Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Alfred Louis Kroeber

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alfred Louis Kroeber

president of the Linguistic Society of America(en)Itzuli

1940 -
Bizitza
JaiotzaHoboken1876koekainaren 11
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaParis1960kourriaren 5a (84 urte)
Hobiratze lekuaSunset View Cemetery(en)Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Theodora Kroeber (1926komartxoa -  1960)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea1901)Doktoretza:antropologia
Tesi zuzendariaFranz Boas
Doktorego ikaslea(k)Julian Steward(en)Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Franz Boas
Jarduerak
Jarduerakantropologoa,arkeologoa,soziologoa etahizkuntzalaria
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn (1901 - 1945)
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Find a Grave: 6597995Edit the value on Wikidata

Alfred Louis Kroeber (Hoboken,New Jersey,1876koekainaren 11Paris,1960kourriaren 5a) pertsonai ospetsuenetakoa izan zen XX. mende hasierakoEstatu Batuetakoantropologian.Ipar Amerikako populazioetan espezializatu zen, batez ereKaliforniako indioen ezagutzan.

Hobokenen, New Jerseyn, jaio zen.Franz Boasen ikasle izan zenColumbiako Unibertsitatean eta bertan doktoregoa eskuratu zuen 1901eanArapaho indioen inguruko tesi bati esker. Bere ibilbide akademikoaren gehiengoaKaliforniako unibertsitatean emango zuen, Berkeleyn. Intelektual liberala izanik, Kaliforniako indioen aldeko lan egin zuen beren lur-eskubideen onarpenaren inguruan. Theodora Kracaw-ekin ezkondu zen eta bi haur izan zituen, Ursula eta Karl. Parisen hil zen 1960an.

Etnologiaren inguruan egin zituen lanak ospea eman zioten. Era berean, ekarpen nabariak egin zituen arkeologia, antropologia fisikoa eta etnolinguistikaren inguruan; antropologo bat izan zen, hitzaren zentzurik zabalenean. Alta, bere garaiko antropologo ezagunak ez bezala, ez zuen sekula gizarte baten monografia handi bat eraiki.

Aipagarria daIshi-rekin batera egin zuen lana, Kaliforniako azkenYahi indiarra deitua izan zena. Bere bigarren emazteak, Theodora Kroeber, zabalkunde handia izan zuen Ishi-ri buruzko biografia bat idatzi zuen,Ishi in Two Worlds.

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Alfred_Louis_Kroeber&oldid=9529791"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp