Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Alfontso V.a Portugalgoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alfontso V.a Portugalgoa

Portugalgo monarka

1438koirailaren 13a -1481ekoabuztuaren 28a
Eduardo I.a Portugalgoa -Joanes II.a Portugalgoa
Grand Master of the Order of the Tower and Sword(en)Itzuli


pretender to the throne of Castile

Bizitza
JaiotzaSintra1432kourtarrilaren 15a
Herrialdea Portugalgo Erresuma
HeriotzaSintra1481ekoabuztuaren 28a (49 urte)
Hobiratze lekuaBatalhako monasterioa
Heriotza moduaberezko heriotza:izurri bubonikoa
Familia
AitaEduardo I.a Portugalgoa
AmaLeonor Aragoi eta Alburquerquekoa
Ezkontidea(k)Isabella of Coimbra(en)Itzuli (1448 -  1455)
Joana Beltraneja (1475 -  1481)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaAvisko etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakerregea
Izengoitia(k)O Africano
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 9723867Edit the value on Wikidata

Alfontso V.a PortugalgoaAfrikarra[1] (Sintra,1432kourtarrilaren 15a - Sintra,1481ekoabuztuaren 28a)1438-1481 bitarteanPortugalgo erregea izan zen.1449ra arte, Petri bere osaba izan zen erregeordea. Mairuen kontra borrokatu zenMaroko aldean, hainbat garaipen lortuz. Berari zegokiola iritzirik,Gaztelako koroa ere nahi zuen, baina ez zuen zorte bera izanElisabet I.a Gaztelakoarekiko auzi horretan. Indietako itsasbidean aurkituko zituzten lurrak eman zizkionNikolas V.a aita santuakRomanus Pontifex (1455) buldaren bitartez,esklabotza onartzeaz gain,Gaztelako Koroaren lehiakidetza oztopatu nahian:

«Orobat jakin dugu [Alfontso] erregeak eta [Enrike Jauna] infanteak, debekatu egin dutela euren itsasgizonek eta itsasontziek ez beste inork probintzia hauetara itsastatzea, itsasportu hauetan kontratatzea edo itsaso hauetan arrantza egitea; beldur baitziren batzuk diruzalekeriak bultzaturik nabigatu zezaketelako alde hauetara eta fruitu eta lan honen ospea kentzen ahaleginduko zirelako, lukurua eta maltzurkeria helburutzat harturik, fedegabeei burdina, armak eta lokarriak emanez edo itsastatzeko artea erakutsiz; horrela etsai indartsuagoak bilakatuko ziren eta enpresa honen jarraipena gelditu edo oztopatu egingo zen (...). Baina denborarekin gerta liteke beste erresumetako gizakiek ere nahi izatea bekaizkeriaz, amarruz eta diruzalekeriaz bultzaturik, horrela lortu diren aipaturiko probintzietan, itsasportuetan eta itsasoetan, itsastatzea, kontratatzea edo arrantza egitea.

Guk, lehenago aipaturiko errege Alfontsori kasu eginez, beste epistola batzuen bidez baimentzen diogu edozein sarrazeno, pagano edo Kristoren beste etsaien aurka indarrez sartzea, konkistatzea, gainditzea eta meneratzea eta gizakiak betirako morrontzan hartzea eta haientzat eta bere ondorengoentzat bere erresumez, dukerriez, konterriez, jaurerriez, ondasunez eta edukinez jabetzea... Honez gain agintzen eta aldarrikatzen dugu lortu dituzten probintziak, uharteak eta abar, edo hemendik aurrera lortuko dituztenak, bai eta konkista hau ere, Bojador eta Nun Lurmuturretatik Ginea osoan zehar hegoaldeko hondartzetaraino (...), betirako ematen dizkiegula aipaturiko Alfontso erregeari eta bere ondorengo erregeei eta infanteari.

»

[2]. Testu osoa irakurtzekoWikisourcen duzu eskuragarri

.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua..
  2. Kondaira..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:Alfontso V.a PortugalgoaAldatu lotura Wikidatan
Portugalgo errege-erreginak
Borgoinako leinua (1139–1383)
Aviz leinua (1385–1495)
Aviz-Beja leinua (1495–1580)
Habsburgo leinua (1581–1640)
Braganza leinua (1640–1853)
Braganza-Coburg leinua (1853–1910)
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Alfontso_V.a_Portugalgoa&oldid=9274130"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp