Telebistarako ere lan ugari egin zuen. 1992ko ospakizunak zirela eta ekoitzi zenEl Quijote telefilmeanSantxo Panzarena egitea egokitu zitzaion. 1997-98 denboraldian bera izan zen EspainiakoAntena 3 kateak eman zuenEn plena forma telesaileko protagonista, eta2000. urteanTele 5koDon José telesailaren aktoreen zerrendaren buruan egon zen. Hiruzpalau urteko etenaldiaren ostean1999an itzuli zen zinemara,José María Borrelek zuzendutakoEl árbol del penitente komediarekin.

Maite Imaz donostiarrarekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten, Ainhoa, Idoia eta Alfredo.2007an Espainiako Zinemako Akademiaren Ohorezko Goya jaso zuen eta2008an, berriz, KulturarenVianako Printzea Saria.[3]

Lanak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Filmak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Telebista

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abZuriñe VELEZ DE MENDIZABAL:Alfredo Landa Gaztea.euskonews.com
  2. Alfredo Landa eta 'landismoa': Genero bati izena eman zion aktorea Eitb.com
  3. 2008 Kulturaren Vianako Printzea Saria: Alfredo Landa, aktorea[Betiko hautsitako esteka] Premiosprincipedeviana.org

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
1986-1989
1990-1999
2000-2009
2010-2019
2020-
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Alfredo_Landa&oldid=10414365"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp