Alfonso Daniel Manuel Rodríguez Castelao edo Castelao besterik gabe (Rianxo,A Coruña,1886kourtarrilaren 30a -Buenos Aires,Argentina,1950ekourtarrilaren 7a)galizierazko idazle handia, politikaria eta marrazkigilea izan zen.Partido Galeguista alderdiko kidea izan zen.
Medikuntza ikasi zuenSantiago de Compostelako Unibertsitatean. Haatik, ez zen hori bere pasioa:"Fixenme médico por amor a meu pai; non exerzo a profesión por amor á humanidade". Lur jabe handiak salatzen zituenEl barbero municipal astekaria sortu zuen 1909an.
Nazionalismo galiziarraren aitzindarietakoa izan zen.Galiziako nekazarien klase kontzientzia piztu nahi zuenAcción gallega mugimenduari atxiki zitzaion 1912an. 1916anIrmandades da Fala talde politikoa sortu zuen. 1926anReal Academia Galegako kide izendatu zuten, eta 1931n diputatu hautatuOrganización republicana gallega autónoma erakundearen eskutik.
Lerrouxen gobernuakBadajozera erbesteratu zuen (1934), baina diputatu hautatu zuten berriro ereFrente Popular koalizioaren eskutik (1936). Gerra zibila amaitu zenean atzerrira jo behar izan zuen eta erbesteko gobernu errepublikarreko kide izan zen.
Literaturari dagokionez, galegoz idatzi zuen batez ere. Kontakizun liburuak, saiakerak, politikari buruzko obrak eta antzerki lanak idatzi zituen. Marrazki horietatik euskarazCousas da vida argitaratu da, G. Arestik euskarara itzulita.

Dia das Letras Galegas ekitaldia bere omenez ospatu zuten1964an.
Cousas (1926, ,Os dous de sempre (1934, ,RetrincosOs vellos no deben de namorarse,Siempre en Galicia etaLas cruces de piedra en Galicia (; .