Haren filmak beldurran eta fantasian oinarritzen dira. Gehienetan, protagonistek kontrolez kanpoko egoera ulertezinetan harrapaturik aurkitzen dute euren burua. Beste gai nagusia gizon-emakumeen arteko hartu-emanak dira. Sexuen arteko ohiko erlazio erromantikoak ikuspegi ziniko batetik jorratzen dira Hitchcocken filmetan.
Ikusleen artean berebiziko ospea eta arrakasta bazuen ere, kritikak ez zuen inoiz Hitchcock kokatu garaiko maila altuenetako zuzendarien artean, eta berandu iritsi zitzaion onarpena.Rebecca izan zenOscarra irabazi zuen bere film bakarra, beste lau alditan hautagai izan arren.FrantziakoNouvelle Vague mugimenduko kritikoak,Éric Rohmer,Claude Chabrol, etaFrançois Truffaut besteak beste, izan ziren lehenak Hitchocken meritu artistikoa azpimarratzen. Haien ustez, zuzendariak bere nortasuna agerrarazi behar du filmetan, eta Hitchcock eredu bikaina zen horretan. Gaur egun zuzendari betetzat jotzen da Alfred Hitchcock, artea eta entretenimendua maisuki batzen zituelako eta luze eta sakon eragin zuelako ondorengo zuzendari, ekoizle eta aktoreengan.
Alfred HitchcockLondresen jaio zen1899an, erdi mailako familia katoliko batean[3]. Aita William zuen (1862–1914) eta ama, berriz, Emma (1863–1942). Dendariak ziren eta beste bi senide izan zituen bera baino zaharragoak, William eta Eileen. Heziketa zorrotzaren eta gorpuzkera gizenaren ondorioz, Alfred ume uzkur eta goibela bilakatu zen, bizitza osorako bereizgarriak bere izaeran.
Saint Ignatius Collegera bidali zuten Alfred. 14 urte zituela aita hil zitzaion, eta1915ean eskola utzi behar izan zuen Hanley enpresa telegrafikoan lanean hasteko.Charles Dickens etaEdgar Allan Poeren miresle sutsua zen Hitchcock, zinemazale izateaz gain.
1920an, Famous Players Lasky etxean zine muturako errotuluak egiten ari zen. Noizbehinkako lana bazen ere, pixkanaka Hitchcock gaztea zinemara zaletu zen eta montadore, zuzendari artistiko edo gidoilari lanetan parte hartzen hasi zen,Donald Crisp etaHugh Ford bezalako zuzendariekin. Hementxe ezagutu zuenAlma Reville, eta berarekin ezkondu zen1926an. Alma zuzendari laguntzailea eta gidoilaria izan zen senarraren hainbat filmetan.
Hitchcock 3 urtez aritu zenGraham Cuttsen zuzendari laguntzaile lanetan.1923an,Number 13 film laburra enkargatu zioten, baina ekoiztetxeak asmoa geldiarazi eta filma bukatu gabe geratu zen[4].
Berehala etorri zitzaion film luzea egiteko aukera, eta1925eanAlaitasunaren lorategia egingo zuenMunichen[5].
Beranduxeago,1929an,Londresko errealizadoreak Ingalaterrako lehen film soinuduna zuzendu zuen:Londresko neskatila. Filmatzen ari zela, Elisabeth Yorkeko Dukesaren bisita izan zuen.
Selznickek agindutako lehen lana izan zenRebecca (1940) izenekoDaphne du Maurierren eleberria zinemara eramatea. Melodrama gotiko honek emazte gazte eta ilusionatu baten beldurrak aztertzen ditu.Britainia Handira iritsi berria da eta senarra hotz ikusten du, etxezaina erabateko dominantea da, eta Rebecca, bere senarraren lehen emaztea, hilda badago ere, beti dago presente etxe hartan. Filmak 11 izendapen izan zituenOscar sarietarako, bainaJohn Fordek eramango zuen sariaThe Grapes of Wrath lanarekin (Saminaren mahatsak)[7].
Sari gutxi lortuko zuen Hitchcockek, eta gainera, Selznickekin arazoak hasi ziren, britainiarrak ezin baitzituen eraman ekoizleak ezartzen zizkion etenik gabeko diru-murrizketak.
Hitchcocken bigarren film amerikarra ereEuropan girotua zen. Aurrekoa bezala,Foreign Correspondent film hoberena izateko izendatu zuten.II. Mundu Gerraren lehen urtean filmatu zen etaEuropan gertatzen ari ziren aldaketa azkarrak nahi zituen deskribatu.Hollywooden eraikitako dekoratuak nahastu zituen egiazkoEuroparekin. Ez zenAlemania eta alemaniarren arrastorik ageri,Hollywoodek eskatzen zuen bezala.
Hurrengo 3 hamarkadetan,Hollywooden zuzendu zituen filmak, urtean bat. Haietako bakoitzean, kamera aurrean esaldirik gabeko agerraldi bat egiten zuen zuzendariak.
1942koirailaren 26an, ama hil zitzaion Londresen, 79 urte zituela. Hurrengo urtean anaia hil zitzaion, William.Gizentasun morbidoa zuen eta 135 kilo pisatzen zituen. Kezkaturik zegoen arazo horrekin eta 40 kilo galtzera iritsi zen hilabete gutxian.
1944an, bere ekoiztetxe propioa sortu zuenSidney Bersteinekin batera: Transatlantic Pictures. Urte horretan bertan hasi zenIngrid Bergmanekin lanean; hots, Hitchcock hainbeste liluratuko zuen lehenengo ilehoriarekin.
1948tik aurrera, bere filmetako ekoizle bihurtu zen.1950eko hamarkadatik aurrera, ospetsu egin zen mundu osoan, etaHollywoodeko aktore onenak bere aginduetara egotea erdietsi zuen. Beranduago, filmen argumentuak aldatzea erabaki zuen, haiei suspense gehiago gaineratuz; hala ere, salbuespena izan ziren gai antikomunista darabilten bi film, nahiz eta horiek arrakasta handirik ez lortu. Hitchcocken film guztiek badute beste lanekiko bereizgarriren bat, beste hainbat zuzendarirengan,François Truffaut edoJean-Luc Godard, adibidez, eragina izango duena.
Telebistako proiektu berri bat sortu zitzaion,Alfred Hitchcock Presents[10]. Telesail horretan, Hitchcock bera pantaila aurrean agertzen zen, zetorren filmarekin lotua zegoen istorio bat kontatzen. Beste kolpe bat etorri zitzaion, ordea, bere musaMonakoko Rainiero III.a printzearekin ezkondu zenean.
1966 eta1969 artean, kritika ugari izan zen bere aurka.Paul Newman etaJulie Andrewsekin egin zuenTorn Curtain film luzeak etaFrederick Stafford etaClaude Jaderekin eginikoTopaz filmak ia ez zuten arrakastarik izan. Estilo aldaketa baten beharra zegoela zirudien eta1972anJon Finchekin eginikoFrenzy filmak saiakera bat erakusten du, zine teknika berriak, biluzteak eta gaur egun erabiltzen den beste sekuentzia mota asko. Baina proiektua iraultzailea bazen ere, arrisku handia zekarren era berean, eta Hitchcock zuzendariaren betirako gainbehera suposa zezakeen. Universal Pictures estudioek ezetza eman zioten.
1968an,Ohorezko Oskarra eman zioten, Irving Thalbergen Omenezko Saria bere bizitza osoko lanari.
Ez zuen sekula Oscarra lortu lehiaketan, baina suspensearen maisutzat hartua da.
1972an,Luis Buñueli miresmena aitortu zion, "hoberena eta apalena zara gu denon artean" esanez.
New Yorken omenaldia egin zioten etaGrace Kelly, musa ilehoria eta orain printzesa, bertan izan zen[13].
4 urte geroago, J. Russel Taylorrek Alfred Hitchcockek baimendutako lehen biografia.
Hitchcocken film ekoizpenak aurrekontu txikiko film mutuekin hasi eta aurrekontu handiko filmetaraino izan ziren.1925 eta1929 artean grabatu zituen film mutuak krimenei buruzkoak eta suspensezkoak ziren, baina baita melodramak eta komediak ere.Erresuma Batuan trebatu zen, etaHollywoodera joan zenerako, kamera teknikak ongi ezagutzen zituen[15]. Robin Wooden arabera, zuzendariaren lehen bi filmetan,The Pleasure Garden etaThe Mountain Eagle,Alemaniakoinpresionismoaren eragina izan zen. Gerora,sobietar zinema ezagutu zuen, eta harekin bateraSergei Eisenstein etaVsevolod Pudovkinen edizio teoriak ikasi zituen[16].
The Lodger (1926) filmerako, Alemaniako etaSobietar Batasuneko estetikak izan zituen inspirazio iturri, eta estilo horrek sendotu zuen haren ibilbidea[17]. Nahiz eta Hitchcocken lanek arrakasta lortu zuten1920ko hamarkadan, Erresuma Batuko kritikariek originaltasun falta leporatu zioten[18].
“Suspensearen maisua” kargua lortu zuen, eta bere lanen bidez tentsioa nola lortu bilatu zuen[18]. Baifilm mutuetan, bai soinuzkoetan, gai berak erabili zituen hainbat aldiz. Batetik,voyeur izaera landu zuen,Rear Window,Marnie etaPsycho filmetan. Ulertu zuen gizakiek badutela voyeurismorako joera, eta gisa hartan audientzia parte-hartzaile bihurtu zuen, bere pertsonaien bitartez[19].
Bere 53 filmetatik 11tan landu zuen nortasun nahastearen gaia: protagonista errugabe bati krimen bat leporatzen zitzaion eta polizia zeukan atzetik. Normalean, ohiko pertsonak ziren, egoera arriskutsuan jartzen zirenak[20]. HitchcockekFrançois Truffauti azaldu zion hori egiten zuela, akusatutako gizon errugabea bide egokia zela audientziari arriskuaren kontzientzia hobeto helarazteko, haientzat errazagoa baitzen pertsonaiarekin identifikatzea[20].
Beste gai bat da pertsonaiek duten borroka “ordenaren eta kaosaren” artean[21]. Gai horietan bi pertsonaien edo bi objekturen arteko kontrastea aipatzen zuen, alde iluna erakusten zuena[22].
Pentsamendu kontrajarriak zeuzkanhomosexualitateari begira, nahiz eta hainbat aktore homosexualekin lan egin zuen[21]. Donald Spotoren ustez, haurtzaroan sexu zapalkuntza jasan izanak eragin zuen desbideratzea esploratzera[23].1950eko hamarkadan, Filmen Ekoizpen Kodeak debekatzen zuen homosexualitatea aipatzea, baina Hitchkockek erreferentzia sotilak egiten zituen[24] eta zentsuraren mugetan ibiltzen zen.Shadow of a Doubt filmean biintzestu aipatu zituen, irudien bidez inplizituki adierazi zituenak[25]. Jane Sloan idazlearen ustez, Hitchcockek sexu adierazpenaren modu konbentzionala eta ez-konbentzionala erabili zituen[26].Ezkontzari buruzko irudi eszeptikoa ere zeukan[26].1942an hil zen bere ama, eta haren heriotzaren ondoren, amaren irudia “ama-munstroaren” gisan erakutsi zuen[27].
Bestalde,espioitzari buruzko filma eta joerapsikopatak zituzten pertsonaiek egindako hilketen gaiak maiz agertzen ziren haren filmetan[28]. Hiltzaileak edota gaiztoak pertsona xarmagarri eta atsegin gisa erakusten zituen, ikuslea haiekin identifika zedin[29]. Haurtzaro zorrotza eta hezkuntza erlijiosoak eragina izan zuen polizien eta politikarien autoritarismoarekiko konfiantza falta[30].
Hitchcocki gustatzen zitzaion heroia pertsona oso arrunta (“denak bezalakoa” izatea. Zuzen-kontra akusatutako pertsonaren gaia interesatzen zitzaion asko. Gai hori landu zuen lehen filmetako bat izan zenThe 39 Steps (1935), eta oso ezagunak izan ziren, halaber,North by Northwest (1959) etaFrenzy (1972). Baina film mutuetan ere landu zuen gai hori:The Mountain Eagle (galdutako filma),The Lodger,Downhill etEasy Virtue.
Film gehienetan, emakumeen irudi iluna erakutsi ohi zuen. Emakume gazte ile-beltzek gaizkia ordezkatzen zuten, maiz. Amaren irudia nahiko txarra izan ohi zen,The Birds-en ageri zen bezala. Film hartan, ama beldur zen semeak ez ote zuen abandonatuko. Gai hori muturrera eraman zuen,Psycho filmean.
Emakume heroiak, gehienetan, ile-horiak ziren. Gehienetan emakume ile-horiak subertsiboak ziren, edo askotan biktimak.The Lodger filmeko biktima guztiak emakume ile-horiak ziren.The 39 Steps filman,Madeleine Carrollek antzezten duen pertsonaiak heroia salatu zuen.Rear Window (1954) filmean, Lisa (Grace Kelly) ustezko hiltzailearen pisuan sartu zen.To Catch a Thief (1955) filmekoFrancie (Grace Kelly) lapurra laguntzen hasi zen.Vertigo-n (1958), Judy (Kim Novak), ile-horiz jantzita, hilketa bateko konplizea zen.Birds (1963) filmean, aldiz, Melanie Daniels (Tippi Hedren) pertsonaiari, une batez, leporatu zioten gertakari haien erantzule izatea.Psycho filmeko pertsonaiak (Janet Leigh aktoreak antzeztutakoa) 40.000 dolar lapurtu zituen,Norman Batesen hotelera joan aurretik.
Amaren figura ere adierazgarria da, maiz dominatzaile gisa agertzen baitaNotorious (1946) filmeko gaiztoa, Sebastian (Claude Rains), amaren (Leopoldine Konstantin) menpe dago; azken hau ez da batere fidatzen bere erraina izango denaz (Ingrid Bergman).Strangers on a Train (1951)[31] filmeko gaiztoak ama erdi eroarekiko (Marion Lorne) harreman oso estua du.Birds (1963)[32] filmean,Rod Taylorren pertsonaiari txoriek eraso egiten diote, ama posesiboarengandik (Jessica Tandy) askatzen hasten denean.Frenzy (1972)[33] hiltzaileak emakume guztiak gorroto ditu, izugarri miresten duen bere ama salbu. EtaPsycho-ko Norman Batesek (Antony Perkins) amaren gorpua kontserbatzen du.
“MacGuffin” teknika aipatu izan zuen, maiz, Hitchcockek. “MacGuffin” intrigaren osagai giltzarri bat da, materiala edo ez, gehienetan misteriotsua, hariaren garapenerako aitzakia baizik ez dena. Hots, funtsean, ez dauka inolako garrantzirik, baina istorioari abiapuntua emateko erabiltzen da.The 39 Steps filman, espioi batzuek lapurtutako zenbait plano dira;Notorious (1946) filman, ardo botila batean ezkutatutako produktu kimiko bat da;North by Northwest (1959) filman, estatua txiki bat da, gobernuaren sekretuak dauzkan mikrofilmak dituena barruan. Hitchcocken iritziz, bere “MacGuffin” hoberena izan zen hori, egiazki ez zelako existitzen, eta huskeria handiena zelakoan[34]. “MacGuffin” horiek garrantzia galtzen dute filma aurreratu ahala, ikusleak arreta jartzen duelako pertsonaietan eta gertakarietan.
Suspensea da Hitchcocken obraren ezaugarri nagusia. Haatik, ez dira gauza bera suspensea eta sorpresa edo ustekabeko kolpea. Hitchcocken filmetan, suspensea lortzen da ikusleak dakienaren eta pertsonaiak ikusten duenaren arteko desfasetik. Ikuslea urduri jartzen da, eta horri gehitu dakizkioke musika, argi eta itzal efektuak. Beldurrezko filmetan, ustekabeko gertakaria gertatzen da ikusleek eta pertsonaiak espero ez zuten unean. Hitchcocken filmetan, aldiz, tentsioa eta urduritasuna gero eta handiagoak dira.
Ikusleak badaki, adibidez,Psycho (1960) filman hilketa bat gertatuko dela edo gerta litekeela. Ikusleak badaki zein denVertigo (1958) filmeko Judyren benetako identitatea. Ez dakiena da istorioek zein bilakaera izanen duten.
Hitchcockek dio bere film guztiak direla komediak[35]. Bere filmekumore kutsua daukate. Zuzendariaren ustez, ezinezkoa da tentsioari eustea filmak irauten duen denbora guztian, eta tarteka atseden uneak behar dira. Horregatik erabiltzen zuen umorea. Umore hori, maiz,umore beltza izaten da.
Hainbat filmetan erronka tekniko berriak jartzen zituen.Lifeboat (1944)[36] filman, adibidez, istorio guztia barku txiki batean gertatzen zen.Rear Window (1954), aldiz, gela batean, eta kanpoko eszenak gela horretatik ikusten zirenak ziren. Bi kasu horietan zegoen zailtasuna zen errepikakorra ez izatea eta monotonia saihestea.
Rope (1948)[37] filmaren helburua zen dena plano bakarrean grabatuta balego bezala erakustea. Hori egitea ezinezkoa zen, bobinen iraupena hamar minutukoa zelako; beraz, hainbat bobina erabili behar zirenez, bobina aldaketak ezkutatu zituen tarteka plano beltz batzuk sartuz.
Vertigo (1958) izan zen kamerarekin “Vertigo efektua” edo “dolly zoom” teknika asmatzera eraman zuena. Helburua zen luzatzen zen irudi baten efektua sortzea.
Hitchcocken berezitasunetako bat zen bere filmetan agertzeko ohitura zuela. Film askotan egin zituen halako cameoak. LehenbizikoaThe Lodger (1926) filman egin zuen. Azken unean erabaki omen zuen eszenan sartzea, telefono operadorearen rola egin behar zuen aktorea ez zelako agertu. Aukera atsegina iruditu zitzaion lehen plano bat orekatzeko (eserita agertu zen, bizkarrez, bulego txiki batean), eta bere filmen marka bat bihurtu zen, eta haren zale askoren jolasa bihurtu zen filmetan noiz agertzen zen bilatzea. Hori dela-eta, erabaki zuen filmaren hasieran agertzea, bestela ikusleek arreta galtzen zutelako haren agerraldiaren bila[38].
Bere 54 film nagusietako 40tan agertu zen. Une labur batean agertzen zen, ez zuen hitz egiten, eta autobusa hartzen, bidea zeharkatzen edo nonbait zutik agertzen zen, adibidez.Strangers on a Train filman kontrabaxu bat trenean sartzen ahalegintzen da, txakurrekin doa oinezThe Birds-en, auzoko erlojuari begira dagoRear Window-en, itzal bat daFamily Plot-en, autobus gidaria daNorth by Northwest etaTo Catch a Thief filmetan.
↑Leitch, Thomas:The Encyclopedia of Alfred Hitchcock (ISBN 0-8160-4387-6). Checkmark Books,2002
↑Modleski, Tania:The Women Who Knew Too Much: Hitchcock And Feminist Theory. Routledge,2005
↑«Alfred Hitchcock Dies; A Master of Suspense; Alfred Hitchcock, Master of Suspense and Celebrated Film Director, Dies at 80 Increasingly Pessimistic Sought Exotic Settings Technical Challenges Became a Draftsman Lured to Hollywood» The New York Times1980koapirilaren 30a.